Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Alokaturiko etxebizitzan, konponketa baten kostuaren gaineko arduraz hainbat zalantza

"Alogereko etxebizitza bateko galdaran 300 euro kostatu den konpontze-lana egin da. Errentamendu-kontratuan adierazten denez, maizterrari dagokio, besteak beste, "ur, gas, elektrizitate eta kalefakzio instalazioak mantendu eta konpontzeko gastuak" ordaintzea. Konponketa hori maizterraren ala akuratzailearen konturakoa den argitzea eskertuko nizueke.

 Galdara konpontzea maizterraren konturakoa da, batetik, adierazitako kontratuko klausulan horrela agertzen delako (maizterrak obligazio hori bereganatua baitu) eta, bestetik, etxebizitzaren ohiko erabilerak eraginiko konpontze-lan xumea delako eta hori, legez, maizterrari dagokio ordaintzea.

Konponketei dagokiela, Hiri Errentamenduen Legeko 21 artikuluak xedatua du etxebizitza biztangarri iraunarazteko beharrezkoak diren konpontze-lan guztiak egitea errentatzailearen obligazioa dela (horregatik errenta altxatzeko eskubiderik izango ez duen arren), endakatze edo hondamena maizterrari egotz dakiokeenean izan ezik. Artikulu horretako laugarren atalak, zehazki, honela dio: "Etxebizitzaren ohiko erabilerak eraginiko higatzearen ondoriozko konpontze-lan xumeak maizterraren konturakoak izango dira".

Etxebizitza bizigarritasun eta erabilera-baldintza onetan entregatu bazen (horrelaxe agertaraziko da kontratuan) eta galdara ere funtzionamendu-egoera onean bazegoen, matxura hori ohiko erabileraren ondorioz gertatu omen da, maizterrak kontrakorik frogatu ezean (adibidez, galdara hori aparatu akastuna zela edo, kontratua sinatuz geroztik, gaizki funtzionatu izan duela). Horrela bada, Zaragozako Lurralde Entzutegiak 2005eko uztailaren 28an eta Valentziako Lurralde Entzutegian 2003ko otsailaren 15ean emaniko sententzietan, ur-berogailua konpontzeagatiko gastuak ordaintzera maizterra kondenatu zen; areago, bigarren epai horretan honela adierazi zen: "... berogailua maizterrari funtzionamendu-egoera onean entregatu zitzaionez eta etxebizitza errentan hainbat pertsonak batera hartu zutenez, aparatuaren konponketa ohiko erabilerak eraginiko higaduraren emaitza dela ondorioztatu behar da. Beraz, berogailua konpontzeko gastua maizterrak ordaindu behar du, Hiri Errentamenduen Legeko 21 artikuluko 4. atalean aipaturiko testuan agertzen den konpontze-lana baita.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du