Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Pertsonok izaki sozialak gara, harremanetan bizi gara, gainerako gizakien bila gabiltza, geure denbora eta geure konpainia eskaintzen diegu
Baina, era berean, geure indibidualtasuna elikatzeko eta lasaitasunaz eta pribatutasunaz gozatzeko aukera emango digun esparru zehatz bat edukitzeko beharrean egokitu ohi gara: atseden hartzeko eremu horren premia dugu den-denok, haurtzarotik bertatik hasita. Babestoki fisiko horrek segurtasuna eskaintzen digu, bertan aurkitu ahal izango baitugu bila gabiltzan ezinbesteko bakartasun hori.
Norberaren zona pribatuak kanpo aldearekin egiten du muga. Esparru horretan gaudela geure buruaz jabetzen gara, gainerakoekin nolako harremanak izan nahi ditugun erabaki eta geure burua nola tratatu behar dugun xedatzen dugu. Geure mugak ongi zehaztuz besteenak ere ezagutu ahal izango ditugu eta, horri esker, ez dugu inbadituko ez geure esparrurik ez gainerakoenik ere. Eremu hori babesteak ez du esan nahi mundutik alde edo konexioa eten egin dugunik, noski: beharrezko isolamendua dugu hori, ez ezkutaleku hutsik.
Norberaren esparrua espazio fisikoa da (pasealekua, aulkia): geu bakarrik egoten gara bertan, bilatu dugun bakartasun horren jabe. Inoiz, geure buruari hanka egin eta etengabe jendez inguraturik egon nahi dugu. Jokaera horrez beste aldera, baliteke gainerakoekin erlazionatzeak gure baitan izua sorraraztea eta, ondorioz, jendetasunak agindutako lokarriak soilik agertzea, hori bai, geure intimitate-alor hori erakutsi gabe, geure burua den bezala agertu gabe.
Jakina, intimitate alor hori ez diogu nornahiri eskainiko baina, kontuan har dezagun, geure esparru propioa daukagun heinean, bera partekatzea merezi omen duten pertsonei sarbidea eskaini ahal izango diegu berme handiagoz.
Oreka pertsonal onak eta auto-estimazio egokiak gure esparru pribatutik publikora etengabe igarotzea agintzen digute: elkarren osagarri eta aberasgarriak dira bi esparruak eta batak bestearen premia du. Munduan izan behar dugu, haren osagai gara eta, halakotzat, bertan "gutariko bakoitzak bere gela eduki behar du", Virginia Woolf-ek zioen legez.
Esparru pertsonala zenbaitetan zatikatu eta guretzat bereziak diren pertsonekin (bikotekidea, adiskideak, seme-alabak, etc.) partekatzen dugun osotasuna da baina atal horretan nahi dugun jendeari bakarrik esku hartzeko aukera ematen diogu batzuetan; bestetan, ez.
Gure heldutasunak erabakiko du zertan, noiz eta norekin partekatuko dugun geure intimitatearen atalik.
Osasungarria, geure bizitzan horrela jokatzeko moduko pertsona batzuk izatea da. Erpin horietan euskarri harturik sare sinbolikoak osatuko ditugu: horiek ez digute galaraziko jaustea baina, erorikoa gertatuz gero, jaikitzeko heldulekua izango ditugu.
Geure esparru pertsonaleko ataltxo horiek beti-beti bikotekidearekin ez partekatzea ez dugu geure arteko maitasuna galdu izanaren adierazpen gisa hartu behar, ezta berak gure bizitzan zein toki betetzen duen ez jakitearen seinaletzat ere. Alderantziz: pertsona gehiagorekin erlazionatzeak afektuak dibertsifikatzeko aukera ematen digu eta maitatzeko gaitasuna aberasten digu, bikotekidearekiko lokarri afektiboaren mesedetan.
Egunero ohi ditugun betebehar eta konpromisoen zurrunbilo horretan sarturik, gainerako pertsona zenbaiti lehentasuna aitortu eta arreta ematen diegu, geure burua lehentasun-zerrendako azken bazterrean utzirik. Azkenean ez dugu geure buruarentzako astirik hartzen, ez da une egokia iristen, nahiz eta horren bila gabiltzala, horren premian gaudela behin eta berriro errepikatzen dugun. Egia esan, hortxe dugu, gure zain, baina ez dugu hartzen, azken finean, merezi baino garrantzi gutxiago ematen diogulako geure buruari. Oker ulerturiko eskuzabaltasun horrek gure premien oreka hautsi egiten du.
Ohitura falta dugu. Horrek, geure buruari denbora eskaini eta geure esparru horretan sartzea eragozten digu baina ez du esan nahi jarduera hori ezinezkoa denik, uste baino zailagoa dela baizik. Zeinahi da une egokia geure burua aintzat hartzen hasteko; uda parte hau harik eta hobea, ariketa osasungarri horri ekiteko. Gure erloju biologikoa lanak, zereginak eta eginbeharrak lasaitzen diren uda giroko egun luzeetara egokitzen da. Egokiera paregabea izan daiteke, beraz, geure esparruan barrena txangoa egiteko.
Geure buruari denborarik eskaini ezean, ezin izango dugu geure esparrurik izan. Denbora hori ez da atsedenaldia, ez da aisialdia, zera baizik:
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa