Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Txostena

Λ

IRUDIETAN: Zabor izatetik lehengai izatera

Nola funtzionatzen du hiriko hondakinen jasotze-zerbitzuak?

Nola funtzionatzen du hiriko hondakinen jasotze-zerbitzuak? Populazioa handitzeak eta kontsumo-gizartea garatzeak egungo arazo larrienetako bat ezarri dute agerian: hiri-hondakin solidoen munta egunetik egunera areagotuz doa, hondakin horiek birziklatu eta suntsitzeko premiarekin batera. Espainiarrak urtean 500 kilo zabor botatzen du: batez besteko hori Europakoaren (550 kilo) azpitik dago. Hona hemen zarama lehengai bihurtzea bideratzen duen transformatze-prozesua.

Etxean

Etxean behar bezalako bereizketa eginez gero, birziklatzeko materia inerterik gehien berreskuratu ahal izango dugu. Etxeko zarama gehitzeak organiko ez den materian du eragina, batez ere, birzikla daitekeen horretan, alegia. Dena den, oraino gutxiegi bereizten dugu: ateratzen dugun eguneko kilo eta erdi horren %15 eskas (Espainiako erkidego autonomiko batzuetan kopurua %25eraino iristen bada ere, bestetan ez da %10eraino heltzen) birziklatzeko prest uzten da. Europa iparraldeko herrialdeetan zaramaren ia erdia da birziklagarri eta laguneko sortzen den zarama dezente gutxiago da: 40 kilorik ez.

  
Ruben García Blázquez

Bidean

Kamioiak ibilbidean dagokion edukiontziko karga hartuko du (ontziak, paper eta kartoiak, organikoa edo txerrijana eta beira). Hondakinak, Espainia osoan barreiatuak dauden 83 Hiri Hondakinen Tratamendu Zentroetako batera eroango dira. Bertan bi tratamendu-area dautza bereiz: birziklatze lantegia eta zabortegi kontrolatua.

  
Ruben García Blázquez

Birziklatze lantegian

Deskarga

Kamioak lantegi batean birziklatzeko moduko produktuak hustuko ditu eta horiek multzoka sailkatuko dira: paper eta kartoia (%37), beira (%15), plastikoa (%14), metal eta brik motako ontziak (%8). Guztiaren %26 baztertua izango da. Material horietako bakoitza, bereiz, aukeraketa-prozesuan sartuko da. Aurreneko bahetzean, langileek materia organikoa bereiziko dute, hasierako triatze-kabinan. Espazio horretan, ikuspen-parametroen arabera hondakinak bereizten dituzten robotak ezartzen ari dira (oraino, dena den, Espainiako zentroen %10etan baizik ez dago horrelakorik).

  
Ruben García Blázquez

Aukeraketa mekanikoa: tromela (bahe birakaria)

Bereizketa hori eginik, airearen eta imanen egintzei esker, kate horretakoak berez ez diren hondakinak bereiziko dituen tromel batetik igaroko da zarama. esate baterako, plastikoa bereizten ari bada, brikak eta gainerako hondakinak baztertu eta hauek bere txandako prozesuan sartuko dira.

  
Ruben García Blázquez

Eskuzko triajea

Triatze eta bereizketa nagusia egiten den espazioan langile askok zarama bahetzen dute. Material batzuk lantegi horretatik atera eta zabortegira eroango dituzte; gainerakoak, beren edukiontzietan antolatuko dira. Bertatik xurgagailura eramanik, magnetismoz erdietsiko dira metalezko batzuk eta beren edukiontzian hustuko dira. Beira, papera, txatarra, brika eta plastikoa prest daude.

  
Ruben García Blázquez

Gai birziklatua, lehengai

Motaren arabera bereizi eta bildurik, produktuak sortzeko lehengai gisa aprobetxatzen dituzten enpresetara eroateko prestatuko dira materialak. Lantegian sarturiko paperaren %48 ostera papera fabrikatzeko erabiliko da. Kartoizko ontzien %56 ontzi izango da berriro. Beiraren %40 botila bihurtuko da. Metal guzti-guztia bere aurreko bidetik joango da. Plastikoaren %70 plastiko izango da ostera eta briken %3 baliagarri gertatuko da.

  
Ruben García Blázquez

Zabortegian

Materia organikoaren deskarga

Hondakin organikoak, gelaxkatan antolatua dagoen zabortegira iritsi dira. Espazio hauek (pare bat mila metro karratukoak), zaramaz beterikoan lurrez estaliko dira, materia organikoaren hartzidura anaerobioa errazteko.

  
Ruben García Blázquez

Gas bihurtzea

Gelaxka guztiek drainatze-sistema daukate, lixibatuak (disolbatze prozesuan geratzen diren likidoak) kolektore-sareraino bideratzeko. Xurgatze eta kondukzio sistema zentralizatu hori erabiltzeari esker, gas horiek energetikoki baliagarriak dira. Ezaugarrien arabera gorabeherak aldatzen badira ere, bere burua energiaz hornitzeko adina ekoizten du lantegi bakoitzak eta, gainera, usain edo suteen ondoriozko balizko afekzioak suntsitu egiten ditu.

  
Ruben García Blázquez

Interesgarriak izan daitezkeen beste erreportaje batzuk


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto