Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Osasuna

Λ

PAPEREZKO BERTSIOA.
2006ko iraila

Osasunari buruzko beste informazio batzuk: Elkarrizketa: Vicenç Torregrosa, Nefrologia Zerbitzukoa / Bideojokoak larrialdietarako / Sudurdun espermatozoideak / Analgesiko gehiegi / Elikagai memoriadunak

Elkarrizketa

 

Vicenç Torregrosa, Bartzelonako Hospital Clínic-eko Nefrologia Zerbitzukoa

"Bere hezurrez beldur dena, giltzurrunekin gogora dadin"
Hezur-patologien parte baten jatorria metabolismoaren trastornoetan datza. Horietako batzuetan giltzurrunen funtzionamendu txarra da gaitzaren errudun nagusia, orekan mantendu behar diren hiru elementuren elkartzea dela eta: D bitamina D, fosforoa eta kaltzioa.

Zerk alda dezake hezur-metabolismoaren oreka?
Lepoan dauzkagun paratiroide izeneko guruin txiki-txikiek, hezurretara kaltzioa eta fosforoa igorriko zaiela bermatzeko funtsezkoa den D bitamina kontrolatzen dute. Mekanismo horren parte bat ondo ibiliko bada giltzurrunek zuzen funtzionatu behar dute. Horrenbestez, bere hezurrez beldur dena giltzurrunekin gogora dadin.

Ura gogotik edan beharko?
Hobe dugu dietan fosforo gehiegi hartzen dugun zaintzea. Uda partean kontsumitu ohi ditugun aurretiaz prestaturiko elikagaiek fosforo-eduki handia dute: hori, giltzurrun-osasun on-ona ez duten pertsonentzat arriskutsua izan liteke.

Produktu fresko eta integralak gogotik hartu beharko...
Bai, baina tamainan: ogi integralak, adibidez, zuriak baino dezente fosforo gehiago dauka eta arrautza gorringoak zuringoak baino 40 aldiz gehiago. Fosforo gehiegi badugu, odoletan barrena doan kaltzioa zainei itsatsi eta osasun kardiobaskularra arriskutan jarriko du.

Beraz, emakume menopausikoek ez ezik, beste pertsona askok ere arduratu behar dute beren hezurrez.
Gaitz hori ez da, inondik ere, adineko emakumeen berariazko ezaugarria. Osteoporosia, gainera, ez da hezur-metabolismoaren disfuntzio edo gaixotasun bakarra. Errakitismoan edota osteomalazian hauteman daitekeenez, D bitamina metabolizatu eta kaltzioa sintetizatzeko giltzurruna gai ez izatearen ondorioz, paratiroide guruinek hezurrei kaltzioa ebasten diete eta, horrela izugarri ahul eta hauskor bihurtzen dira.

Albisteak

Bideojokoak larrialdietarako

Suspertze kardiopulmonarreko oinarrizko teknikek badute dagoeneko ikasteko beste tresna bat: "Emergencia 112" izeneko bideojokoa merkaturatu berri da, pazientearen bizi-funtzioak iraunarazteko neurriak nola aplikatu behar diren jokatzaileei irakastea da horren helburua. Jolasak hainbat alderdiri buruzko nozioak ezagutaraziko dizkio parte hartzaileari: ahoz-ahoko arnasketa, bihotz-masajea, Heimlichen maniobra, alboko segurtasun-posizioa, bihotza berriro abiarazteko desfibrilagailua, etc.

 

Sudurdun espermatozoideak

Espermatozoide guztiek ez dituzte abilezia berberak. Ondo dakigunez, obulua ernaltzea jomuga duten asko eta asko bidean ahitzen dira edo ez dira gauza azken geruza lodia zeharkatzeko. Milioi asko horietatik helmugaraino espermatozoide bakar bat iristea bi konturekin lotua omen dago: batetik, sudur baten tankerako zerbaitekin: errezeptore biokimiko multzo batek espermatozoidea helmugaraino gidatzen du; bestetik, espermatozoideak bere karga genetikoa sartzeko zulo egokiena zein den identifikatutakoan, isatsa motor biologiko batek mugiaraziko du. Aresti argitara eman diren bi aurkikuntza horiek ugaltze-tekniken aplikazioan egiazko aurrerakuntzak izan dira.

Gaztigatzean kalterik ez...

 

Analgesiko gehiegi

Nork bere buruari botikak errezetatzeak eta mina jasateko gaitasun indibidual ahulagoa izateak, hein batean bederen, argitzen dute aski datu harrigarri bat: 1997 urteaz geroztik min arinak tratatzeko analgesikoen kontsumoa Espainian urtero-urtero %20 handitu da. Badira, haatik, bestelako faktoreak ere: burukominetan, adibidez, analgesikoak hartu ohi izatea behin-behineko adabakia baizik ez da, azkenean. Molestia suntsitzen badu ere, analgesikoak sortzen duen erantzun-mekanismoak geroz eta dosi handiagoak eskatuko ditu.

Ba al zenekien?

Elikagai memoriadunak

Jaki goxo bat ikusi edo usaintzea eskuarki desira harrotzen du gure baitan baina, era berean, higuina ere sor diezaguke. Sendagileek erantzun hori elikadura alorreko alergia eta intolerantzien ondorio dela dioten arren, egiazko arrazoia -Rockefeller Unibertsitateko irakasle den Cornelia Bargmann-en iritziz- zeharo bestelakoa izan liteke. Zientzialariak Nature aldizkarian argitara emaniko artikuluaren arabera, eboluzio osoan zehar iraun duen ikaspen-mekanismo primitibo batek (neurotransmisore arrunt batek, alegia) serotoninaren zirkuituak aktibatuko lituzke horrelakoetan.

Serotonina hesteetako zelulek ere jariatzen dute. Jariatze horrek, janariaren kalitatearekin identifikatzen ditugun erantzunak aktibatzen ditu garunean. Estres fisiko edo mental handia nozitzen dugunean eta kimioterapiazko tratamendua nozitzean jariatze handiagoa egiten dugula behatu izan da. Fenomeno horrekin batera, okada, goragale eta gonbitoak agertzen dira. Ikertzaileak ondorioztatu duenez, alterazio fisiologiko larriak nozitzen dituzten pertsona horiek, tratamendua aplikatzen ari zaien bitartean bederen, eskuarki gustura hartzen dituzten elikagaiak jateari utzi beharko liokete, horrelako egoeretan jaten ari direna kaltegarri dutela "ikasten" baitute.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto