Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Jaso gabeko pentsio orekatzaileak etorkizuneko pentsio ez-kontributiboa arriskutan jarri

Emakume dibortziatua naiz. Epai bidez, ene senar ohiarekin neukan etxebizitza, seme-alaben zaintza, elikadura-pentsioa eta pentsio orekatzailea neroni egokitu zitzaizkidan. Senar ohiak behin ere ez dit ordaindu pentsio orekatzailea, oso soldata apala daukala argudiatuz. Gure seme-alabekiko giroa ustel ez dadin, pentsio hori jaso gabe konpontzen ari naiz. Lan txiki batzuk (umeak zaintzea, baina kotizaziorik egin gabe) egiten ditut bizi ahal izateko, baina erretiroa hartzeko adina gerturatzen ari zait eta, inoiz ere kobratu ez dudan pentsio batengatik, Estatuaren pentsio ez-kontributiboa hartu gabe geratuko ote naizen beldur naiz. Zein aukera daukat?

  Gizarte Segurantzaren Lege Orokorrak 65 urte beteak dituzten pertsonei erretiro-pentsio ez-kontributiboa jasotzeko eskubidea aitortzen die, ezarritako mugak (2006rako, 4.222 euro urtean) gainditzen dituzten errenta edo bestelako diru-sarrerak ez badituzte. Epai bidez ebatzitako dibortzioagatiko pentsio orekatzailea kalkulu hauetan ez da sartzen zordunak ez badu ordaindu eta, epaiketa bidez kobratzen saiatu bada ere, hartzekodunak jaso ez badu. Horrela onetsi du Espainiako Auzitegi Gorenak.

Kasu honetan, Gizarte Segurantzak eskakizuna atzera bota dezake: eraginiko pertsonak pentsio orekatzailea kobratzen ez duela jakinarazi ez zaionez, partida hori ere pertsona horren diru-sarreratzat jotzen du. Arazo honi irtenbidea emateko, eraginiko pertsonak pentsio orekatzailea ordain dakiola auzi bidez erreklamatu behar du, nahiz eta praktikan jasotzeko aukerarik ez duen, senar ohiaren soldata apalegia izatearren. Lehenik eta behin, eska ezazu informazioa zeure lurraldeko Abokatu Kolegioan, ofiziozko abokatu eta prokuradorea eskatzeko tramiteei dagokienez. Justizia doan jasotzeko eskubidea zor zaizu (lanbide arteko gutxieneko soldataren biko baino diru-sarrera urriagoak dituena da eskubideduna). Zure senar ohiarengandik dirurik jasotzea lortzen ez baduzu ere, Gizarte Segurantzaren aurrean egiaztatu ahal izango duzu, behar bezalako arduraz jardun bazara ere, pentsioa ezin izan duzula kobratu. Hurrengo pausoa emateko 65 urteak bete arte itxaron beharko duzu: orduan jo ahal izango duzu Gizarte Segurantzaren dagokion bulegora, pentsio ez-kontributiboa eskatzera.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto