Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Ingurugiroa

Λ

Ikatzezko teknologia garbiak: Etorkizuna ez da beltza

XXI. mendean ikatza energia-iturri behinenetako bat izango omen denez, funtsezkoa da lehengai hori eraginkortasunez eta irizpide ekologikoen arabera baliatzea

Petrolioa nagusi duen mundu honetan ikatza gai zaharkitu gisa ikusten dugu, lehenaldiko kontua balitz bezala. Materia hori, dena den, datozen urte hauetan energia-baliabide behinenetako bat izan daiteke: erretirora baztertu ordez, izan ere, bigarren gaztaroa bizi du oraintxe ikatzak. Adituen arabera, petrolioa eta gasa garestituko direnez, hurrengo 25 urteotan ikatzaren kontsumoa hirukoiztu egingo da mundu zabalean. Industria Elektrikoaren Elkarte Espainiarraren kalkuluen arabera, 2030 urtean ere zentral termikoak energi ekoizle nagusiak izango dira; beraz, ikatzaren garrantzia areagotuz joango da.

  Kalkulu hori bi daturen gainean oinarritu da. Batetik, beste 40 urtez petrolioak "merke" segituko du eta 60 urtetan gas naturala izango dugu, Espainiako Ikatzaren Institutuaren arabera. Ikatza, berriz, gutxienez beste bi mendez ekoitz liteke. Beste alde batetik, petrolio eta gas-erreserbak herrialde gutxi batzuetan dautza: zona istilutsuak dira, orokorki, mundu osoa elikatzea arriskutan jartzen dutenak. Ikatza, berriz, planeta osoan homogeneoki banatua dago eta prezio merkeago eta egonkorragoa izaten du. Horrez gain, aberastasun-iturri eta enplegua sortzen duen baliabide garrantzitsua da.

Ikatzezko teknologia garbi nagusiak

Laurogeigarrenetatik garatu dira "ikatzezko teknologia garbi" izenekoak, bi erronkari erantzuteko jomugaz: energia merkea ekoiztea eta ingurugiroa errespetatzea. Ahalegin horretan uztartu behar da "aire-zatikapen unitateez integraturiko gasifikazioa". Sistema honen bidez, ikatza, oxigeno eta lurrunarekin kontaktuan ezartzearen ondorioz, nagusiko karbono-monoxido eta hidrogenoz osaturik dagoen gas erregaia sortzen da: hau erretzean, gas-turbinetarako baliatu ahal izaten da.

Prozesu horri esker, ikatzaren transformazioan %80ko eraginkortasun energetikoa erdiesten da eta berari esker BO2-ren igorpenen %75 murrizten da, gainerako kutsatzaile kimiko gehien-gehienak suntsitzeaz gainera. Gasifikazio eta errekuntza-teknologien ezaugarririk egokienak uztartzen dituzten "ziklo konbinatu hibridoko" sistema batzuek, bere aldetik, %50etik gorako eraginkortasunetara iristen dira.

Ikatza baliatzen duten teknologia garbietako bat "azpi fluidoko errekuntza-zentralak" dira. Horietan, partikula inerteez -kareharriz, adibidez- osaturiko azpi baten gainetik aire-korrontea aplikatuz erretzen da ikatza: era horretan, ikatz errekuntzaren etekina hobetzea eta ingurugiroaren aurkako inpaktua apaltzea lortzen da.

Epe luzera, CO2 atzeman eta biltzeko teknologiek (gogoan izan dezagun, negutegi efektudun gas hori atmosferara igortzea galarazten dutela) sekulako potentziala dute. Hidrogenoaren aprobetxamendu energetikoan oinarrituko litzatekeen etorkizuneko ekonomia baten funtsezko elementua bihur liteke ikatza, esate baterako.

Ikatzetik abiatuta, erregai likidoen gaineko ikerkuntzak ere (Hegoafrika, AEB eta Europako hainbat herrialdetan egiten ari dira horrelakoak) etorkizunerako aukera baliagarriak dira.

EB eta Txinaren helburu estrategikoa

Ikatzaren balio estrategikoaz jabe-jabe da Europar Batasuna. Bruselako exekutiboak horrelako teknologiak garatzeko proiektuak finantzatzen ditu eta urte honetarako, hain zuzen, guztira 12 milioi euroko laguntzak ematea du aurreikusia.

Europako herrialde batzuk geroz eta serioago ari dira ikatz kontua aztertzen. Alemanian bera da elektrizitate-sortzaile behinena eta Bretainia Handia eta beste hainbat estatutan, petrolioaren igoera maiz errepikatzen denez, interesgarri deritzote ikatz gaiari. Italiak petrolioz elikatzen zituen lantegi zenbait petrolioz funtzionarazteari ekin dio. Espainian ikatzez dabiltzan zentral termikoen teknologia zaharra da, zaharkitua dago eta, horren ondorioz, gasari eta petrolioari eman behar zaio protagonismoa oraindik.

Txina da ikatzaren aldeko apustu garbiena egin duen herrialdea. Bera da mundu zabalean ikatzik gehien ekoizten eta kontsumitzen duena (herrialdean baliatzen den energiaren %70). Bere burua energia elektrikoaz elikatuko duela bermatzeko, Txinako Gobernuak hurrengo 15 urteetan bertako ikatz erreserbetan ia 4.000 milioi euroko inbertsioa egingo duela iragarri du.

Txinako agintariek erronka latza dute aurrean: bertako ikatz erreserba oparoak baliatzea eta, sinatzaile diren aldetik, aldi berean Kyotoko Hitzarmena betetzea (Estatu batuen ondotik, Txina da atmosferara gas kutsatzaile gehien igortzen duen bigarren herrialdea). Horregatik eta ikatza era garbiago eta merkeago batez ustiatu ahal izateko, bertako teknologiak garatzearen eta nazioarte mailako proiektuetan esku hartzearen aldeko apustua egin du Txinako Gobernuak.

Ikatz garbiagoa: aholkuak

Ikatzaren Mundu Institutuak 2004 urtean argitara eman zuen "Ikatz garbia: etorkizuna sortuz, teknologia bide" izeneko txostena. Bertan adierazten zenez, ikatz garbiko teknologiak areagotuz doaz, sektoreak dituen ingurugiro-alorreko erronkei erantzungo bazaie.

Txostenak zioenez, egoera bakoitzari berariazko ihardespena eman zekiokeen; halaz ere, herrialde garatu batean praktikan jar daitezkeen teknologiak garapen bidean doazenetan gauzatzea ezinezkoa gerta daitekeela aitortzen zuen. Bestetik, herrialdearen garapen ekonomikoa zeinahi dela ere, teknologia jakin batzuek ikatzez funtzionatzen duten zentral elektrikoen ingurugiro-alorreko etekina hobetzen dutela azpimarratzen zuen txostenak.

Bukatzeko, neurri jakin batzuk hartzea aholkatzen zuen idazlanak. Hona hemen horietako batzuk:

  • Ikatzezko zentral elektrikoen eraginkortasun-mailak eta egungo aukeren onarpena hobetzea.
  • Teknologia aurreratuak baliatzea eta etorkizun hurbilean aplikatuko diren teknologiak garatu eta komertzializatzea.
  • Energia-iturri berriztagarriak dituzten sinergiak ustiatzea.


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto