Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Produktuen azterketak

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Gama ertaineko telefono mugikorrak: Funtzio gehiegi ote?

Deiak egin eta mezuak igortzean, denek antzeko funtzionamendua agertu dute; erantsitako funtzionen kopuru eta kalitateak konpratatzean azaldu dira batetik besterako aldeak

Banan-banan

NOKIA 6103

 
202,33 euro.
Librea.
Kalitatea eta prezioaren arteko erlazio egokiena.
Bermea ez dago zuzen, pieza osagarrientzat urtebetea ematen baitu, legezko bien ordez. Kanpoko antena. Pantaila nagusi txikienetako bat. Itxarote-autonomia luzeena (320 ordu) baina laburrena erabileran (12 ordu). Ongi osatua funtzioen aldetik. Txirrinik ozenena (78 dB) eta bibraziorik isilena (31 dB).
Erabilera proba: 8,2 puntu 10ekiko; hoberenetan bigarrena.

SHARP GX17

 
91,25 euro, denetan merkeena. Subentzionatua.
Aukera polita, honakoa ere, funtzio gehiegiren bila ez doanarentzat. Denetan arinena eta txikienetako bat. Pantaila nagusi handiena baina bereizmen urrikoa.
Edukiera txikieneko barne-memoria (1,4 MB). Txirrinik isilenetako bat (60,4 db) eta bibragailurik ozenena (42 dB).
Erabilera proba: 7,4 puntu, 10ekiko: balorazio kaskarrena. Diseinua eta teklatuaren neurririk txarrenak; bateria eta SIM txartela aldatzeko erraztasun eskasa.

NOKIA 6230i

 
256,7 euro, bigarren garestiena. Librea.
Bermea ez dago zuzen, pieza osagarrientzat urtebetea ematen baitu, legezko bien ordez. Kargatzeko denbora gutxien behar duena (90 min).
Bereizmen handieneko pantaila eta argazki kamera (1,3 megapixel). Kanpoko memoria-txartela daukan bakarra (512 MB-rainokoa). Irratia eta MP3-erako irakurgailuaz hornitua.
Erabilera proba: 8 puntu, 10ekiko.

MOTOROLA L6

 
145,67 euro. Librea.
Denetan txikiena, arinenetako bat mehe-mehea. Erabilera-autonomia luzeenetan bigarrena.
Txirrinik ozenenetako bat eta bibragailurik ozenena (45 dB).
Erabilera proba: 7,6 puntu, 10ekiko; txarrenetako bat.

SONY ERICSSON Z520i

 
204 euro. Librea.
Bermea ez dago zuzen, pieza osagarrientzat urtebetea ematen baitu, legezko bien ordez. Pantailarik txikiena. Li-Polymer-ezko bateria daukan bakarra (hoberena). Txirrinik ozenenetako bat (77 dB). Badauka MP3erako erreproduzigailua.
Erabilera proba: 8,2 puntu, 10ekiko, bigarren hoberena.

SAMSUNG SGH-ZV10

 
201,33 euro. Subentzionatua.
Bermea ez dago zuzen, ekipoarentzat urtebetea eta bateriarentzat sei hilabete ematen baitu, legezko bien ordez. UMTS (3G) teknologia daukan bakarra; beraz, bideokonferentzia daukan bakarra eta datu-transferentzia azkarrena egitea ahalbideratzen duena. denetan astun eta handiena. Kanpo-antena. Erabileran autonomia luzeenekoa. Pantailako bereizmen hoberenetan bigarrena, kolore gehien erakusten dituztenetako bat. Edukiera handieneko barne-memoria (50 Mm). MP3 erreproduzigailua.
Erabilera proba: 8,5 puntu, 10ekiko: funtzioengatik eta erabiltzeko erraztasunagatik, hoberena.

ALCATEL GLAMPHONE ELLE

 
159 euro. Subentzionatua.
Kargatzeko denbora gehien behar duen bateria eta itxarotean autonomia laburrena ematen duena. Ez du USB konektorea, ezta Bluetooth ere (infragorriak baizik ez). Funtzio gutxien dauzkana.
Erabilera proba: 7,5 puntu, 10ekiko; txarrenetako bat bere ispiludun pantailagatik, arras deserosoa baita.

MOTOROLA U6

 
294 euro, denetan garestiena. Librea.
Astunenetako bat (111,1 g). Pantailarik handienetako bat, bereizmen hoberenekoa eta kolore gehien agertzen dituena. Komunikazioaren kalitate onagatik nabarmentzen den bakarra. Bibragailuaren hotsa motelenetako bat da (32 dB).
Erabilera proba: 8 puntu, 10ekiko.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto