Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Erabiltzaileek hoteleko kutxa gotorrean gauza pertsonal batzuk gorde zituzten. Kutxa ireki, lapurreta egin eta kalteturikoek, hotelaren kontrako demanda ezarrita, gorde zituzten gauzen balioa (22.000 euro, guztira, objektuak eta esku-dirua barne) erreklamatu zituzten. Malagako Lurralde Entzutegiko Bosgarren Sekzioak, dena den, 2005eko otsailaren 21ean emaniko epaian, kausa baliogabetzat jo zuen, ebatsitakoaren balioa frogatzerik izan ez zela argudiatuta.
Lurralde Entzutegiak argudiatu zuenez, apopiloek ez zuten aurretiaz entregatu hoteleko errezepzioan kutxa gotorrean gordeko zituzten ondasunen zerrendarik eta, beste aldetik, entregaturiko objektuak bazirela eta beren balioa egiaztatuko zuen bestelako froga edo agiririk ere ez zegoen inon. Beraz, hotela zeinahi arduratan errugabe deklaratu zuen.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa