Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Txostena

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Ondorengotza-zuzenbidea: Ezustekorik ez izateko, egokiena testamentua egitea

Testamentuan dena ongi lotuta uztea 36 eta 60 euro artean kostatzen da eta, horri esker, burukomin asko baztertzen dira

Baliogabetzea, uko egitea eta aurka egitea

  •  Ba ote dago herentzia bati uko egitea? Herentzia onestea eta gaitzestea egintza askeak dira. Legearen arabera, herentzia jasotzeari uko egin diezaioke bere ondasunez libre xedatzea duen edonork baina, hori bai, osotasunari egin behar dio uko, ezin egin dakioke zati bati, baldintzapean edo epeka. Ukazio hori notarioaren aurrean egin beharra dago edo, idatziz, epaile eskumendunaren aurrean. Kontuan izan, inork herentziari uko egiten badio eta bere hartzekodunak baldin baditu, horiek epaileari eskatu ahal izango diote baimena eman diezaiela beraiek herentzia jasotzeko, interesatuaren ordez.
  • Testamentua baliogabetu egin daiteke? Indarrean dagoen arauteriak ez du testamentua egiteko inongo obligaziorik ezartzen eta, areago, dokumentua eginik, bestela egiteko edo beste baten ordez aldatzeko aukera ematen du beti, nahiz eta testamentugileak berak aurreko testamentuan hori behin betirakoa izan zedin adierazi bazuen ere. Testamentu itxia denean baliogabetutzat joko da baldin eta dokumentua testamentugilearen helbidean azalak urratu edo hautsirik, edo sinadura aldaturik agertuko balitz. Baliozkoa izango da, ordea, hondamen horiek testamentugileak nahi izan gabe edo jakin gabe, edo dementzia egoeran badago, gertatu direla frogatzen bada.
  • Nork egin dezake testamentuaren aurka? Printzipioz, testamentu akastua baliogabetzat jo dadin eskatzeko gaituak daude testamentua baliogabetzearen mesedea jaso dezaketenak: legezko herederoak, aurreko testamentu batean heredero edo onuradun izan direnak, etc. Alderantziz, ordea, testamentua baliogabetzeko egintza ezin egikari dezakete horren baliozkotasuna berariaz edo tazituki aitortua dutenek.

Nork jasoko du herentzia kasu hauetan?

Testamentua eginik Testamentua egin gabe
Testamentugileak alarguna eta seme-alabarik uzten duenean?

Legez, alargunak hobekuntza herenaren usufruktuaz baliatzeko eskubidea du. Horrez gainera, libre xedatzeko herena jaso dezake, hildakoak horrela ebatzi balu.

Horrela izatekotan, seme-alabek herentziaren bi herenez gozatuko lukete, parte berdinetan (senipartea eta hobekuntza). Era berean, hobekuntzaz balia daiteke horietako baten mesedetan jarduteko.

Herentzia guztia parte berdinetan banatuko da seme-alaben artean. Halaz ere, amak herentziaren heren baten usufruktuaz gozatzeko eskubidea du.
Testamentugileak alarguna bai baina seme-alabarik uzten ez duenean, bi gurasoak bizirik daudela? Senipartea gurasoei utzi behar die, parte berdinetan. Gainerako bi herenak nahi duenari utz diezazkioke. Erakunde bati edo hirugarrengoei ematen badizkie alargunak herentziaren heren baten usufruktuaz gozatzeko eskubidea du. Herentzia osoa hildakoaren gurasoen eskuetara doa. Ezkontideak herentziaren erdiaren usufruktuaz gozatzeko eskubidea du.
Testamentugileak alarguna bai baina seme-alabarik eta gurasorik uzten ez duenean? Herentzia nahi duenari utz diezaioke (alargunari, ilobei, etc.) baina alargunak, legez, herentziaren bi herenen usufruktuaz gozatzeko eskubidea du, bizi den bitartean. Ondasun guztiak ezkontidearen eskuetara doaz.
Testamentugileak lehen emaztearen seme-alaba eta alarguna bere bi seme-alabarekin uzten dituenean? Senipartea, hiru parte berdinetan banaturik, hiru seme-alabentzat izango da. Horietako bati hobekuntza herena utz diezaioke edo, bestela, parte berdinetan bana dadin ebatz dezake. Libre xedatzeko herena nahi duenari utz diezaioke. Nolanahi ere, hobekuntza herenaren usufruktuaz gozatzeko eskubidea du alargunak. Herentzia guztia hiru seme-alabek jasoko dute, parte berdinetan. Bigarren emazteak (alargunak) herentziaren heren baten usufruktuaz gozatzeko eskubidea.
Testamentugileak bikotekidea (izatezkoa edo bestelakoa) eta seme-alaba bat uzten dituenean? * Senipartea eta hobekuntza semearentzat dira. Libre xedatzeko partea, berriz, bikotekidearentzat izan daiteke. Seme edo alaba horrek jasoko du dena. Ezkonduta ez zeudenez, bikotekideak ez du usufruktu-eskubiderik.
Testamentugileak bikotekidea (izatezkoa edo bestelakoa) uzten duenean? * Senipartea eta hobekuntza gurasoentzat dira. Hauek hil badira, anai-arrebek edo ilobek jasoko lukete herentzia. Libre xedatzeko partea, berriz, bikotekidearentzat izan daiteke. Guraso edo arbasoek dena jasoko dute. Ezkonduta ez daudenez, bikotekideak ez du usufruktu-eskubiderik.
Testamentugileak bi seme-alaba (bata biologikoa, bestea adoptatua) uzten dituenean? Senipartea eta hobekuntza bi parte berdinetan banatu eta seme-alabentzat izango dira. Libre xedatzeko herena nahi duenari utz diezaioke. Seme-alabek jasoko du dena.
Testamentugileak bi seme-alaba uzten dituenean eta horietako bat hiltzen bada, testamentugilearen biloba den semea edo alaba utzita? Senipartea eta hobekuntza herenak, parte berdinetan, bizirik dagoen semearentzat eta bilobarentzat izango dira, ordezkapen-eskubidez (aitonaren herentziaren gaineko eskubide guztietan, hila duen aita ordezkatzeko eskubidea). Libre xedatzeko herena nahi duenari utz diezaioke. Semeak eta bilobak dena jasoko dute.

(*) Espainiako Kode Zibilaren arabera, izatezko bikoteari buruzko legeek "orokorraz" bestelako ondorengotza xeda dezakete.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto