Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Aisialdi-parkeak: garrantzitsuenetako hamabi aztertu ditugu: Segurtasuna, oraindik ere, hobetu egin daiteke: hirutik batek ez du proba-atal hau gainditu

Erabiltzailearentzako zerbitzuak eta mantenua, bikain; aisialdi-eskaintza, berriz, ona

Mantenua eta zerbitzuak

Kapitulu honetan eraman dute parkeek baloraziorik hoberena. Osoko puntuazioan "bikain" lortu duelarik, Warner Bros parke tematikoa nabarmentzen da denen gainetik baina Port Aventurak, Isla Mágicak, Terra Míticak, Madrilgo Jolas Parkea keta La Pineda ur parkeak ere, "oso ongi" kalifikazioa irabazi dute. Benidormeko ur parkea "ongi" agertu da, bisitatu diren aldageletako batzuetan zeuden usain txarrengatik eta egonaldia erraztuko luketen hainbat zerbitzu ez edukitzearren (sarrerak erreserbatzeko edo ume kotxeak alokatzeko aukerak, adibidez). Zaragozako jolas parkea eta Torremolinoseko Aquapark ere kalifikazio horrekin agertzen dira: komunetako zenbaitetako garbitasunean akats larriak hauteman ziren (Zaragozakoan komun zenbait buxatuak zeuden eta hainbat ispilu zikinduta; Torremolinosekoan igerileku batzuetan ez zegoen dutxarik). Tibidabo eta Tívoli jolas parkeen, beren aldetik, "onargarri" baizik ez dute eraman: lehenak ez du banka-zerbitzurik (ez kutxazain automatikoak, ezta dibisa trukea ere) eta bigarrenak konsigna zerbitzurik ez daukalako.

 

Hobetzeko alderdiez ari garela, aipa ditzagun Zaragozako jolas parkeko eta Mijaseko ur parkeko bisitaria artatzeko bulegoak. Parking zerbitzuari dagokionez, hiru parkek baizik ez dute "oso ongi" kalifikazioa eskuratu (Madrilgoak, Zaragozakoak eta Tívolik) beren antolamendu onagatik eta, gainera, doanekoak direlako. Gainerako parkeetan zerbait ordaindu behar izaten da (4 - 6 euro eguneko) eta instalazio zenbaitetan ibilgailuak aparkatzen lagun zezakeen pertsonalik ez zegoen (aquapark guztietan horrela gertatu zen).

Aldez edo moldezko ezintasun edo ezgaitasunik nozitzen duten pertsonentzat parkea egokitze horretan hobekuntza atzeman da, aldizkari honek 2001 urtean eginiko azterketaren aldean: hamabi parkeetako bostek (Warner, Port Aventura, Isla Mágica, Terra Mítica eta Madrilgo Jolas Parkea) "oso ongi" kalifikazioa eraman baitute, gainerakoek "ongi" merezi izan dutelarik. Funtsezko atal honetako hutsune behinenak hainbat parketan dauden oztopo arkitektonikoak dira, gurpildun aulkien zerbitzurik ez izatearekin batera.

Ostalaritza ere, parkeek gainditu beharreko gaietako bat da, dudarik gabe: gehien-gehientsuenetan zerbitzua erregularra delarik, eskaintzen den gauza bakarra fast food da (orekarekin zerikusirik ez duen elikabidea, alegia). Bisitarien elikadura alorreko premiak ez betetzeaz gainera, establezimendu horietako prezioak ikaragarriak dira, gainera. Hona aztertu den beste alderdietako bat: bisitariari emaniko tratamendua; kasu gehien-gehienetan atsegina baldin bada ere, Tibidaboko parkeak azken kalifikazioa "gaizki" eraman zuen, CONSUMER EROSKI-ko teknikariari emaniko tratamendu eskasagatik eta aspirina sloil bat ere ez edukitzearren. Mijaseko ur parkean ere, beste horrenbeste gertatu zen.

Banka-zerbitzuen (kutxazain automatikoak eta dibisen trukea) eskaintzan ere bada zer hobeturik: hamabi parkeetatik lautan (Mijas, Torremolinos eta La Pineda ur parkeetan eta Tibidabokoan) horrelako prestazioak urri gertatzen dira; beste muturrean, Port Aventura eta Benidormeko Aqualand parkea oso-oso positiboki baloratuak izan dira.

Ekipajeak edo objektu pertsonalak gordetzeko kontsignak ohiko elementu preziatuak dira denetan. Malagako Tívolik, ordea ez du horrelakorik. Parkeko egonaldia errazten duten beste hainbat zerbitzu (erosketak jasotzea, argazkien errebelatua, telefono publikoak, txartelen erreserba ilaran ez egoteko, gidaturiko bisitak, etc.) geroz eta hedatuago dauden arren, parke guztietako lauk (Mijas, Torremolinos, Tívoli eta Benidorm) erdipurdiko kalifikazioa eraman dute, aurretiazko txartel-salmentarik, gidaturiko bisitarik, erosketak jasotzeko zerbitzurik edo haur-kotxeak alokatzeko zerbitzurik eskaintzen ez dutelako. Honelako zerbitzuez ari garela, Warner eta Port Aventura parkeek duten eskaintza zoragarria da.

Mantenu eta garbitasun alorretan nota ona jaso dute parkeek baina hainbat akats eta hutsune hauteman dira Tívoli, Mijas, Zaragozako eta Madrilgo jolas parkeetan eta Isla Mágican: horma eta paperontzietan grafittiak, ispiluak marratuta, zoruak egoera txarrean edota jolas batzuen endekapen nabarmena. Aldagela eta komunetako garbitasuna, aldiz, ona da, orokorki, Zaragozako parkean hobetzeko moduan badago ere. Igerilekuetan ere garbitasuna nabarmena da, Mijaseko ur parkeko igerileku batean teknikariek topatu zuten hondoa, lurrez zikindurik, salbuespena izaki; beste salbuespen bat, Torremolinosko igerileku zenbaitetarako sarbideetan hautemaniko orbela. Denek daukate dutxa egoera onean, Torremolinosko ur parkeak izan ezik: bisitatu ditugun igerileku guztietatik bakar batean ez dago dutxarik.

Aquaparketara eginiko bisitetan pedilubioen eskasia atzeman da, horietako gehienetan. Ur-esparruetan pedilubio edo oin-garbilekuak funtsezkoak dira: uretan sartu aurretik izerdi, lur edo eguzki-kremen hondarrak bertan utz daitezke, balizko kutsadurarik gerta ez dadin.

Aisialdi eskaintza eta antolamendua

Aisialdi eskaintzari dagokiola, Port Aventurak irabazitako "bikain" kalifikazioa nabarmentzen da, bertako jolas eta ikuskizunen eskaintza ugari eta anitzagatik; ondotik Madrilgo jolas parkea eta Warner Bros Park datozkio eta ur-parke guztiak (ur-parkeei ezarritako aisialdi-eskakizunak parke tematikoei eta ikuskizunei ezartzen zaizkienak baino arinagoak direnez, kalifikazio ona eraman dute lehenek). Isla Mágica, Zaragoza eta Tibidaboko parkeen jolas eta ikuskizunen eskaintzan "onargarri" erdipurdikoa aski dute.

Erabiltzailek eskuratzeko txarteldegien kopuruari goazkiola, Tibidabo eta Tívolik eraman dute balorazio hoberena, hedadura eta bisitarien kopuruaren arabera, beste ezeinek baino txarteldegi gehiago dituztelako. Parkeek arretaz zaintzen dituzten alderdietako bi, ordena eta seinaleztapena dira. Gehienek nota onarekin gainditu du proba hori, Torremolinosko ur parkeak izan ezik (bisitatu zen unean ez zeukan parkeari buruzko inolako orritxo edo gida-libururik). Tivoli jolas-parkeak "onartzeko moduko" erdipurdikoa bakarrik lortu du: bisitariak orientazioa gal dezake, adierazitako ibilbiderik edo ongi zehazturiko arearik ez baitu.

Parkeetako langileen kolaborazio-gradua ezagutu eta egiaztatzeko asmoz CONSUMER EROSKI-ko teknikariek parkeetako pertsonalari egin zizkieten kontsulten (jolasen kokapena eta ikuskizunen ordutegiari buruzkoak) emaitza biziki positiboa izan zen arren, salbuespenik agertu zen (Tibidabo eta Zaragoza), emaniko arreta eta erantzunak zehatz-zehatzak izan ez zirelako.

Jolas eta ikuskizunen antolamenduari dagokionez, berriz, bisitatu diren parkeen erdiek "erdipurdi" kaskarra baino ez dute merezi izan. Ilaren antolamendua eta bertan jendeak eman beharko zuen denboraren iragarpena eskasa izan zen Tivoli eta Madrilgo jolas parkeetan eta lau ur-parkeetan. Zaragoza eta Tibidaboko jolas parkeak eta Warner Bros parke tematikoa "onargarri" baino ez ziren agertu, bidezkoa zen jolas denetan itxaron beharreko denbora iragarkietan ez jakinaraztearren.

Horiez gainera, azterturiko parke gehienek ez daukate, jolasean sartu aurretik, ekipajea edo objektu pertsonalak gordetzeko kontsigna-zerbitzurik; horren erruz, jendeak bere gauzak elkar gainka pilaturik utzi behar izaten ditu, inolako zaintzarik gabe.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto