Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Ikuz ezazu fruta ere arretaz, zurituta hartzen baduzu ere.
Hirurogei miligramo: horixe da egunean behar dugun C bitamina kopurua. Eduki hori lortzeko aski da 2 kiwi, 200 gramo meloi edo 50 gramo piper gordin hartzea.
Idorreria arindu eta zuzentzean gehien laguntzen duen elikagaien osagaia zuntza da. Badira hainbat motatako zuntzak.
Zuntz disolbagarria, olo-zahi, fruta, lekale, eta fruitu lehorretan ugaria, ura xukatu eta jele bat moldatzen du: horri esker, gorotzen bolumena eta pisua handitu eta, ondorioz hesteen mugimendua areagotu egiten da. Honelako zuntzaren eragina, berehalakoa ez bada ere, idorreria kronikoa nozitzen dutenek atzematen dute, gehienbat. Zuntz hau eraginkorrago izan dadin, dietarekin ur ugari edatea komeni da.
Badira zuntz disolbaezina duten produktuak ere, hala nola, gari zahia. Idorreriaren kontrako eragin handiagoa du zuntz honek eta emaitzak askozaz lehenago hautematen dira. Heste-trantsitua azkartzen duenez, azturak, elikabidea, edaten den ura eta bestelakoak aldatzearren nozitzen den inoizkako idorreriaren aurkako baliagarri eraginkorra da.
Halakotzat daude hamaikatxo produktu salgai merkatuan: kapsulak, pilulak, anpoilak, infusioak, ziriak, partxeak, etab.
Diuretikoak: gernu bidez kanporatzen dugun likidoa ugaldu egiten dutenez, pisua eta bolumena galtzen da, baina gantzik ez: gantza ez da disolbatzen uretan, ez da gernu bidez kanporatzen. Diuretiko ezagunenak ortosifoia, pilosela, txikori belarra eta azeri buztana dira.
Libragarriak: hesteen mugimendua bizkortzen dute, gorotzen bolumena handitu eta jariakortasuna areagotzen dute. Bestela esateko, libratzea errazten digute eta baliteke arinago gabiltzala pentsatzea baina gure organismoak daukan gantza karga aurreko berbera da. Sena, oskol sakratua eta frangula dira libragarri ohikoenak.
Gantz-erretzaileak: gehientsuenek, emaitzak berma ditzakeen egiazko zientzia-funtsik ez dute. Ezagunak dira karnitina, txitosana, kamilina, fukusa, sagar ozpina eta te hezea, adibidez. Espainian, kontsumitzen diren elikagaien gantzaren %30eraino "xukatzen" duen (eta, gorotzekin batera, kanpora bideratzen duen) botika eraginkor eta onetsi bakarra dago. Printzipio eragilea orlistata da. Botika hau farmazietan sendagilearen errezetarekin saltzen da, alboko eragin dezentekoak baititu: gorotz-inkontinentzia, haize-minak, gastritisak, etab.
Asegarriak: produktuok zuntza daukate eta apetitua asetzen laguntzen dute. Eragin asegarria hautemateko, jan aurretik hartu behar dira, ur askorekin. Horrelako asko hartzeak eragin asegarri hori baizik ez du ondorioztatzen baina, beste aldetik, digestio sistemari arazoak ekar diezazkioke: nutrienteen okerreko absortzioa edo botikekiko interakzioa, adibidez.
Triglizeridoak: elikagaietako gantz, azukre-soberakin eta alkohola abiagune hartuta, hesteetan eta gibelean osatzen diren lipido edo gantzak dira. Organismoan triglizerido gehiegi egoteak gaitz kardiobaskularrak ondoriozta ditzake eta pankreasean du eragina.
Tamaina hartuz: gure larruazalari egin dakiokeen mesederik aproposenetako bat, behar bezala hidrataturik mantentzea da eta, hori erdiesteko biderik egokiena, ur ugari edatea.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa