Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Txostena

Λ

IRUDIETAN: 112, egunon!

Urtebetean Espainian 25 milioi dei egiten dira 112 zenbakira, Europako larrialdietarako telefonora. Dei horien %60 alarma faltsuak dira baina gainerako %40k larrialdiko artapen-prozesua abiarazten du. Pertsona artatu denetik arazoa konpondu zaion edo konpontzeko bideak ezarri zaizkion arte, prozesu osoa Koordinazio Zentroan diharduen gizataldeak zuzentzen du. Erkidegoaren arabera, Babes Zibilean edo Larrialdietarako Arreta Zentro batean integraturik dagoela, talde horrek berehalako laguntza behar duten larrialdi handiei (sute, ezbehar edo istripu eskergak) eta txikiei ematen die erantzuna.

  
Ruben García Blázquez

Deia jasotzea

112 lineaz beste aldera zerbitzu hori emateko berariaz prestatua dagoen funtzionarioak deia jaso du; hau grabatu eta artxibatu egiten da eta lanpostuko ordenagailuko hiru pantailetako batek konexioa nondik egiten ari den adieraziko du mapan. Mezua bidezkoa denean -egiazko larrialdia gertatzen ari denean-operatzaileak espedientea ireki eta protokoloa martxan jartzen du.

  
Ruben García Blázquez

Protokoloa martxan jartzea

Sistema informatikoak eta deitu duen pertsonak gidaturik, operatzaileak beharrezkoak diren baliabideak aukeratuko ditu. Gertakari berak hainbat dei eragin dituenean sistema ohartarazten du: espediente-kode bera ari da behin eta birritan jasotzen. Azken bi orduetan jasotako deien egoera agertzen da pantailan: gorria, itxaroten; horia, tramitatzen; berdea, martxan. Larrialdi gorriko ezbeharra gertatzen denean, ekintza agintari-postu aurreratuak zuzenduko du.

  
Ruben García Blázquez

Suhiltzaileak

Anbulantzi zerbitzua eta Poliziarekin batera, suhiltzaileak dira 112 zenbakitik dei gehienak hartzen dituztenak, era askotako lanak egiten baitituzte: sute txikiak itzali, trafiko eta lan alorreko istripuetan laguntzen dute, sarrailak irekitzen dituzte, mendiko eta uretako salbamenduak egiten dituzte, hondamendietan eta uholdeetan ematen dute laguntza... Suhiltzaile-parkeak Babes Zibilarekin irrati bidez konektatuak daude, beren jarduera autonomoa bada ere.

  
Ruben García Blázquez

Anbulantzia

Egiazkotzat jotzen diren deien erdiei osasun-artapena (anbulantzia, guardiako sendagilea edo farmazia-zerbitzua) eman behar zaie. Koordinazio zentroetako lantaldeetan sendagileak izaten dira. Larrialdi bat konpontzeko telefono bidez aholkularitza eman behar denean deia fakultatiboak erantzuten du. Bien bitartean, ezbeharra gertatu den tokira doa anbulantzia. Zerbitzua ematen duten langileak irrati bidez mantentzen dira harremanetan, haren izaeraren berri zehatz-mehatz ezagutu arte. Beharrezkoa denean 112 zenbakiak hondamendia jakinaraziko die sendagileei, guardiako farmaziei eta ospitaleei; hauei ere, ezbeharraren izaria ezagutarazten zaie horrelakoetan.

  
Ruben García Blázquez

Tele-arreta

Eskuturrekoa edo medaila, telefono-sarera konektaturik dagoen dispositiboa da, helbidetik 112 zentralerako komunikazioa "eskuak libre" moduan egitea ahalbidetzen duena. Horrelako elementuak, bakarrik bizi diren arren, segurtasun-premia objektiboez bereziki arduratzea eskatzen duten adin handiko pertsonek ohi daramate. Bakardade uneetan, erorikoa edo bestelako larrialdirik gertatzean interesatuak botoia sakatu eta berehalako erantzuna ematen zaie.

  
Ruben García Blázquez

Poliziak, txakurrak eta bestelako operatiboak

Tokiko, erkidegoko, Estatuko polizia eta Guardia Zibila: denak daude 112 operatiboan integratuak. Larrialdia gertatzen denean -eskuduntza zeinena den- berehala jakinarazten zaio dagokion agintariari. Pertsonak bilatzeko espezialistak diren txakurrak dituzte: animaliok, ezaugarri genetikoak edukitzeaz gainera, berebiziko prestakuntza intentsiboa hartu dute eta biziki diziplinatuak dira. Erreskate lanetan txakurrek berebiziko eraginkortasuna erakusten dute, hogei gizasemek egiten duten lana txakur bakar batek egiten du eta. Bere sarean 112 zenbakian pertsonala eta zerbitzu autonomoak integratuak daude, hitzarmenen bitartez lotuak: psikologoak, auzitegiko medikuak, epaileak, herrilaneko pertsonala, asistente sozialak eta ehorzketa-enpresak izaten dira larrialdi kasuetan eskari gehien jasotzen dituztenak.

  
Ruben García Blázquez
  
Ruben García Blázquez

Interesgarriak izan daitezkeen beste erreportaje batzuk


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto