Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Txostena

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Ondorengotza-zuzenbidea: Ezustekorik ez izateko, egokiena testamentua egitea

Testamentuan dena ongi lotuta uztea 36 eta 60 euro artean kostatzen da eta, horri esker, burukomin asko baztertzen dira

Txakurrari dena utzi dion agurea, semea herentziarik gabe uztearren ahaleginak eta bi egingo lituzketen gurasoak, bikotekidea hildakoan inongo eskubide eta ondasunik gabe geratu diren ezkongabeak, aitona-osabaren ondarea erreklamatzen den senide ezezaguna& Herentzien hariekin ehunduriko amarauna horiek denek osatzen dute. Beldurrez ikusten den famili episodio horiei, herederoek ez ezik, notarioek eta Ogasunek ere zukuak erauzten dizkiete.

Testamentuan dena ongi lotuta uztea 36 eta 60 euro artean kostatzen da. Agiri horrek herentzia kontuetan berebiziko eginkizuna betetzen du. Oso garestia ez den paper bat, aparteko zailtasunik gabea (bera osatzea notarioaren zeregina baita)... Dena den, espainiar gehientsuenek testamentua idaztea ez dute gustuko, hori egiteak hil egingo garela aitortzearen pareko baita eta heriotza geureganatzea kontu latza dugu denok.

 Gure buruaren eta ondarearen egoera edozein dela ere, denbora aurrezteko eta, batez ere, senideei burukominak ez sortzeko, testamentua egitea aholkatzen dute abokatuek.

Testamenturik ez egitea senitartekoei ondorengotzaren inguruko kezkak uztea da: horrelakoetan, gure hurkoek notarioaren edo, areago, epailearen aurrean konpondu behar dituzte beren gorabeherak eta, gainera, legearen eskuetan uzten dugu geure ondasunen banaketa. Bi aukeren arteko kosteen aldea izugarria da. Testamentuz eginiko ondorengotza horrelakorik gabe egiten dena (150 euro inguru) baino hiru aldiz merkeagoa da. Herentzia argitze aldera, adierazpen judiziala egitera iritsi behar izanez gero, prezioa biderkatu egiten da: 200.000 euroko herentzia batean, adibidez, 6.000 euroraino irits daiteke hori.

Testamentuak eta herentziak: alderdi orokorrak

  • Nork egin dezake testamentua? Hamalau urtetik gorako pertsona orok egin dezake, bere buruaren jabe baldin bada, indarreko Legeak dioen arabera.
  • Nolako ondasunek osatzen dute herentzia? Ezkondu eta hildako pertsona baten herentzia osatzen dute bere ondasun pribatiboek eta irabazpidezkoen erdiak, hori baldin badu ezkontza-erregimen ekonomikoa. Ondasun pribatiboak, hildakoak ezkondu aurretik zeinahi tituluren bidez erosi zituenak gehi, herentzia edo emakida bitartez, geroago jaso dituenak dira; dena den, Legeak aurreikusiak dituen egoera eta baldintza jakin batzuetan, beste hainbat ondasun ere pribatibotzat joak izan daitezke.   Irabazpidezko ondasunak, berriz, hildako pertsonak ezkondutakoan erosketa edo bestelako zeinahi kontratu dirubidezkoaren bitartez bereganatu dituenak dira (dirubidezkoaren kontratu hori bete dadin, alderdiek zerbait eman, egin edo ez egitea da beharrezkoa), bestelakorik frogatu ezean. Pertsona hiltzean daukan dirua irabazpidezkotzat jotzen da, ezkontideetako baten jabetza pribatibokoa zela frogatu ezean.
  • Zertan da usufruktu-eskubidea, zenbat irauten du? Usufruktu-eskubidedunak besteren gauza bat erabil dezake, haren jabea izan gabe. Eskubidedunak, besteren ondasun horrek ekoitz ditzakeen etekinak ere beregana ditzake (errentak, esate baterako, alogerean ezarritako ondasun higiezina denean; fruituak, nekazaritza-ustiakuntza denean, etc.). Beste aldetik, ordea, ezin sal dezake ondasuna eta ezin ezar diezaioke zamarik (hipoteka bat ezarriz, adibidez), ondasuna berea ez duelako.
    Usufruktua iraupen jakin batez (hainbat urtez, esate baterako) hitzar daiteke edo, bestela, determinagarria izan daiteke (onuraduna hil artean).
  • Testamenturik ezean, nork heredatzen du? Hildakoak seme-alabarik baldin badu, herentzia berorien artean banatuko da, zati berdinetan. Hildakoa ezkondua bazegoen, ezkontideak herentziaren herenaren usufruktua eta irabazpidezko ondasunen erdia jasoko du. Hildakoak seme-alabarik ez baldin badu, herentzia gurasoentzat da eta ezkontide alargunak ondasunen erdiaren usufruktua hartuko du. Ez guraso eta ez seme-alabarik ez duen pertsona hiltzean, ezkontidea da heredero nagusia. Eta ezkontide zibilik ere ez bada, hildakoaren anai-arrebak eta ilobak izan daitezke herederoak. Ondorengotza "legala" zabalik, herederorik agertzen ez bada, estatuak bereganatuko ditu ondasunak.
    Lerro bakoitzak hurrengoei pasabidea galarazten die, hots, ondorengorik baldin bada, beste inork ez du heredatuko (alargundutako ezkontideak izan ezik, berau usufruktu-eskubideduna baita beti).
  • Nola jakin hildako pertsonak testamentua egin duen eta zein notarioren aurrean aritu den? Estankoan edo Espainiako Justizia Ministerioan eros daitekeen "Azken nahien" inprimakin baten bitartez, Azken Nahi-Egintzen Erregistrora egiaztagiria eskatu beharra dago. Pertsona hil den herriko Erregistro Zibilean eskuratuko den eta nahitaez hildakoaren gurasoen izenak agertuko dituen inprimaki horri jatorriko edo behar bezala konpultsaturiko heriotza-agiria erantsi behar zaio. Ziurtagiria, heriotza-data ondoko hamabost lanegunetan eskatu beharko da.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto