Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Istripuak zapuzturiko bidaiaren kostua ez du itzuli agentziak

Agentziarekin Egiptorako bidaia kontratatu eta indargabetze-asegurua gehitu nuen. Irten baino bi egun lehenago istripuan humero-burua hautsi nuen. Biharamunean, polizan agertzen zen telefono zenbakira deituta, ezbeharraren berri eman nuen. Ondoren, eskatu zitzaidan informazio osoa entregatu nuen eta aseguru konpainia 600 euro igorri zizkidan, kontratuaren arabera horixe baitzen baliogabetzeagatik gehienez itzultzen duten kopurua. Agentziak beste dirurik ez du itzultzen, maioristak hala erabakita omen duelako. Bidai horrengatik, aparteko txango eta guzti, 970 euro ordaindu nituen baina ez bidaia egin nuen, ez kontrataturiko hotel eta txango zerbitzuak erabili nituen... Zilegi al da maioristak beste dirurik ez itzultzea?

  Bidaia Konbinatuen Legearen arabera, kontrataturiko bidaiari uko egin diezaion eta ordaindutako dirua itzul dakion eskubideak zor zaizkio erabiltzaileari, baina itzulera horretan ez da sartzen ordaindutako dirutza osoa. Erabiltzaileak, irteeraren aurreko 48 ordu horretan bidaiatzeari uko egin badio, kudeatze eta baliogabetze gastuak ez ezik, bidaia kostatzen denaren %25 ere ordaindu behar ditu. Bidaia egiteari halabeharrez uko egiten bazaio, erabiltzaileak kudeatze eta baliogabetze gastuak bakar-bakarrik ordaindu beharko ditu.

Gure kasu honetan halabeharra ardatza denez, interesatuak aurrera egin beharko du bidai agentziaren aurreko bere erreklamazioan eta, horrekin batera, bere baliogabetze polizaren estaldura ere egiaztatu beharko du, kudeatze eta baliogabetze gastuak bertan sartuta dauden jakiteko. Horretarako, Kontsumitzailea Informatzeko Udal Bulegora jo dezake edo, bestela, bidai agentziara buro-fax bat igorri, jaso izanaren egiaztapen eta guzti.

Auziz kanpoko itunik egitea erdiesten baduzu, auzia kontsumo-arbitraian (doaneko zerbitzua da hau) agertzea proposa diezaiokezu agentziari. Agentziak arbitraia ez onartzekotan, azken aukera ahozko epaiketa zibila duzu; horretarako ez duzu abokatuaren, ezta prokuradorearen premia izango baina, hori bai, gertakariak jazo zirenetik bi urte igaro aurretik prestatu eta aurkeztu beharko duzu demanda hori.

Demandari, dauzkazun dokumentu guztiak (bidaia konbinatuaren kontratua, ordain-agiriak, harturiko lehen artapena agertzen duen sendagilearen txostena, aseguru konpainiarekin tramitaturiko ezbeharraren gaineko txostena, aseguru konpainiara deitu zenuen egun eta ordua agertzen dituen telefono-faktura, etc.) eranstea komeni zaizu. Aholkularitza jasotzea dela eta, beharrezkoa bada, abokatu edo kontsumitzaile elkarte batengana jo dezakezu.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du