Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Aisialdi-parkeak: garrantzitsuenetako hamabi aztertu ditugu: Segurtasuna, oraindik ere, hobetu egin daiteke: hirutik batek ez du proba-atal hau gainditu

Erabiltzailearentzako zerbitzuak eta mantenua, bikain; aisialdi-eskaintza, berriz, ona

 

Iazkoan ia 32 milioi pertsonak bisitatu zuten Espainian dauden 144 aisialdi-parkeetakoren bat (tematikoak, ur-parkeak, jolas-parkeak, zoologikoak eta akuarioak), hots, aurreko urtean baino %6 gehiago. Sektore honetako hazkuntzaren finkapenaren protagonista izan diren parke tematikoek joan den mendearen erdialdean sekulako arrakasta izan zuten Amerikako Estatu Batuetan baina Espainiara ez ziren iritsi bederatzigarren hamarkadara arte, Port Aventura inauguratu zenean. Ur-parkeak eta jolas parkeak, berriz, duela hogeita hamar urte baino gehiago ditugu martxan, orain parke tematikoen arrakastaz zipriztinduak. Espainiako aisialdi-parkeak, batera, 2005 urtean %6 hazi ziren (fakturazioaz ari gara): hori, aurreko urteetan nozituriko atzerakada jarraituaren ondoren, suspertze txiki bat izan zen.

Iazkoan ia 32 milioi pertsonak bisitatu zuten Espainian dauden 144 aisialdi-parkeetakoren bat

Kontsumitzailearen ikuspegitik, ostera, parke hauen gaineko galdera egokien edo bidezkoenek ez dute ia zerikusirik beren jarduera ekonomikoarekin; aitzitik, ordea, kontserbazio egoerari, jolas eta ikuskizunen eskaintzari dagozkie, adierazpenek horietakoren batean egun bakarra emateko sarrera kostatzen den 35etik gorako prezioa zuritzen dute eta, garrantzi handienekoa, aisi eta jolas-eguna saihestu moduko istripu baten eszenatoki bihurtuko ez dela bermatzeko bezainbesteko segurtasuna eskaintzen duteneko kezka agertzen dute.

CONSUMER EROSKI-ko teknikariek, erabiltzaile arrunt gisa, joan den maiatzeko hainbat asteburutan bisitatu dituzte lau parte tematiko (Port Aventura Saloun, Terra Mítica Benidormen, Isla Mágica Sevillan eta Warner Bros Park Madrilen), lau jolas-parke (Madril eta Zaragozakoak, Tibidabo Bartzelonan, Tívoli Benalmádenan) eta lau ur-parke: Mijas, Benidorm, La Pineda eta Torremolinoskoak. Horietako bakoitzean ehun aldaki baino ehiago aztertu dira, zein bere esparru-motari zegozkionak, honelako ezaugarrietako instalazioetako segurtasun-alorreko adituekin elkarlanean jardunez. Beste aldetik, hamabi parkeetako kudeatzaileei igorri zitzaien galdetegian, kasuan kasuko parkearen datu mordoxka bat eskatu zitzaien.

Batetik bestera, dezenteko aldeak

Hamabiek dituzte nabarmentzekoak zerbitzuak eta mantenua (parkearen eta bertako jolasen garbitasuna eta kontserbazioa, komun eta aldageletako higienea, erabiltzaile ezindu edo ezgaituentzako egokipenak, osasun artapena, ostalaritza, banka zerbitzuak, etab.), aisialdi alorreko aukera zabala eskaintzen dute eta ondo antolatuak daude (jolas eta ikuskizunak, txarteldegiak, gida-planoak, informaziodun orritxoak, etab.). Baina segurtasun alorretik alde handiak hautematen dira: hamabietatik lau parkek ez dute proba hau gainditu (Isla Mágica eta Zaragoza, Benalmadenako Tívoli eta Tibidaboko jolas parkeak); beste muturrean, bost parkek "oso ongi" kalifikazio globala eskuratu dute: Warner Bros Park, Port Aventura, Terra Mítica eta Torremolinos eta Mijaseko ur-parkeak.

Froga gainditu gabe uzteko arrazoi nagusiak izan dira parkearen erabiltzaileentzat arriskutsuak gerta daitezkeen tokiak izatea (hesirik gabeko obra-lanak, igerilekuetarako sarrera arriskutsuak) eta jolasetan dautzan arriskuak (jolasera doan jendea kontrolatzen ez duten monitoreak, erabiltzailea ongi finkatzen ez duten segurtasun-sarrailak, harrotuta dauden printza eta ezpalak, burdinazko ertzak dauzkaten esku-barandak, erori eta ezbeharra gertaraz dezaketen objektu egongaitzak...).

Segurtasunean froga gainditu ez duten lau horietatik hiru askozaz ere zaharragoak dira (Tibidado 1899an inauguratu zuten, Zaragozako jolas-parkea 1974 urtean eta Benalmadenako Tivoli, 1972an) kalifikazio onak eraman dituztenak baino: hauek hogei urte baino gutxiago dituzte eta, horietako batzuek, hamar urte baino ere gutxiago. Bestetik, segurtasun alorrean suspenditu duten lauetatik hiru jolas-parke klasikoak dira, parke-tematikoak edo ur-parkeak baino seguruagotzat jo litezkeenak, teknikoki konplexuagoak diren eta, ikusi batera, arriskutsuagoak diren jolasak dauzkatenak.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto