Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Eskola garraioa: Oraino hutsuneak badira ere, eskolako autobusen segurtasuna hobetze bidean doa

Flota modernoagoa da, segurtasunerako dispositiboetan hobeki hornitua dago eta heldu laguntzaile bat eramatea jeneralizatu da

 Motxila bizkarrean, ikastetxera oinez doan eskola umearen irudia suntsituz doa pixkanaka gure kaleetatik; orain ikasleak autobusez doaz. Espainiako Estatistika Institutu Nazionalak (INE) 2005eko apirilean zioenez, hiri-kaleetatik zebiltzan eskola-garraioko bidaiariak bost milioi eta erdi ziren. RACE elkartearen arabera, 2005-2006 ikasturtean zazpi milioi ikaslek erabili dute eskola-garraioa ikastegietara joateko. Geroz eta gazteago hasten dira eskola-umeak garraio hori baliatzen, haur-hezkuntzan (3 - 6 urte bitarteko haurrak) dihardutenen kopurua ere gora doan heinean. Eskola-autobusen istripuak bakan-bakanak diren arren (2004 urtean Espainian 78 ezbehar gertatu ziren, 4 pertsona hilik izaki, guztirako istripuen %0,10, alegia), ikasleen gurasoen elkarteek eta Espainiako Administrazioak ederki dakite sektore horrek nozitzen dituen gabezia batzuek ibilbide horien segurtasunean izan dezaketela eragina: ibilgailuen aspaldikotasuna, laguntzailerik gabe ibiltzea, segurtasunerako elementu teknologikorik ez izatea, etc.

Espainiako eskola umeak ikastegietara eramate horretan hautematen den segurantzi gradura gerturatu da CONSUMER EROSKI. Emaitzek -aldizkari honek 2000 urtean argitara eman zuen honen antzeko txostenean agertzen zirenak baino dezente hobeak badira ere- oraino ere hainbat hutsune agertzen dituzte eskola-garraioan. Hasteko, aztertu diren 323 eskola-autobusen %2k legea urratzen dute, duela hogei urte baino lehenago matrikulatuak daudelako. Horrez gainera, 2006-2007 ikasturtean oraingo autobusen %4k ez luke ibili beharko, muga hori gaindituko luketelako. Txosten honetan agertzen diren autobusen jabe diren 1100 enpresei CONSUMER EROSKI-k eginiko kontsultan, autobusen batez besteko adina 5 urtekoa bada ere, aldizkari honek ezarritako proba praktikoak egiazkoa batez besteko adina 6,5 urte dela frogatu zuen.

Segurtasun-uhala (2007tik aurrera matrikulatuko diren ibilgailuetan derrigorrezkoa izango delarik), segurtasunerako elementu bakana da oraingoz: azterturiko autobusen %8k baizik ez daukate segurtasun-uhala plaza guztietan. Prebentzioaz ari garela, beti komenigarriak diren istripu-simulazioak enpresa guztiek %22k bakarrik egiten dituzte.

Ikasleen autobusen irteera- eta sarrera-operazioen erantzule edo patioko arduradunari dagokionez, ikastegien erdietan zeregin hori ez du inork betetzen. Pertsona heldu bat laguntzaile gisa autobusetan joatea jeneralizatu bada ere, enpresen %53k ez dakite laguntzaile horiek nolako eskarmentu edo titulua duten (aisialdiko monitorea, adibidez). Derrigorrezkoa ez bada ere, hobe hori beteko balitz.

Autobusen ekipamendua ere hobetzeko modukoa da: %24 baizik ez dago gurpildun aulkiko erabiltzaileentzat gutxienekoan sarrerako arrapalekin egokituak. Eskola-ume askok ordubete eta gehiagoko ibilbidea egin behar izaten duten arren, autobusen %11k baizik ez dute komunik (orain dela sei urte baino %4 gutxiagok, alegia).

Eskola-autobusaren batez besteko tarifa (73 euro hileko), aldiz, %30 altxatu da 2000 urtetik hona. Nabarmenak dira, inondik ere, zerbitzu honengatik kobratzen diren tarifen arteko aldeak, bai hiri batetik besterako aldeak (hiri bakoitzeko batez bestekoez ari garela, hileko 51 eurotik 100 eurora baitoaz), bai hiri berean ere: Bartzelonako enpresa batetik bestera hileko 130 euroko aldea hauteman da; Madrilen, 104 eurokoa eta Valentzian, 75 eurokoa. Horrek ez du esan nahi prezio garestidun zerbitzuen kalitatea hobea denik.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto