Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Psikologia

Λ

Familia eta eskola: Hezkuntza, baturaren emaitza

Haurren garapen intelektual, emozional eta soziala gurasoen eta hezitzaileen lanaren interakzioaren arabera aldatzen da

 Hezkuntza ez da gelaxka isolatuetan bilakatzen, garatzen. Komunikazio-kanalak egintza koordinatuan eratu behar dira, haurra ahalik eta baldintza egokienetan intelektualki, emozionalki eta sozialki gara dadin. Horrenbestez, prozesu horretako bi zutabeen -familia eta eskola- ahaleginen batura da, adituen arabera, ibili beharreko bidea. Haurraren bi bizi-eremu horien arteko sintoniak, gurasoak eta irakasleen arteko konfiantza sortzeaz gainera, bi espazio desberdin baina elkarren osagarrietan bizi deneko ideia errazkiago sarraraziko dio.

Ezagutza eta balioak

Eskola-bizitzan gurasoek duten esku-hartzeari buruzko azterketek adierazten dutenez, inplikazio aktiboaren ondorioz haurren auto-estima, eskolako etekina, gurasoak eta haurren arteko harremanak eta eskolarekiko gurasoen jarrerak hobetu egiten dira. Eraginak irakasleengan ere agertzen dira, gurasoen ustez gaitasun handienekoak familiarekin elkarlanean dihardutenak baitira. Horregatik da funtsezkoa bien arteko komunikazioa: lortu nahi diren helburuez, baliatzen diren metodoez eta prestakuntza- eta hezkuntza-prozesuak garatzen dien eraz informazioa erdiesteko unean oso lagungarria da.

Ikastegiek eta familiek, beren erara eta beraien sisteman bidez, balioak ezartzeko lana partekatzen duten hein berean, helburu komunera -neska-mutiko arduratsuak, helduak, eskola eskaintzen dizkien ezagutzak nork bere ahalmenen arabera asimilatzeko gai izango direnak prestatzea, alegia- iristeko ahaleginak ere batu egiten dituzte.

Adituak bat datoz: hezkuntza-sistemak erantzukizun larriagoa du ezagutza akademikoen -matematika, hizkuntza, natur eta gizarte zientziak, etab.- transmisioan baina, era berean, ados daude haurrak balioetan heztea familiaren funtzio nagusia dela baiestean. Zeregin horretan eskolak esku har daitekeen, esku hartu behar duen arren, ezin dezake bide horretan bakarrik jardun.

Gauzak aldatu dira

  Familia aldatu da, hezkuntza sistema bestelakoa da eta familia eta eskolaren arteko harremanak aldatu egin dira.

  • Famili eredu berriak. Egungo familia urbanoagoa da. Dibortzioen ondorioz edo ama-jendeak hala erabakita, guraso bakarreko familiak dezente ugaldu dira. Emakume asko sartu da etxetik kanpoko lanean eta, horregatik, gurasoek etxean denbora gutxiago ematen dute. Haur txikiak zaintzen dituzten familiaz kanpoko arduradunak eta haurtzaindegiak ugaldu dira. Hitz batez, seme-alabak ikasgeletara lehenago igortzen dira eta, horren ondorioz, haurraren lehen sozializazio-prozesuan orain ez du parte nagusia familiak hartzen, eskolak askoz ere protagonismo handiagoa du egun.
  • Eskola eta familiaren arteko harremanak. Eskola aldatu ahala, bera eta familiaren arteko lokarriak ere bestela bilakatu dira. Lokarri horrek, izan ere, historian zehar hamaika aldaketa garrantzitsu nozitu ditu. Estreinako eskolek, adibidez, komunitatearekin erlazio hertsia zuten. XX. mendearen hastapenean bata bestearengandik urrutiratzen hasi ziren, lan pedagogikoa espezializatuz eta konplexuago bihurtuz joan zen eta irakasleek gurasoen bizipenetatik urrundutako gaiak irakatsi eta metodo bakanak baliatzen zituzten; gurasoek, beraz, zerikusirik ez zuten, ia, ikasgelan gertatzen ari zenaz.

Familiaren erantzukizunak eta eskolarenak desberdinak zirela hasi zen aintzat hartzen eta, izan ere, begi onez ikusten zen desberdin izate hori. Gurasoek seme-alabak edukazio oneko bidetik eraman behar zituzten; maisu-maistren ardura, berriz, idatzi eta irakurtzea, kalkulatzea eta antzekoak irakatsi behar zizkieten txikiei. Guraso eta irakasleak berariazko helburuen atzetik hasi ziren eta hori, behin baino gehiagotan, liskar-iturri izan zen. Ikuspegi horren ordez, aspaldi honetan beste bat jarri da indarrean: eskolaren eragina eta familiarena elkar gainka ezarrita daude eta bata eta bestearen ardurak partekatu egin behar dituzte; beraz, bi erakundeek elkarlanean jardun behar dute hezkuntzan, heziketan. Guraso eta irakasleek bestela definitu behar dituzte beraien arteko harremanak eta borroka zebilen tokian elkarlana sortu behar dute.

Ardurak partekatzea

Haurrak heztea den lan horrek emaitzak ager ditzan familiak eta eskolak era koordinatuan jardun behar dute:

Balioen, arauen eta ohituren irakaskuntza

  •  Sexu, arraza, status sozial edo ezintasunengatiko diskriminazioak baztertzen irakastea.
  • Gainerako pertsonak aditu eta errespetatzen irakastea.
  • Ahulenekin, elkartasuna eta elkar ulertzea lantzea.
  • Zintzotasuna sustatzea.
  • Pentsaera desberdinak onartzen irakastea.
  • Nork bere ikuspegitik, era kritikoan pentsatzeko gaitasuna sustatzea.

Bizitzarako gaitasun edo trebezien garapena

  • Helmugetara iristeko ahaleginetan jardun behar dela txertatzea.
  • Norberaren gauzak partekatzen irakastea.
  • Bere burua kritikatzea eta besteren kritikak onartzea irakastea.
  • Gainerako pertsonekin -adin handikoak, beren adinekoak edo gazteagoak izan- portatzen irakastea.

Ikasteko oinarrizko trebezietan heztea

  • Ikasteko espazio eta denborak antolatzea.
  • Irakurketa-ohitura sustatzea.
  • Ahozko eta idatzizko mintzaira sustatzea, hala ulermen mailan nola adierazpenean.
  • Denbora behar bezala antolatzen irakastea.

Arau eta arduren transmisioa

  • Solasaldian besteren txandak errespetatzea.
  • Beste pertsonak dioena eta esan nahi duena entzuten irakastea.
  • Emaniko hitza betetzen irakastea.
  • Ingurugiroa errespetatzen irakastea.
  • Higiene eta garbitasun azturak lantzea.
  • Puntualtasuna sustatzea
  • Talde-lana sustatzea.


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto