Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Aholkuak

Λ

Bidaiak: Beste hainbat herrialdetako berezitasunak

Bizar-makina ez dabil, tenplua bisitatzeko unean arazoak, propinarik ez ematearren aurpegi txarrak, taxiko tarifa biderkatua... Turismoa egitea erabakiz gero, eguzki-krema babesgarria eta hortz-eskuilarekin batera, bisitatu behar den herrialde horretaz informazio erabilgarria ere sartu beharko dugu maletan.

Eskupekoak

  • Inguru hauetan ohiko kontua ez dugun arren, propina edo eskupekoa uztea jendetasun-adierazgarri da herrialde askotan eta, orokorki, bederen, zenbat utzi behar den aholkatzen edo agintzen duen araurik ez dago. Hortaz, eskupekoa utzi ala ez utzi, zalantza izanez gero eta hori derrigorrezkoa ez bada, ahalegin zaitez propina horrek berez dagokion funtzioa berreskura dezan: ase zaituen zerbitzua saritzea, alegia.
  • Herrialde batzuk, dena den, gai honetan zorrotz-zorrotzak dira eta, paradoxa bada ere, herrialde aberatsenetan dago eskupekoa instituzionalizatu edo finkatuen.
  • Erresuma Batuko jatetxeetan, adibidez, kontuaren %10 - %15 uztea da araua. Amerikako Estatu Batuetan sustrai luzeak ditu propinak eta Erresuma Batuko ostatuetan bezainbeste utzi behar da, soldatak eskasak izaki, zerbitzarien funtsezko osagarria eskupekoa baita.
  • Tradizio musulmaneko Afrika eta Asiako herrialdeetan propinaren baliokide den bakshish izenekoak jatorrizko adiera galdua du. Aspaldi abegi eta ongietorri izaerako oparia bazen ere, egun propina zernahiren truk eskatzen da, baita zein ordu zen erantzutearren ere. Afrika frankofonoan cadeau ("oparia", frantsesez) deritzote, noski.
  • Kuban, iraultzaren garaipenaz geroztik, Fidel Castro zorrotz agertu zen eskupekoa iraintzat jo baitzuen. Kubatar askok propina-potoan zegoen kartela ezabatu eta orain "Iraina" hitza agertzen da.  
  • Mexikoko jatetxe eta pubetako zerbitzuaren %15ekoa da propina. Gasolindegiko langileari ere eskupekorik eman ohi zaio, olioa eta ura begiratzen baditu edo aurrealdeko kristala garbitzen badu. Hoteletako langileei ere ematen zaie.
  • Ekialde Urrunean, aitzitik, kontuak zeharo bestelakoak dira. Japonian propina uztea jendetasun eskasaren adierazle da. Txinan, ofizialki debekatua dagoen arren, hoteletako langileek eta ibilbide luzeko autobus-gidariek normal-normal onartzen dute eskupekoa.

Taxi bat hartzea

  • Londresko taxi ezagunak bikainak dira, baina biziki garestiak. Horien lehiakide merkeagoak dira minicab izenekoak, baina, hori bai, ezin ditugu kalean geldiarazi. Eskupekoez ari garela, Erresuma batuan taxi gidariak bezeroari, bat ere merkerik ez den faktura horren %15eraino eskatzen diote.
  • Amerikako Estatu Batuetan taxiak garesti eta -New York, Los Angeles eta antzeko beste hiriren batean izan ezik- hartzeko zaila ohi dira, ale gutxi baitaude, orokorki. Bide egokiena telefonoz eskatzea da baina horrela jarduteak faktura garestituko du; azkenean, jakina, munta osoaren %15 gehitu beharko zaio, propina gisa.
  • Amsterdamen badakizu taxia kalean ezin duzula geldiarazi. Telefonoz estatu edo, eskuarki, hotel edo geltoki inguruetan dauden guneetara joatea da hango ohitura. Uretako taxia ere hartu ahal izango duzu; honelakoek bidaiaria kanal-ertzeko zeinahi tokitara eramango dute.
  • Egipton -Kairon, batik bat- taxia da garraiobide publiko aholkagarriena, aski merke eta erosoa baita. Taxi gehienek taximetroa daukaten arren, aparatu horrek ez du funtzionatzen edo gidariak ez du jartzen; beraz, tratuan jardun, ibilgailuan sartu aurretik prezioa hitzartu eta bidaia amaitutakoan ordaindu beharko duzu.
  • Taxia Indian hartzen baduzu, hantxe ikusiko duzu behin ere martxan ibili ez den taximetro izeneko apaingarri bat; hitzartu sendo tarifa.

Elektrizitatea

  • Finlandia, Grezia, Austria, Portugal, Egipto, Brasil, Australia, Thailandia eta Indian, besteak beste, elektrizitatea 220 volt eta 50 Hz-z dabilenez, izan dezakegun arazo bakarra entxufea bera da: bi edo hiru zulokoa izan daiteke, lau edo biribildua. Abiatu aurretik, beraz, sartu egokigailua maletan.
  • Maroko, Egipto, Kuba, Jamaika, Kanada, Mexiko edo Estatu Batuetara bazoaz, eraman egokigailu edo transformagailua: herrialde horietan korronte alternoa 110 volt eta 50 Hz-z baitabil, gurea ez bezala, alegia.

Jendetasuna

  • Toki sakratu musulman, budista zein hindu batera iritsitakoan, kendu zapatak eta erauzi kapelua, errespetuaren adierazgarri. Emakumea bazara, ez jantzi minigona edo galtza motzak toki horietan.
  • Janzkerarekin arazoak izan ditzakegu beste hainbat lekutan ere: etiketa edo dotorezia jakin batez janztea agintzen dutenetan, adibidez. Las Vegas-era bazoaz, esate baterako, egokiro jantzirik ez izatekotan kasino eta hotel batzuetan sartzea galarazi egingo dizute. Beraz, abiatu aurretik, sartu maletan alkandora eta gorbata, badaezpada.
  • Kontuz eskuekin seinaleak egitean: ahurra zabalik iraintzat hartzen dute greziarrek; keinu horrek, Mendebalde Afrikan bost gurasoren seme-alaba izatea adierazten du (sasikumea, alegia). Hatz potoloa goraka jartzea irain larria da Ghanan eta Australian ("popatik hartzera" bidaltzeko baliatzen da).
  • Beste norbaitekin hizketan ari zarela besoak gurutzaturik edo eskuak patrikan edukitzea edukazio kaskar-kaskarraren adierazgarri da.


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto