Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Ordaintzaile berankorren zerrendan datuen indarraldia, sei urte

Ordaintzaile berankorren zerrendez galdera bat egin nahi dut: zerrenda horretan sartzea bideratu duen zorra kitatu ezean, gure datuak hor egongo dira zorra ordaindu arte edo badago bertan agertzeko denbora-epe finkorik?

 Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak ordaintzaile berankorren zerrenda edo ondare-kaudimenari buruzko informazio zerbitzuak arautzen ditu. Lege horretako 29 artikuluaren arabera, interesatuen kaudimen ekonomikoa juzgatzeko erabatekoak diren datuak bakar-bakarrik laga eta erregistratu ahal izango dira. Datu horiek, bestetik, ez dute sei urte baino lehenagokoak izan behar eta interesatuaren egungo benetako egoera islatu beharko dute. Horrenbestez, duela bost urte zegoen zorra, ordaindua badago, ez du zerrendan agertu behar.

Datu negatiboek ezin adieraz dezakete sei urte baino lehenagoko egoerarik. Betebehar hori urratzea lege-hauste larritzat jotzen du Legeak, pertsonen eskubideak kaltetuak gertatzen direnean legez bidezkoak diren iraungipen edo zuzentzeak aplikatu gabe egiazkoak ez diren datu pertsonalak mantentzearekin lotzen denean. Datuak Babesteko Agentzia Espainiarrak ohartarazi duenez, enpresa pribatuen eskuetan kaudimen pertsonalari buruzko datuak epe mugatu batez bakarrik egon daitezke. Horiek erabiliko dira interesatuaren arestiko historiaren berri emateko, legeak xedaturiko epea gainditu gabe.

Eragindako pertsonak, epe hori gainditutakoan, bere datuak laga dituen erakunde hartzekodunari idatziz exiji diezaioke (eta exijitu behar dio) legeak agindutako data baino lehenagoko datuak ezaba ditzan. Eskaera horri behar bezalako erantzuna eman ezean, zaintza bila, Datuak Babesteko Agentzia Espainiarrera jo edo salaketa ezar dezake.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto