Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Aisialdi-parkeak: garrantzitsuenetako hamabi aztertu ditugu: Segurtasuna, oraindik ere, hobetu egin daiteke: hirutik batek ez du proba-atal hau gainditu

Erabiltzailearentzako zerbitzuak eta mantenua, bikain; aisialdi-eskaintza, berriz, ona

Hamabi aisialdi-parke, banan-banan

ZARAGOZAKO JOLAS-PARKEA

1974an inauguratua.

Ezaguna, hiriko berdegunean dagoelako, Veneziako Pinudiak eta Parke handien artean.

Haurrentzat bereziki egokia (jolas gehientsuenak horientzakoak dira eta).

Tarifak: egun osorako sarrera: helduak, 15,5 euro; haurrak 9,95 euro.

Hoberena: doako parking zerbitzua. Atseden hartu eta jateko natur guneak. Girotze egokia.

Okerrena: aisialdi-eskaintza (37 jolas baizik ez eta ikuskizunik ez). Ez dago egonaldi atsegin eta erosoa egiteko bezainbeste zerbitzu, hala nola gidaturiko bisitak, argazkien errebelatua, haur-kotxeen alokairua, erosketa-jasotze zerbitzua, animalien zaintza, etc.


MADRILGO JOLAS-PARKEA

1969an Inauguratua.

Jolas-parkerik aspaldikoenetako bat izaki, betiko jolasak eta eskuratu berriak amildegidun errusiar mendia eta lantzadera, adibidez tartekatzen dituena.

Txikienentzat egokia, haurrentzako berariazko zona baitauka, bertan Mini Trena, Mini Flume Ride eta beste hainbat jolas daudela.

Tarifak: egun osorako sarrera: helduak, 24,4 euro; haurrak 13,9 euro.

Hoberena: parking zerbitzua doan, egonaldia errazten duten zerbitzu-aukera polita (haur-kotxeen alokairua, kutxazain automatikoak, atseden hartzeko eta zerbait jateko guneak, haurrak edoskitzeko aretoa.). Adin guztietako jendearentzako ikuskizunak.

Okerrena: itxaronaldiei buruzko informazioa, eskas. Jende-ilarei saihets egiteko sarrera edo txartel berezirik erreserbatzea ezinezkoa da, ez dauka animalien zaintza-zerbitzua.


TIBIDABO JOLAS-PARKEA (BARTZELONA)

1899an inauguratua.

Hegazkina du jolas ezagunena: bertatik hiri osoaren panoramika ikusten da. Familia osoarentzat egokia, txikienentzat bereziki (hainbat jolas daude beraientzat berariaz).

Tarifak: egun osorako sarrera: helduak, 22 euro; haurrak 9 euro.

Hoberena: hiri osoko panoramikak ikusteko aukera. Txarteldegi ugari. Kalitate on-oneko ikuskizunak, bai helduentzat, bai haurrentzat ere.

Okerrena: parking zerbitzua (5 euro egunean), aisialdi-eskaintzaren urria (27 jolas eta 5 ikuskizun baizik ez), itxaronaldiei buruzko informazio eskasa, segurtasun-pertsonal gutxiegi.


TÍVOLI JOLAS-PARKEA (BENALMÁDENA, MÁLAGA)

1972an inauguratua.

Tívoli Dragón jolas behinena du ezagunena Eguzki Kostako parke honek. Adin guztietako pertsonentzat egokia.

Tarifak: egun osorako sarrera: helduak, 16 euro; haurrak 6 euro.

Hoberena: doako parkinga. Txarteldegi asko. Galdutako haurrak edo objektu pertsonalak iragartzeko zerbitzu ona.

Okerrena: ezinduak iristeko gabeziak, zaharkitzearen seinale nabarmenak, jolas batzuen kontserbazio egoera txarra.


TERRA MÍTICA PARKE TEMATIKOA (BENIDORM, ALACANT)

2000n inauguratua.

Tizona izar eta Syncope izeneko jolasak, ezaugarri. Muturreko egokierak bizi eta adrenalina deskargatzeko asmoz doanarentzat egokia. Tarifak: egun osorako sarrera: helduak, 33 euro; haurrak 25 euro.

Hoberena: zerbitzuak eta mantenua (ostalaritza areetako eta komunetako garbitasuna), iturri eta atseden tokiez ongi hornitua, seinaleztapen egokia.

Okerrena: txarteldegi gutxi, parkinga (5 euro egunean), kutxazain automatiko gutxi. Ez dago dibisen truke-zerbitzua ezta, ilarak saihesteko, sarrerak erreserbatu edo pase bereziak eskuratzeko aukerarik.


PORT AVENTURA PARKE TEMATIKOA (SALOU, TARRAGONA)

1995ean inauguratua.

Dragon Khan errusiar mendia eta gastronomi aukera ditu bereizgarriak. Adin guztietako pertsonentzat egokia, estres eta bizigarri bila doanarentzat, bereziki.

Tarifak: egun osorako sarrera: helduak, 37 euro; haurrak 30 euro.

Hoberena: aisialdi-eskaintza, egonaldia errazten duten zerbitzuez ongi hornitua (erosketen jasotze zerbitzua, gidaturiko bisitaldia, animalien zaintza-zerbitzua, etc.), banka-zerbitzu onak (dibisen trukea), parkea ongi seinaleztatua, kartelak hainbat hizkuntzatan agertzen dira.

Okerrena: parking (6 euro), txarteldegi gutxi, segurtasun-pertsonal gutxiegi.


WARNER BROS PARK PARKE TEMATIKOA (SAN MARTÍN DE LA VEGA, MADRIL)

2002an inauguratua.

Girotzea eta dekoratuak bereizgarri.

Haurrentzat egokia, marrazki bizidunetako pertsonaia ugari dabiltzalako bertan, eta ausartenentzat (Superman, Batman, Stun Fall eta antzeko jolasak).

Tarifak: egun osorako sarrera: helduak, 33 euro; haurrak 25 euro.

Hoberena: egonaldia errazten duten zerbitzuez ederki hornitua (erosketen jasotze zerbitzua, txartel-erreserba, haur-kotxeen alokairua, gidaturiko bisitaldia, animalien zaintza-zerbitzua, etc.).

Okerrena: parkinga (5 euro eguneko), ilara luzeegiak, itxaronaldiei buruzko informazio eskasa: pantailan edo arbeletan iragartzen dira jolasetan sartzeko unean bertan.


ISLA MÁGICA PARKE TEMATIKOA (SEVILLA)

1997an inauguratua.

"Denboraren Atea" eta "Erronka" deritzon 68 metroko erorketa askea ditu bereizgarri behinenak.

Bai sentsazio bizien bila doanentzat, bai, bertako zortzi area tematikoetan barrena paseatuz, bestelako egun atsegin batez gozatu nahi duenentzat egokia . Tarifak: egun osorako sarrera: helduak, 23,5 euro; haurrak 16,5 euro.

Hoberena: txarteldegiak, seinaleztapen eta antolamendu ona, iturriak eta freskatzeko guneak, itsuentzat egokitua (gidariak, braille alfabetoz adierazitako mapak).

Okerrena: jolas eta ikuskizunen eskaintza urria, parkinga (4 euro eguneko), itxaronaldiei buruzko informaziorik ez, segurtasun-pertsonal gutxiegi izatearen ondorioz segurtasun gabezia nozitzen da. Ez dago, ilarak saihesteko, sarrerak erreserbatu edo pase bereziak eskuratzeko aukerarik.


BENIDORM UR-PARKEA (ALACANT)

1985ean inauguratua.

Big Bang, Europako txirristarik altuena du bereizgarri behinena. 6 - 12 urteko haurrentzat egokia.

Tarifak: egun osorako sarrera: helduak, 23 euro; haurrak 16 euro.

Hoberena: doako parkinga, de jolas eta ikuskizunen aukera, parkeari buruzko informazio orokorra, jolasetarako sarreretan erabiltzeko arauen seinaleztapena dago. Segurtasun pertsonal ugari ikusten da nonahi. Ostalaritza zerbitzu ona. Banka-zerbitzuez ongi hornitua (dibisa-truke eta guzti).

Okerrena: ezin da sarrera-txartelik Internet bidez erosi, ez dago bisita gidaturik, ezta topagunerik ere. Ur edangarriko iturri gutxi. Ikuskizunik ez.


TORREMOLINOS UR-PARKEA (MÁLAGA)

1984an inauguratua.

Eguzki Kostako parkerik handiena da, beste inork ez daukan jolasa dago hemen: Boomerang izenekoa.

Adin guztietako pertsonentzat egokia.

Tarifak: egun osorako sarrera: helduak, 18,9 euro; haurrak 13.3 euro.

Hoberena: doako parkinga, jolas eta ikuskizunen aukera, jolasetarako sarreretan erabiltzeko arauen seinaleztapena dago. Zaintza-zerbitzu ona.

Okerrena: itxaronaldiei buruzko informazio eskasa; seinaleztapen eskasa. Ikuskizunik ez dago.


LA PINEDA UR-PARKEA (TARRAGONA)

1987an inauguratua.

Izurdetegiaz hornituriko bakarra izatearren ezaguna, itsas lehoiekiko interakzioa eskaintzen du.

Adin guztietako pertsonentzat egokia, haurrentzat bereziki.

Tarifak: egun osorako sarrera: helduak, 21,5 euro; haurrak 16 euro.

Hoberena: doako parkinga, jolas eta ikuskizunen aukera, parkearen gaineko informazio orokorra eta jolasetarako sarreretan erabiltzeko arauen seinaleztapena dago.

Okerrena: zerbitzu-eskaintza urria. Ez dago dibisen truke-zerbitzua ezta kutxazain automatikorik ere. Ur edangarriko iturri gutxiegi.


MIJAS UR-PARKEA (MÁLAGA)

1986an inauguratua.

Ikuskizunen anitza du bereizgarria.

Adin guztietako pertsonentzat egokia, 6 - 12 urteko haurrentzat bereziki, berauentzat berariazko zonak baitaude bertan.

Tarifak: egun osorako sarrera: helduak, 14,5 euro; haurrak 9,5 euro.

Hoberena: doako parkinga, aisialdi-eskaintza, parkearen gaineko informazio orokorra eta jolasetarako sarreretan erabiltzeko arauen seinaleztapena dago. Zaintza-zerbitzu ona.

Okerrena: itxarote-guneetako antolamendua. Kutxazain automatiko bakarra. Ezin da Interneten bidez sarrerarik erosi, ez dago gidaturiko bisitarik, ez dauka topagunerik.

KONPARAKETAKO TAULA

Parkea Bisitaria artatzeko bulegoa 1 Parking 2 Ezindu- entzat egoki- tuta 3 Osasun artapen zerbitzua 4 Ostalaritza 5 Freskatu eta atseden hartze- koak 6 Bada- ezpada, galtzen banaiz... 7
Warner Bros park Bikain Ongi Oso ongi Oso ongi Ongi Bikain Oso ongi
Port Aventura Bikain Ongi Oso ongi Oso ongi Ongi Oso ongi Oso ongi
Isla Mágica Oso ongi Ongi Oso ongi Oso ongi Ongi Bikain Oso ongi
Terra Mítica Bikain Ongi Oso ongi Oso ongi Oso ongi Bikain Oso ongi
Madrilgo parkea Oso ongi Oso ongi Oso ongi Oso ongi Ongi Bikain Ongi
Zaragozako parkea Ongi Oso ongi Ongi Oso ongi Ongi Ongi Ongi
Tibidabo, Bartzelona Bikain Ongi Ongi Oso ongi Gaizki Oso ongi Ongi
Tívoli, Benalmádena Oso ongi Oso ongi Ongi Oso ongi Ongi Bikain Oso ongi
Acuático Mijas Bikain Ongi Ongi Oso ongi Onar-
garria
Oso ongi Ongi
Acuático Torremolinos Ongi Ongi Ongi Oso ongi Oso ongi Oso ongi Ongi
Aqualand Benidorm Oso ongi Ongi Ongi Oso ongi Ongi Ongi Oso ongi
Aquopolis La pineda Oso ongi Ongi Ongi Oso ongi Ongi Ongi Ongi

(1) Bisitaria artatu eta informatzeko Bulegoa badagoen, bertan emaniko tratamendua, kritikak edo iradokizunak jasotzeko berariazko sistema antolaturik baduten.
(2) Parkingik ba ote den, horren kostua, asfaltaturik ote dagoen, estalpekoa ote den eta aparkalekua antolatzen pertsonalik ba ote dabilen.
(3) Parkea ezinduentzat egokitua dagoen, gurpildun aulkiak alogerean edo maileguan hartzeko aukera.
(4) Osasun artapenik ba ote den, horren ordutegiak, kokapena eta seinaleztapena, artapenaren azkartasuna eta ematen den tratamendua.
(5) Zenbat jatetxe dauden, prezio-zerrenda jendaurrean ote dagoen, orokorki ematen de tratamendua (aspirinarik ba ote duten) mahaiak garbitzen zenbat denbora ematen duten.
(6) Zenbat iturri dauden, non, atsedenlekuak, freskagarriak edo janaria saltzen duen makinarik ba ote dagoen.
(7) Galdutako haurrak jasotzeko tokirik ba ote den, bisitarien topa-lekua eta galdutako objektuen bulegoa.

Parkea Banka zerbi- tzuak 8 Ani- Gaizkiien zaintza eta konsigna 9 Egonaldia erraztu eta goxatzen duten zerbitzuak 10 Parke- aren kontser- bazioa eta garbi- tasuna11 Igeri- lekuak 12 Komun eta aldagelak 13 Guztira
Warner Bros park Ongi Oso ongi Bikain Bikain Ez da egokia* Bikain Bikain
Port Aventura Oso ongi Oso ongi Bikain Oso ongi Ez da egokia* Oso ongi Oso ongi
Isla Mágica Ongi Ongi Oso ongi Ongi Ez da egokia* Ongi Oso ongi
Terra Mítica Ongi Ongi Oso ongi Oso ongi Ez da egokia* Bikain Oso ongi
Madrilgo parkea Ongi Ongi Oso ongi Ongi Ez da egokia* Oso ongi Oso ongi
Zaragozako parkea Ongi Ongi Ongi Ongi Ez da egokia* Onar-
garria
Ongi
Tibidabo, Bartzelona Gaizki Ongi Ongi Oso ongi Ez da egokia* Ongi Onar-
garria
Tívoli-Benalmádena Ongi Gaizki Gaizki Ongi Ez da egokia* Ongi Onar-
garria
Acuático Mijas Gaizki Ongi Onar-
garria
Ongi Onar-
garria
Oso ongi Onargarria - Ongi
Acuático Torremolinos Gaizki Ongi Onar-
garria
Ongi Hain-
bestean
Bikain Ongi
Aqualand Benidorm Oso ongi Ongi Onar-
garria
Oso ongi Oso ongi Ongi Oso ongi
Aquopolis La pineda Gaizki Ongi Ongi Oso ongi Oso ongi Oso ongi Oso ongi

* Ez da egokia.
(8) Kutxazain automatikoak eta diru-truke zerbitzua.
(9) Animalien zaintza-zerbitzua, ekipaje-kontsigna eta, aldageletan, kutxatila edo arropa zaintzekorik ba ote dagoen.
(10) Hainbat zerbitzu osagarri eskaintzen den, hala nola erositakoak biltzea, haur-kotxeen alogera, argazkiak errebelatzea, gidaturiko bisitaldia, sarreren erreserba eta telefono publikoak parkean.
(11) Zenbat paperontzi dauden, garbi ote dauden, birziklatzeko prestatuak dauden. Jolas eta ikuskizunak ematen diren esparruen garbitasun- eta kontserbazio-egoera eta parkearen garbitasun orokorra.
(12) Igerilekuen gaineko atala ur-parkeei bakar-bakarrik dagokie. Hautemaniko aldakiak: igerilekuetako ur garbiketa (narritagarritasuna eta gardentasuna), zenbat dutxa dauden, zuzen funtzionatzen ote duten.
(13) Komunak zabalik edo itxita dauden, komun guzti-guztietan ur, xaboi eta papera badauden, paperezko xukaderak edo bestelakoak baliatuz eskuak lehortzeko aukera, komun eta aldagelen garbitasun eta higiene egoera orokorra.

Aisialdi eskaintza eta antolamendua

Parkea Aisialdi eskaintza 1 Txartel- degiak 2 Ordena eta seinalez- tapena 3 Eginiko kontsultei Parkeko langileek emaniko erantzunak 4 Jolas eta ikuski- zunen antola- mendua 5 Guztira
Warner Bros park Oso ongi Onar-
garria
Oso ongi Oso ongi Onar-
garria
Ongi
Port Aventura Bikain Onar-
garria
Oso ongi Ongi Ongi Ongi
Isla Mágica Onar-
garria
Ongi Oso ongi Oso ongi Ongi Ongi
Terra Mítica Ongi Onar-
garria
Oso ongi Oso ongi Ongi Ongi
Madrilgo parkea Ongi Ongi Oso ongi Oso ongi Hain-
bestean
Ongi
Zaragozako parkea Onar-
garria
Ongi Oso ongi Ongi Onar-
garria**
Ongi
Tibidabo, Bartzelona Onar-
garria
Oso ongi Oso ongi Ongi Onar-
garria
Ongi
Tívoli, Benalmádena Ongi Oso ongi Onar-
garria
Oso ongi Hain-
bestean
Ongi
Acuático Mijas Oso ongi* Ongi Ongi Oso ongi Hain-
bestean**
Ongi
Acuático Torremolinos Oso ongi* Ongi Hain-
bestean
Oso ongi Hainbestean ** Onar-
garria
Aqualand Benidorm Oso ongi* Onar-
garria
Oso ongi Oso ongi Hain-
bestean**
Ongi
Aquopolis La pineda Oso ongi* Ongi Oso ongi Oso ongi Hain-
bestean**
Ongi

(1) Zenbat jolas, ikuskizun eta kale-antzerki dauden.
(2) Zenbat txarteldegi dauden, parkearen hedadura kontuan izanik, eta jende-ilararik ba ote zegoen.
(3)Bisitariari eskaintzen zaion informazioa (gida-planoak, informazio-orritxoak...), bisita errazteko gezi edo adierazpenik ba ote dagoen, parkea erosotasun eta nolabaiteko ordenaz bisitatzeko diseinaturik ote dagoen.
(4)Parkeko pertsonalari bosna kontsulta eginikoan (nola iritsi bertako hainbat gunetara eta ikuskizunen ordutegiez) jasotako artapena.
(5) Ahoz zein idatzizko informazioa (kartelak, lurreko arrastoak...), jolasetarako itxaron beharreko denbora, jende-ilaren antolamendua, itxaronaldia atsegin bihurtzeko jolasak eta poltsa edo motxilak uzteko kutxatilak. Era berean, gertatzen ari den esparru horretako zeinahi lekutatik ederki ikusten eta entzuten ote den ere baloratu da.
(*)Ur-parkeei ezarritako aisialdi-eskakizunak parke tematikoei eta jolas parkeei egiten zaizkienak baino arinagoak direnez, kalifikazio ona eraman dute.
(* *)Jolasak bakarrik hartu dira aintzat, bisita egin zen unean ez baitzen eskaintzen ari inolako ikuskizunik (goi-denboraldian bakarrik).

Segurtasuna

Parkea Leku arriskutsuak1 Objektu arriskutsuak 2 Jolasetako arriskuak3 Suteak itzaltzeko sistemak 4 Esparru itxietako segurtasuna5
Warner Bros park Oso ongi Oso ongi Oso ongi Oso ongi Oso ongi
Port Aventura Oso ongi Oso ongi Ongi Oso ongi Oso ongi
Isla Mágica Gaizki Ongi Oso gaizki Ongi Oso ongi
Terra Mítica Oso ongi Ongi Oso ongi Oso ongi Oso ongi
Madrilgo parkea Oso ongi Ongi Oso ongi Ongi Oso ongi
Zaragozako parkea Gaizki Oso ongi Oso gaizki Oso ongi Ongi
Tibidabo, Bartzelona Oso ongi Oso ongi Gaizki Oso ongi Oso ongi
Tívoli, Benalmádena Gaizki Onar-
garria
Oso gaizki Oso ongi Oso ongi
Acuático Mijas Oso ongi Ongi Oso ongi Oso ongi Oso ongi
Acuático Torremolinos Oso ongi Oso ongi Oso ongi Oso ongi Oso ongi
Aqualand Benidorm Oso ongi Oso ongi Ongi Oso ongi Oso ongi
Aquopolis La pineda Ongi Onar-
garria
Oso ongi Oso ongi Oso ongi

(1) Parkea bisitatzen dutenentzat arriskutsu gerta daitezkeen gune edo eskualderik ba ote dagoen.
(2) Beren egoera edo beren ezaugarriengatik, bisitarientzat arriskutsu gerta litezkeen objektuak, goi-tentsioko kablerik ba ote dagoen bertan.
(3) Bisitarientzat nolabait arriskutsu gerta litezkeen objektu eta guneak.
(4) Su-itzalgailuak eta ur-hartuneak parke osoan barrena barreiatuak.
(5) Larrialdietako irteera adierazten duten kartel eta argi-sistemak.

Segurtasuna

Parkea Jolas eta ikuskizunetako segurtasun-arauak 6 Parkerako sarreran eta jolasetarakoetan segurtasuna7 Segurtasun, larrialdi eta ebakuazio plana8 Begi bistako segurtasun-langileak9 Guztira
Warner Bros park Oso ongi Oso ongi Oso ongi Ongi Oso ongi
Port Aventura Oso ongi Oso ongi Oso ongi Ongi Oso ongi
Isla Mágica Oso ongi Ongi Oso ongi Onar-
garria
Gaizki
Terra Mítica Oso ongi Oso ongi Oso ongi Oso ongi Oso ongi
Madrilgo parkea Oso ongi Oso ongi Oso ongi Oso ongi Ongi- Oso ongi
Zaragozako parkea Ongi Oso ongi Oso ongi Onar-
garria
Gaizki
Tibidabo, Bartzelona Ongi Ongi Oso ongi Onar-
garria
Hain-
bestean
Tívoli, Benalmádena Ongi Ongi Oso ongi Ongi Gaizki
Acuático Mijas Oso ongi* Ongi Oso ongi Oso ongi Oso ongi
Acuático Torremolinos Oso ongi* Ongi Oso ongi Oso ongi Oso ongi
Aqualand Benidorm Oso ongi* Onar-
garria
Oso ongi Oso ongi Ongi
Aquopolis La pineda Oso ongi* Oso ongi Oso ongi Oso ongi Ongi

(6) Erabiltzaileentzako adierazpenak, jolas eta ikuskizunetan egokiro jokatzeko arau eta aholkuak, horiek arazorik gabe ikusten edo irakurtzen ote diren edo entzun daitezkeen. Megafoniarik ba ote dagoen, soinuaren kalitatea.
(7) Jolasen mugapen egokia, hots, bertara sarreran barrena bakarrik iritsi eta bertatik irteeratik soilik ateratzeko aukera ematen duen sistema. Balizko koskak adierazteko koloretako markarik ba ote dagoen. Jolasa hasten den gunean, txandak antolatu eta balizko galerazpenen berri ematen dituen monitore bat ba ote den.
(8) Parkeak segurtasun, ebakuazio eta larrialdi plana eginik baldin badu, bertan zenbat langilek hartzen duten esku eta simulazio-saioak egin ohi ote diren. Igerilekuak baliatzeko arauak dituen kartelik ba ote dagoen, baldin badago, ikusten eta irakurtzen ote den, igerilekuko sakonera-mailen seinaleztapena, uhin-sorrera gunetik hainbat metrotara kortxo-ilarak ba ote dauden. Uhindun igerilekuko sorosleak bere tokian uhin-sistema geldiarazteko dispositiborik ba ote daukan ere egiaztatu da.
(9) Parkeetan eta ur-parkeetan ba ote dabiltzan segurtasuneko langileak uniformaturik, are aldageletan ere. Ur-parkeetako sorosle eta monitoreak beren postuetatik denbora guztian mugitu gabe eta, hurrengo txandako langilea etorri arte, postuan egotea ere baloratu da.
(*) Ur-parkeek garai hauetan ikuskizunik eskaintzen ez dutenez, honelako parkeetako jolasen arauak ez dira baloratu.

Bisitaturiko parkeak. Laburpen-taula

Parkea Zerbitzuak eta mantenua Aisialdi eskaintza eta antolamendua Segurtasuna
Warner Bros park Bikain Ongi Oso ongi
Port Aventura Oso ongi Ongi Oso ongi
Isla Mágica Oso ongi Ongi Gaizki
Terra Mítica Oso ongi Ongi Oso ongi
Madrilgo parkea Oso ongi Ongi Ongi - Oso ongi
Zaragozako parkea Ongi Ongi Gaizki
Tibidabo, Bartzelona Onar-
garria
Ongi Hain-
bestean
Tívoli, Benalmádena Onar-
garria
Ongi Gaizki
Acuático Mijas Onargarria-Ongi Ongi Oso ongi
Acuático Torremolinos Ongi Onar-
garria
Oso ongi
Aqualand Benidorm Ongi-Oso ongi Ongi Ongi
Aquopolis La pineda Oso ongi Ongi Ongi

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto