Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Etxeko ekonomia

Λ

Ikasteko kredituak: Euriborra ikasgelan

Gradu-ondoko eta bestelako prestakuntza-ikastaroak egiteko maileguak direla eta, ikasle unibertsitarioen eskakizuna eta finantza-erakundeen eskaintza ugaltzen ari dira

 Unibertsitate ikasketak egiteko matrikula, masterren kostua edo ikastaroari hasiera emateko ezinbestekoa den eskola-material guztia ordaintzea nekez uztar daiteke familia arruntaren ekonomiarekin. Aspaldi honetan banka erakundeek hutsune horiek atzeman dituzte eta, ondorioz, ikasleen premiak finantzatzeko berariazko produktu zenbait prestatu dituzte: ikasteko kredituez ari gara. Duela hogei bat urte merkaturatu ziren estreinakoz produktu horiek eta %10an ugaldu dira urterik urte.

Banku eta aurrezki kutxak famili giroan mailegu pertsonalei abegi hobea egiteko uneaz eta erakundeetara bezero gazteagoak hurbiltze handiagoaz baliatzen ari dira. Aurtengo lehen lau hilabeteetan kontsumorako kredituen kontratazioa, aurreko urtearekiko, %26 handitu da, 581.650 milioi eurora iritsiz, Banka-Elkarte Espainiarraren arabera. Ikasketak finantzatzeko maileguak geroz eta interes handiagoa hartzen ari dira, aspaldi honetan hauteman den gradu-ondoko ikasketak egiteko eskaeren ugaltzea dela medio. TopMBA aholkulariaren iritziz, gradu-ondoko ikasleen %61ek ikasketak berariazko maileguen bidez finantzatzen dituzte.

Zer finantzatzen du ikasteko maileguak?

Ikasturte berriaren hasieran aurre egin beharreko premia guztiak asetzeko aukera ematen dute finantza erakundeek: ikasketak, ordenagailua, gidatzeko baimena, ikasturte amaierako bidaia eta beste hamaika baina, halaz ere, oraintxe arrakasta handieneko maileguak masterrak edo gradu-ondoko ikasketak finantzatzera doazenak dira, geroz eta gehiago baitira ohiko prestakuntza arautua goi-mailako ikasketez osatzen duten unibertsitateko ikasleak: 2001 urtetik hona urtero-urtero %20 inguru ugaldu dira. Egun, ESADE negozio-eskolaren arabera, Espainian 1.900 ikastaro baino gehiago eskaintzen dira. Erakundeek ez ohi dute egin bereizketarik: zentro publiko zein pribatuetako ikasketak berdin-berdin finantzatzen dituzte.

Banku eta aurrezki kutxek mailegu horien baldintzak urtez urte zabaldu eta hobetzen dituzte. Honelako produktuak komertzializatzeko erakundeek geroz eta interes handiagoa agertzea, argi eta garbi, aspaldion gertatzen ari diren aztura sozialen aldaketekin loturik dago. Gastu pertsonalei aurre egiteko unean familiak mailegua kontratatzeko joera handiagoa du orain, are eta gehiago seme-alaben hezkuntza edo bestelako kontu behinenak ordaindu behar direnean.

Ikasketak finantzatzeko mailegua kontratatzean zeri begiratu behar zaio?

  Horretarako mailegurik kontratatu nahi bada, aztertu beharreko lehen kontua erakundeak aplikatuko duen interesa da. Orain dela gutxi arte kreditu hauek interes finkoan ematen ziren baina egungo joera interes aldagarriak aplikatzea da. Izan ere, gradu-ondoko ikasketak finantzatzeko mailegu batzuk euriborra gehi puntu bateko interesean kontrata daitezke orain: 12 hilabetetarako euriborra %3,4 inguru dabilenez (ekaineko datuen arabera), guztirako interesa %4,4 litzateke. Tasa lehiakorra da hori, bestelako ondasunak finantzatzeko maileguek aplikatzen dutena (%7 ingurukoa) baino dezente apalagoa. Interesak, nolanahi ere, erakunde batetik bestera biziki aldatzen direnez, egokiena produktu bakoitzari zein tasa aplikatuko zaion galdetzea da. Honelako maileguen interesa, batez beste, %5,5ean dabil.

Kontuan hartzeko beste alderdi bat, gehienez ere finantza daitekeen munta da. Erakunde gehienek ikasketaren matrikula osoa estaltzen dute eta bakarren batek gehieneko kopuruak mugatzen ditu: 1.500 euroetatik (eskola-materiala erostekoetan) 60.000etaraino (masterrak, doktoretza-tesiak edo ikerkuntza proiektuak egitekoetan).

Gabezi aldiak eta komisioak

  Finantza erakundeek proposatzen dituzten kredituen amortizazio-epeak ikastaroaren iraupenari loturik doaz (urte bakarretik hamar artekoak). Aspaldion, hala ere, gabezi aldi izenekoak ezartzen hasiak dira: epe horietan erakundeek bezeroari interesak bakarrik (kapitalik gabe, alegia) ordaintzeko aukera ematen diotenez, aldi horretako kuota ohikoa baino %60raino merkeagoa izan daiteke. Eskuarki urtebetetik sei urtera arte doazen (batez bestekoa bi urtekoa ohi da) gabezi aldi horiek ez dituzte eskaintzen erakunde guzti-guztiek. Eskaintza berezienetako zenbaitek, areago, maileguaren ordainketa ikastaroa amaitu arte edo gazteak lana bilatu arte geroratzeko aukera ematen diote kontsumitzaileari.

Kontuan hartu beharreko beste alderdi bat komisioa da. Erakundeek askatasun osoz dihardutenez, aurrezki kutxa edo banku batzuek irekierako komisioa ezartzen dute eta beste batzuek ez. Aplikatzen dutenetan, finantzatzeko gehieneko muntaren gaineko %0,5etik %2raino doa komisioa. Horrez gainera, produktua aurretiaz edo erabat deuseztatzegatiko komisioak (%0,5etik %1,5eraino) ere aplikatu egiten dira. Horrenbestez, horrelako mailegua kontratatu aurretik kalkulu batzuk egitea komeni izaten da, interes apal baino komisioekin zamaturiko produktua edo alderantzizko bat kontratatzearen egiazko kostua ezagutu ahal izateko.

Baldintzak

Horrelako mailegu bat eskatzeko ohiko baldintzak hauek izaten dira, gutxi gorabehera: kontu korrontea zabalik edukitzea, (gaztearen, gurasoetako baten edo bien, edo tutorearen) soldata helbideratzea edo txartel bat kontratatzea. Finantzatu beharreko ikastaroaz ere informazioa eskatzen zaio bezeroari: matrikula-tasak, ikastaroaren iraunaldia eta ikasketa mota. Eskatzaileak, horiez gain, 18 eta 35 urte bitarteko adinekoa izan behar du, eskuarki. Zenbaitetan, aurrezki kutxa batzuetan bereziki, ikasleari ikastaroa bere autonomi erkidegoan egitea edo hezkuntza-erakunderen bateko kidea izatea exijitzen zaio.

Entitatea Produktua Xedea
BANCAJA MATRIKULA MAILEGUA UNIBERTSITATE IKASTURTEKO MATRIKULA
BANCAJA MASTER MAILEGUA MASTER IKASKETA
BANCO SABADELL IKASTURTE KREDITUA MATRIKULA, LIBURUAK, MASTERRA, HIZKUNTZA IKASKETAK, ETC
BBK IKASTURTE KREDITUA UNIBERTSITATE IKASKETAK, TEKNIKOAK EDO PROFESIONALAK
BANCO SABADELL IKASKETA KREDITUA IKASKETAK, KARRERA, ETC.
BBVA BLUE JOVEN BEKA AURRERAKINA DESPLAZAMENDU ETA EGONALDI GASTUETARAKO BEKA AURRERAKINA
BBVA BLUE JOVEN MATRIKULA MAILEGUA UNIBERTSITATE IKASKETAK ETA LH-KO GOI ZIKLOAK
BBVA BLUE JOVEN MASTER MAILEGUA UNIBERTSITATE IKASKETA, MASTER ETA ABARRETAKO MATRIKULA
CAIXA SABADELL CREDIESTUDIS MATRÍCULA ESTUDIOS UNIVERSITARIOS. MÁSTERS, ETC
CAJA MADRID GAZTE KONTSUMO MAILEGU/KREDITUA IKASKETA EDO FORMAZIOA, 30 URTE ARTEKO BEZEROAK
CAJA MADRID GAZTE KONTSUMO MAILEGU/KREDITUA IKASKETA EDO FORMAZIOA, 30 URTE ARTEKO BEZEROAK
KUTXA IKASKETA MAILEGUA UNIBERTSITATE IKASKETAK, TEKNIKOAK EDO PROFESIONALAK FINANTZATZEA
LA CAIXA CREDIESTUDIOS GOI MAILAKO IKASKETAK
LA CAIXA ESTRELLA IKASKETA MAILEGUA URTE BAKARRERAKO MATRIKULAK
LA CAIXA ESTRELLA EXPRÉS MAILEGUA EPE LABURRERAKO ORDAINKETAK
SANTANDER CENTRAL HISPANO ORDENAGAILU SUPERKREDITUA EKIPAMENDU INFORMATIKOAK EROSTEA
SANTANDER CENTRAL HISPANO EUROPAKO UNIBERTSITATEEKIN TRUKATZEKO SUPERKREDITUA ATZERRIKO EGONALDIAREN KOSTU TOTALA
SANTANDER CENTRAL HISPANO GRADUATUONDOKO, DOKTORETZA EDO IKERKETA SUPERKREDITUA GRADUATUONDOKO IKASKETAK, DOKTORETZA ETA IKERKETA
EUSKADIKO KUTXA IKASKETA MAILEGUA GRADUATUONDOKO IKASKETEN, MASTERREN EDO UNIBERTSITATEKO MATRIKULAKO
SANTANDER CENTRAL HISPANO MATRIKULA SUPERKREDITUA MATRIKULA GASTUAK ETA ZENTROAN HASTEARI LOTUTAKOAK
SANTANDER CENTRAL HISPANO KARRERAKO SUPERKREDITU TOTALA BARRUTI ZABALETIK ERATORRITAKO UNIBERTSITATE PRIBATU ZEIN PUBLIKOETAKO KARRERAREN KOSTU TOTALA
CAJA DUERO MAÑANA KREDITUA UNIBERTSITATE IKASKETAK ETA GRADUATUONDOKOAK
Entitatea ZENBATEKOA GEHIENEZ INTERESAA EPEA GEHIENEZ
BANCAJA 2.000 EURIBOR 1 URTERA 12 HILABETERA ARTE
BANCAJA MATRIKULAREN ZENBATEKOA EURIBOR + 1% 72 HILABETERA ARTE (24 hilabeteko gabeziaren aukera)
BANCO SABADELL 5.000 EURIBOR+2,25% 12 HILABETE
BBK 30.000 euribor+%1 BBK hitzarmena duten zentroetan 5 URTE
BANCO SABADELL IKASKETEN KOSTUA EURIBOR+2,25% 10 URTE
BBVA 1.500 0% 6 HILABETE
BBVA 3.000 0% 11 HILABETERA ARTE
BBVA 30.000 1. URTEAN EURIBOR+%1, GAINERAKOA +%1,25 10 URTE
CAIXA SABADELL - FINKOA: 4,5% NEGOZIAGARRIA
CAJA MADRID 18.000 FINKOA 5,5% 60 HILABETERA ARTE
CAJA MADRID 18.000 KUTXEN ALDAGARRIA+%1,5 60 HILABETERA ARTE
KUTXA 30.000 EURIBOR+1% 10 URTE
LA CAIXA BEHARREN ARABERA EURIBOR+0,5% 6 URTE
LA CAIXA MATRIKULAREN %80RA ARTE CECA+0,25% 12 HILABETE
LA CAIXA NEGOZIAGARRIA 0% 3, 6 EDO 10 HILABETE
SANTANDER CENTRAL HISPANO 6.010 EURIBOR + 0,50% * 36 HILABETE
SANTANDER CENTRAL HISPANO 18.030 1. URTEAN: EURIBOR +%1, GAINERAKOA EURIBOR+%1,25 48 HILABETE
SANTANDER CENTRAL HISPANO 60.000 1. URTEAN: EURIBOR +%1, GAINERAKOA EURIBOR+%1,25 60 HILABETE
EUSKADIKO KUTXA 18.000 EURO URTERO %4,75 (INTERES FINKOA) 1 urte (berriztagarria)
SANTANDER CENTRAL HISPANO 6.010 EURIBOR+%0,5 1 URTERA ARTE
SANTANDER CENTRAL HISPANO 30.050 1. URTEAN: EURIBOR +%0,5, GAINERAKOA EURIBOR+%1 10 URTERA ARTE
CAJA DUERO 60.000 EURIBOR + 0,40%* ** 10 URTERA ARTE (6 URTERA ARTEKO GABEZIA)
Entitatea IREKITZEKO KOMISIOA DEUSEZTAPENA
BANCAJA 6 EURO 1,5%
BANCAJA2 %1, gutxienez 50 euro 1,5%
BANCO SABADELL EZ DAUKA EZ DAUKA
BBK 1% EZ DAUKA
BANCO SABADELL EZ DAUKA EZ DAUKA
BBVA 18,03 EURO -
BBVA %2, gutxienez 21,04 EURO -
BBVA EZ DAUKA -
CAIXA SABADELL - -
CAJA MADRID 1% 0,5 l%
CAJA MADRID 1% 0,5 l%
KUTXA Salbuetsita 30 urtetik beherakoentzat Salbuetsita 30 urtetik beherakoentzat
LA CAIXA 0,5% 1,5%
LA CAIXA 0,5% 1,5%
LA CAIXA 2% 0
SANTANDER CENTRAL HISPANO EZ DAUKA EZ DAUKA
SANTANDER CENTRAL HISPANO EZ DAUKA 1%
SANTANDER CENTRAL HISPANO EZ DAUKA 1%
EUSKADIKO KUTXA 1% 1%
SANTANDER CENTRAL HISPANO 0,50% 1%
SANTANDER CENTRAL HISPANO 0,50% 1%
CAJA DUERO 0,40% EZ DAUKA

(*) UNIVERSIAN ERREGISTRATUTAKO ERABILTZAILEENTZAT, EURIBOR + 0

(**) ESPEDIENTEAN OSO ONGI EDO BIKAIN DUTEN UNIBERTSITARIOENTZAT

Negozio-eskolekiko itunak

Erakundeek ezartzen dituzten baldintzak gorabehera, kasu batzuetan berariazko abantailez balia daiteke interesatua. Alde batetik, maileguaren ezaugarriak biziki aldatuko dira ikastaroa egingo den zentroaren arabera, banku eta aurrezki kutxa gehientsuenek hainbat eskola eta unibertsitaterekin hitzarmenak sinatuak baitituzte. Erakunde askotxok, aspaldi honetan, ikastaroa finantzatu nahi duten ikasleek negozio-eskolekin akordioak sinatzeko garrantzia nabarmentzen dute. Izan ere, Espainiako gradu-ondoko zentro garrantzitsu horietako batzuek (ESADE, IESE, Instituto de Empresa, etc.) hainbat banka-erakunderekin hitzarmenak sinatuak dituzte; horiei esker, programa luze bat (lizentziatura, masterra edo 100 ordu edo gehiagoko programa bat) egin nahi duten ikasleek ikastaldi osoan maileguak baldintza berezietan eskatzeko aukera izaten dute.


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto