Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Produktuen azterketak

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Txorizoak: Hobe noizean behin bakarrik kontsumitzea

Kaloria, gatz eta gantz asko dauzkanez, ez da komeni maiz jatea

Laburbilduz

  • "U" itxurako zortzi txorizo aztertu dira oraingoan, formatuak 200 - 300 gramokoak izaki. Zortzietako sei estra kalitatekoak dira, batek lehenekoa dela dio (Palcarsa laginak, baina hirugarrenekoa da) eta beste batek (Vall Ter) ez du bere kategoriarik adierazten baina laborategian lehenekoa dela egiaztatu da. Horien prezioak, kiloko, 5,95 euroetatik (Vall Ter) 10,14 euroetaraino doaz (Señora Julia).
  • Txorizoa osatzen dute txerrikiak (behikia ere eduki dezake), urdaiak edota gantzak, gatzak, piperrauts gorriak eta beste espezia batzuek, aditiboek eta koloratzaileek. Edukiaren %40 gantza du eta proteina ugari; beraz, kaloria askokoa da (473 kaloria 100 gramoko). Gatz eta kolesterol asko dauka. Osasun-higienearen egoera egokia da eta elementu transgenikorik ez da atzeman lagin bakar batean ere.
  • Palcarsa laginak kalitate kaskarragoko okela baliatu du (gihar gutxiago eta baimendutakoa baino ehun konjuntibo ugariago). Señora Julia, Sasa, Palacios eta Argal laginen etiketak bakarrik dira zuzenak.
  • Dastatze-proban hoberenak Señora Julia (7,3 puntu), Palacios (7,1) eta Goikoa (6,7) dira; bestetik, Vall Ter (4,6), Orozko (5,5) eta Argal (5,3) gutxiago gustatu zitzaizkien dastatzaileei. Palcarsa eta Sasa erdi parean geratu ziren (6,1).
  • Kalitatea eta prezioaren arteko erlazio egokiena zein den argi ez badago ere, Argal izan liteke hori; gantz gutxien daukatenetako bat izaki, bigarren merkeena da; halaz ere, dastatze-proban eraman dituen emaitza kaskarrak ikusita, kontsumitzaile askok Señora Julia laginaren aldera egin dezakete: zaporetsua eta kalitate handikoa da hau, dezente prezio garestiagoa badu ere.

KONPARAKETAKO TAULA

Marka/Izendapena ARGAL "Bueltako txorizo Estra" SEÑORA-JULIA "Txorizo Estra" CHORIZOS DE OROZCO "Txorizo Estra" SASA "Txorizo Estra"
Prezioa (euro kiloko) 6,45 10,14 7,63 8,47
Egiazko kategoria komertziala Estra Estra Estra Estra
Etiketa Zuzen Zuzen Ez dago zuzen Zuzen
Adierazitako pisu garbia (g) 200 280 300 275
Proteina (%) 26,4 26,6 21 29,9
Gantza (%) 38,6 39,6 35,6 40,1
Karbohidratoak (%) 6,2 Ez da atzeman 1,2 2
Balio kalorikoa (Kcal/100g) 478 463 409 489
Sodio kloruroa (%) 2,9 3,3 3,7 3,4
Hezetasuna (%) 28,9 25 30,6 23,9
PSubstantzia lehorrarekiko proteina (%) 1 37,2 35,4 30,2 39,4
Substantzia lehorrarekiko gantza, guztira (%) 2 54,3 52,8 51,3 52,7
Substantzia lehorrarekiko hidroxiprolina (%) 3 0,6 0,4 0,4 0,3
Nitritoak E-249 E-250 (ppm) 4 Ez da atzeman Ez da atzeman 5 Ez da atzeman
Nitritoak E-252 E-251 (ppm) 4 100 28 38 35
Gorri "kukurutxa" E-124 (ppm) 5 Ez da atzeman Ez da atzeman Ez da atzeman Ez da atzeman
GEO 6 Ez egote Ez egote Ez egote Ez egote
Egoera mikrobiologikoa Zuzen Zuzen Zuzen Zuzen
Dastatze-proban 5,3 7,3 5,5 6,1
Marka/Izendapena PALACIOS "Txorizo sarta Estra" GOIKOA "Txorizo Estra" VALL TER "Bueltako txorizo gozoa" PALCARSA "Lehen mailako txorizoa"
Prezioa (euro kiloko) 9,00 9,05 5,95 7,50
Egiazko kategoria komertziala Estra Estra Lehena Hirugarrena
Etiketa Zuzen Ez dago zuzen Ez dago zuzen Ez dago zuzen
Adierazitako pisu garbia (g) 280 260 No indica 280
Proteina (%) 26,7 25,4 20,8 19,7
Gantza (%) 43,4 42,4 42 41,4
Karbohidratoak (%) 1,5 2,6 3,5 5,7
Balio kalorikoa (Kcal/100g) 503 494 475 474
Sodio kloruroa (%) 3,5 2,8 3,1 2,5
Hezetasuna (%) 22,6 22,6 21,1 28,1
PSubstantzia lehorrarekiko proteina (%) 1 34,5 32,8 26,3 27,4
Substantzia lehorrarekiko gantza, guztira (%) 2 56,1 54,8 53,2 57,6
Substantzia lehorrarekiko hidroxiprolina (%) 3 0,5 0,5 0,5 0,9
Nitritoak E-249 E-250 (ppm) 4 Ez da atzeman 7 Ez da atzeman Ez da atzeman
Nitritoak E-252 E-251 (ppm) 4 29 26 Ez da atzeman 67
Gorri "kukurutxa" E-124 (ppm) 5 Ez da atzeman Ez da atzeman 7 3
GEO 6 Ez egote Ez egote Ez egote Ez egote
Egoera mikrobiologikoa Zuzen Zuzen Zuzen Zuzen
Dastatze-proban 7,1 6,7 4,6 6,1

(1) Substantzia lehorrarekiko proteina, guztira: elikagaiari ura erauzitakoan, geratu den proteina, guztira.
(2) Substantzia lehorrarekiko gantza, guztira: elikagaiari ura erauzitakoan, geratu den gantza, guztira.
(3) Substantzia lehorrarekiko hidroxiprolina: ehun konjuntiboetan ugari-ugari dabilen haragizkoa. Zenbat eta hidroxiprolina gutxiago eduki, orduan eta haragi gihartsu gutxiago dauka hestekiak.
(4) Nitratoak eta nitritoak: mikroorganismoen kontrako eragina duten kontserbatzaileak.
(5) Gorri "kukurutxa", E-124: koloratzaile artifiziala.
(6) GEO: genetikoki eraldaturiko organismoak.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto