Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Beherapenetako salmenta, legezko baldintzak bete ezean, zigortua

Beherapenetako salmenta, legezko baldintzak bete ezean, zigortua dagoela erabaki zuen Gaztela eta Leongo Juntak eta horrelaxe berretsi zuen erkidegoko Justizia Goi Epaitegiko Auzi Aretoak, 2005eko urriaren 31n emaniko epaian.

Eraginiko establezimenduak ezarri zuen demandaren aurrean, honek Merkataritza Minoristaren Antolamenduaren Legeko hainbat artikulu bete ez zituela argudiatu zuen Epaitegiak. Arau horrek, izan ere, beherapenak, eskaintzak eta antzeko salmenta-sustapenak arautzen ditu eta, era berean, hainbat baldintza betearazten dizkie: besteak beste, establezimenduei kanpaina horien iraupena zehatz dezaten eta, salmenta berezi horietan eskainitako artikuluen erdia gutxienez sartzen ez badira, neurri orokor gisa, halakotzat iragar ez daitezen. Era berean, beheratutako prezioan dauden artikuluak eta ohiko prezioa dutenak bereiz daitezen ere xedatzen du, kontsumitzailea ez nahastarazteko helburuz.

Aipatutako Lege hori eta produktuez eta prezioez informazio zuzena jasotzeko eskubideak kontsumitzaileari urratu zitzaizkiola ikuskaritzak egiaztaturik, kontsumo gaietako lege-hauste arina gertatu zela ondorioztatu zuen Epaitegiak eta, hortaz, isuna ordaintzera kondenatu zuen komertzioa.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto