Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Teknologia Berriak

Λ

Teknologi berriei buruzko beste informazio batzuk: "Kanonaren legea" / Kopia pribatua / Bloga: La Petite Claudine / Bideoa: "Vive lo bastante: protegete" / Hosts

Hileko albistea

"Kanonaren legea", onetsia

Internauten elkarteen iritziz, "kopia pribatuaren gaineko kanona justifikatzeak eta kopiaren kontrako sistemak legeztatzeak" ez du hanka, ez buru

Hilabetetan eztabaidan eman ondoren, Espainiako Diputatuen Kongresuak Jabetza Intelektualaren Legea (JIL) behin betikoz onetsi du. Testu honek kanon digital izenekoa (autore-eskubideen sortzaile diren obren kopiak egitearren erabiltzaileari Espainiako Autore eta Editoreen Elkarte Nagusiak kobratzen dion diru-kopurua) arautzen du

Legearen 25. artikuluak autoreak kanona "ezin ukatuzko" eskubidea duela dio. Grabatzeko eta artxiboak erreproduzitzeko gauza den zeinahi euskarriri aplikatuko zaio, hots, CD eta DVD birjinei ez ezik, MP3 erreproduzitzaile, telefono mugikor, eskaner, inpresora edota memoria-arkatzei ere. Horrela, kanona erantsitakoan, artikulu horien guztien prezioa garestitu egingo da.

Lege-testuak dioenez, kanon horren munta, zergatzen den aparatuaren azken kostuaren proportziozkoa izan behar da: era horretan, kanona produktuaren prezioa bera baino handiago izateari saihets egingo zaio, gaur gertatzen dena jazo ez dadin.

Kopia pribatua

Legeak, argi eta garbi: obra baten kopia pribatua pertsona fisiko batek orijinaletik egin behar du, erabilera pribatuan baliatzeko. Liburutegi, museo eta irakaskuntza zentroetan kopia pribatuari mugak eta salbuespenak aitortzen dizkio testuak. Interneten Erabiltzaileen Elkarteko presidente den Miguel Perez Subias-ek testua gaitzetsi eta, adierazi duenez, kontraesanez josia dago: horietako bat, adibidez, kopia pribatuaren gaineko kanona justifikatzeak eta kopiaren kontrako sistemak legeztatzeak: horrek ez du hanka, ez buru."

HILEKO BLOGA:

La Petite Claudine

Marta Peirano, teknologian espezializatutako madrildar kazetaria, duela hiru urte hasi zen bere bloga editatzen, "koherentzi arrazoietan" euskarriturik: "Ez zen logikoa blogez idaztea, horrelakorik izan gabe", elkarrizketa askotan adierazi izan duen bezala. "La Petite Claudine" obran era guztietako gaiak harmonikoki konbinatzen dira, beti ere maila estetiko eta kultural handian. "La Petite Claudine" blogean, irudi hautatuekin eta orrialde iradokitzaileekin apainduriko testu lirikoak, ironiaz blaituriko lerroak eta salaketazko adierazpideak irakur daitezke. Abangoardia digitalari pultsua hartzeko blog ezin egokiagoa.

HILEKO BIDEOA

"Vive lo bastante: protegete" (Vive lo bastante: protegete )

Hiesa prebenitzeko bide egokia den aldetik, preserbatiboaren aldeko publizitate kanpaina hau manga inspirazioko marrazki bizidunen bi "bideoklipek" osatzen dute. Lehena, neska heterosexualei zuzentzen zaie eta Urrezko Lehoia irabazi zuen iaz Cannesen; bigarrenak, berriz, jende homosexuala du populua. Topiko eta txepelkeriez josiak agertzen dira bata zein bestea, komikotasun eta asmakuntzekin tartekatuak. Bi bideo-errezeta samur eta, batera, atseginak, eta mezu argigarria: "Preserbatiboa baliatzen baduzu, zure bizitza sexuala deskalabru hutsa bada ere, zure gorputzagatik gabe, zure izpirituagatik maite zaituena ezagutzeko bezain luze biziko zara." Nerabeen bihotzera zuzen-zuzen jaurtiriko publizitate-gezi zorrotza.

HILEKO TRUKUA

Hosts: programa gaiztoen aurkako erabateko konponbidea http://www.mvps.org/winhelp2002/hosts.htm

Truku hau sistema operatibo eta nabigatzaile guztien erraietan datza, ezkutaturik. Interneten espezialistak bakarrik zebiltzaneko garaietako erlikia, alegia. Internetera konektatua dabilen zeinahi ordenagailuren barrunbeetan dago Hosts (horrelaxe, inolako hedapenik gabe) izeneko fitxategia.

Hosts da baliatu zen estreinako DNS (Domain Name System): itzulpen sistema horrek gizakiok ulertzen ditugun domeinu izenak ("www.consumer.es", adibidez) makinek ezagut ditzaketen IP helbide bihurtzen ditu (Interneteko "telefono zenbakiak": 127.123.47.12, esate baterako). Hosts ongi zebilen hasiera hartan, domeinuak ehunka batzuk zirenean; egun, milioiak dira-eta, lanerako ahalmen mugatu samarra zuen sistema hori DNS automatikoak ordeztu du.

Interneten diharduten programa guztiek, DNS automatikoa baino lehenago Hosts fitxategia begiratzen dute oraino. Beraz, hainbat zeregin betetzeko (birusei, espioi programei edo publizitatea atxikirik daramaten programei ateak zabal diezazkieketen tamalezko orriak identifikatu eta ordenagailuan sartzea galaraztea) baliagarri gerta daitekeela esan nahi du horrek.

Sarean bada doaneko Hosts fitxategi bat, erabiltzaileari iragazpen-zeregin hori soiltzeko prest. Interneten dabiltzan domeinu kaltegarrien zerrenda luzea dauka eta maiz eguneratzen du, gainera. Zerrenda horretan domeinua daukan programa bat sisteman sartzeko, Hosts-etik igaro nahi duen guzti-guztietan suntsitua izango da.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto