Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Produktuen azterketak

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Marrubi-marmelada eta konfiturak: Energia gozoa, kaloria gehiegirik gabe

Kontsumo-anoa bakoitzeko 50 kaloria inguru dituen produktu hauen osagai nagusiak marrubia eta azukrea dira

 Gozo zaporeak irauten du Espainiako familietako gosarien errege, marmelada eta konfitura herritarrei esker, besteak beste. Ogi xigortu eta gaileten adiskide tradizionalak eta gazta edo gurinez igurtzitako ogiaren kontrapuntu egokia izaki, era guztietako zaletasunak gozatzeko gozokiak daude: melokotoi, abrikot, aran, mugurdi, laranja mikatz eta beste hamaikatxo.

Marmelada eta konfiturak gosariko osagarri egokiak dira, azukre -karbohidrato soilak- eta energia ugaridun produktua baita, goizean goizetik egunari hasiera emateko modu atsegina, alegia. Norbaiti produktu hauek arras elikagai kalorikoak direla iruditzen bazaio ere, egia bestelakoa da: 20 gramoko, gehienez ere, konfitura hartzekotan 50 kaloria sartzen ditugu (hiru azukre-koxkorrek daukatena baino gutxiago, alegia) eta marmelada gosaltzen badugu, 35 kaloria. Bestela esateko, adin guztietako pertsona osasuntsuek har ditzakete batzuk eta besteak.

Gauza bera al da marmelada eta konfitura?

Bien osagai nagusiak berberak dira: fruta, azukrea eta ura. Biak egiteko egosi behar da fruta siropetan, ur-azukretan. Baina izen desberdina izan desberdinaren agerpena da, ohi legez: marmelada fruta ale oso, puskatu edo birrinduekin egiten da eta edukieraren gutxienez %30 fruta izan behar da. Portzentaje hori %50era edo hortik gora doanean "estra" da produktuaren kategoria. Konfitura, aldiz, fruta-mami edo purearekin moldatzen da, hots, azukre, fruta-mami edo pure eta urarekin egin den nahaski honek trinkotasun jelatinatsua du. Fruta edukia gutxienez %35 behar du eta %45etik aurrera "estra" kategoriakoa da.

Oraingoan bost marrubi marmelada (La Vieja Fábrica, Bebé, Helios, Anko eta Ligeresa -honakoa, light-) eta bi konfitura (Hero eta Bonne Maman) aztertu dira.Zazpiak ere kristalezko flaskoan komertzializatzen dira, hainbat formatutan: 330 gramotik 370 gramora doa pisu garbia. Laginik merkeena Hero konfitura da (3,48 euro kiloko) eta garestiena beste konfitura bat, Bonne Maman (5,18 euro kiloko).

Kalitatea eta prezioaren arteko erlazio egokiena Helios marmeladak ematen du: fruta gehien daukan bigarrena, aditiborik gabea da eta, bai prezioan bai dastatze proban lorturiko emaitzengatik, erdi parean dabil. Konfituretan Hero da erlazio hori eskaintzen duena: laginik merkeena da eta dastatze proban gehien nabarmendutako produktuetako bat (6,9 puntu), La Vieja Fábrica (6,6 puntu) eta Bonne Maman konfiturarekin batera (6,3 puntu). Kalifikazio apalenak Bebé (4,8 puntu) eta Anko (5,2 puntu) marmeladak izan ziren.

Fruta eta azukrearen ateko proportzioa

La Vieja Fábrica eta Anko marmeladak izan ezik, kategoriaz deus aipatzen ez baitute, gainerako lagin guztiak "estra" kategoriakotzat agertzen dute bere burua. Adierazpen horrek fabrikatzaileari produktuan gutxienez %45 (konfituran) edo %50 (marmeladan) fruta ezartzeko obligazioa sortarazten dio. Etiketak dioenez, baldintza hori denek betetzen dute.

Azterturiko zazpi produktuetan marrubia da osagaien zerrendan agertzen den lehena; bigarrena, azukrea, frutak berez daukanak eta produktua fabrikatzean erantsi zaionak osatzen dute. Azukre ugarienak fruktosa, glukosa-siropa eta sakarosa edo azukre arrunta (zazpi laginek daukate) dira. Marmeladetan azukre kopurua %40tik (Bebé) %47ra doa (La Vieja Fábrica); light motako lagin bakarraren (Ligeresa) azukrea edukiaren %37 da. Konfiturek marmeladek baino azukre gehiago daukate; Herok %56 dauka eta Bonne Maman laginak, azukretsuena, %59. Egiazko azukre-edukia ez da lagin bakar batean ere etiketan adierazitakoa baino handiagorik.

160 eta 190 kaloria artean, ehun gramoko

Gure azterketan, 100 gramo marmeladak 160 - 190 kaloria ditu; dena den, light laginak (Ligeresa) 147 kaloria baizik ez du. Konfiturak, azukre gehiago daukanez, kaloriak ere ugariago ditu. Azterturiko bi konfiturek, hain zuzen, ehun gramoko, 222 (Hero) eta 237 kaloria (Bonne Maman: hauxe da azterketa guztiko kalorikoena) dituzte. Dena den, kontsumitu ohi den anoa (20 gramo) erreferentzia harturik, marmelada eta konfituren ateko aldea (kaloriatan zein azukretan) hutsaren hurrena da.

Light edo diet motako marmelada eta konfituren osagai zerrendan agertzen den hirugarren gaia ura da, honelako produktuetan konbentzionaletan baino ugariago agertzen delarik. Horren eginkizuna, produktuaren azukre edukia (beraz, kaloriak) murriztea da. Diabetesa -gehiegizko pisuarekin lotua nahiz bestelakoa- edo hipertriglizeridemia nozitzen dutenei, izan ere, karbohidratoen ordez kaloriarik gabeko edulkoratzaileak (ziklamato sodikoa, sakarina, aspartamo eta antzekoak) dauzkaten eta, beraz, light motako produktuei dagozkien aholkuak zorrotz betetzen dituzten marmeladak hartzea komeni baitzaie.

Honelako produktuen bitamina eta mineral edukia areagotu egiten du marrubiak. Halaz ere, fruta freskoa egosteak bitamina gehientsuenak suntsitu egiten ditu eta, beste aldetik, gogoan izan dezagun marmelada zein konfituratik hartzen duguna oso-oso gutxi dela: horrenbestez, nutriente horien ekarpena arras txikia izango da.

Nola aukeratu marmelada edo konfitura ona?

Marka komertzial bat hautatzean, salmenta-izendapenari -marmelada arrunt edo estra, konfitura arrunt edo estra, light motakoa, etab.- fruta eta azukreen proportzioari, osagaien zerrendari -nadira batetik besterako alde handiak ere, aditiboen erabilerari dagokionez, bereziki-, itxurari -fruta pusketak agertzen diren, nolako kolorea duen-, kiloko prezioari, etc. erreparatzea komeni izaten da. Gogoan izan dezagun distirak edo kolore gorri bizi-biziak ez du esan nahi produktu horren kalitatea hobea denik eta, era berean, flaskoan marrubi pusketak (edo, areago, marrubiak osorik) agertzeak, berez, ez duela adierazten fruta eduki handiagorik. Horrez gainera, light edo diet etiketa dutenetan, hori egia den ala ez ziurtatu beharko dugu. Azkenik, ez limurtu ontziaren itxurarekin: batzuek "eskulangintzaz eginak" edo "etxean eginak" izan direla adierazi nahi omen digute baina horrek ez du esan nahi gainerakoak baino hobe edo txarragoak direnik.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto