Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Kontsumitzaileak finantza erakundera jo zuen mailegua eskatzera baina diru hori ukatu egin zitzaion, kaudimen ezagatik. Erakundearen arabera, kontsumitzailea ordaintzaile berankorren fitxategi batean agertzen zen, aurretik kreditu bat ordaindu gabe zuelakoan. Izan ere, kreditu hori erabat ordaindua zuen kontsumitzaileak eta irekitako bahiketa-espedientea bere izen-abizen berberak zituen beste pertsona baten kontrakoa ireki zen. Emakumeak ordaintzaile berankorren fitxategia auzitara eraman zuen eta Epaitegi Goreneko Alor Zibileko 1. Aretoak, 2006ko martxoaren 7an emaniko epaiketan, arrazoia eman zion. Epaitegiak egiaztatu zuenez, eskatzailearen duintasun pertsonala urratua izan zen, fitxategiak okerreko informazioa erabiltzearen ondorioz.
Gorenak dioenez, hiritarra ezin izan daiteke izen-abizen berberak dituen beste pertsona baten zoriaren mendeko (hori, dirudien baino maizago gertatzen baita), injustiziazko ondorioak pairatzeko arriskuan. Fitxategiak dituen enpresak ezin balia dezake aitzakiatzat datu horiek iturri ofizialetatik eskuratu zituela; alderantziz, datu pertsonalak behar bezalako arreta eta arduraz egiaztatu behar zituen. Eta inor iraintzeko edo kaltetzeko asmorik ez bazen ere, eraginiko kalte moralaz erantzun behar du. Horrenbestez, emakumeari 3.000 euroko indemnizazioa entregatzera eta kostuak ordaintzera kondenatu zuen fitxategiaren titularra.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa