Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

IRUDIETAN: Hondartza bati azken ukituak ematea

Espezialisten lantaldeek gau, goiz eta arratsaldero lanordu asko sartzen dituzte, hondartza toki seguru eta atsegina ez ezik, aspaldi honetan, leku iraungarri ere izan dadin

23:00 Hondarra bahetzea

Jardunaldia amaiturik eta bainulariak etxeratu izanaz baliatuz, bulto handieneko zaborra bilduko eta hondarra makinaz bahetuko du lantaldeak. Hondarra garbitzea funtsezkoa da hondartza higieniko eta segurua eskainiko bazaio jendeari. Hondarra egunero-egunero iraulketa bidez oxigenatu beharko da: horri esker, bakterio patogenoen inkubazio-arriskuari saihets egin ahal izango zaio.

  
Ruben García Blázquez
  
Ruben García Blázquez

6:00 Itsasaldi-ertza garbitzea

Egun osoan zehar jende gehien bilduko duen espazioari "aurpegia garbituko" dio langile talde batek. Horretarako, itsasoak gau osoan ekarri dituen hondakinak -ura noraino iritsi den adierazten dutenak- jasoko dituzte. Irudipenak irudipen, hondartzara biltzen diren zabor eta hondakin gehienak ez dituzte bainulariek uzten, itsasoak baizik: honakoa ere, dena den, gizakiak sortarazitako zaborra da, itsasontzietatik eta isurbide-hoditerietatik dator eta.

  
Ruben García Blázquez
  
Ruben García Blázquez

7:00 Sarbide eta zerbitzuak egokitzea

Hondartza zeharkatzen duten pasabideak, sarrerako arrapalak eta gainerakoak ur eta eskuilez garbitzeko unea da hau. Itsas plataformetan metaturiko zikinkeria erauzi, oinak ikuzteko aparatuak higienizatu, dutxak ikuskatu eta komunak desinfektatu behar dira, era berean. Baina paperontzi eta zakarrontziak hustu eta hainbat elementu berritu (hala nola material ez-biodegradagarriak -zigarrokinak, pipak, etc.- botatzeko plastikozko kono indibidualak) egin behar dira.

  
Ruben García Blázquez

9:00 Kabina, informazio-gune eta sorospen-guneak irekitzea

Osasun alorreko pertsonala, sorosleak eta aisialdiko monitoreak ordu honetan bilduko dira hainbat eginkizun betetzeko: denen artean lana banatzea, botikineko materiala gainbegiratzeko, seinaleztapenaren egoera begiratzeko, segurtasuneko balizak antolatzeko, itsas egoeraren arabera bandera berde, horia edo gorria ipintzeko eta megafonia frogatzeko. Hemendik aurrera atsedenik hartu gabe jardungo dute lanean, sei orduko txandatan.

  
Ruben García Blázquez

10:00 Zerbitzuak martxan hasi dira

Txosna musika jartzen hasi da, hamakak bere tokian antolatu dituzte, toldoek itzala ematen dute. Hondartza prest dago hamabi orduz eguzkiz eta hotsez aritzeko. Zarata, hondarraren porotsutasunari esker, hein handi batean moteltzen da: bestelako espazio batean adituko balitz, gortzeko moduko burrunba litzateke.

  
Ruben García Blázquez

12:00 Bainatzeko zona ikuskatzea eta uraren kalitatea neurtzeko laginak biltzea

Prestaturiko profesionalak adierazitako kontrol-uneetara joaten dira aldian behin, uraren azterketa mikrobiologikoa egiteko. Lagin-gune bakoitza bainu-zona bati dagokio eta halakotzat aukeratu dira horiek, isurbide, fabrika edo bestelako toki kritikoetatik gertu egotearren, kutsagarritzat jo direlako. Urak onargarri eta hobezintzat baloratzen badira ez da zertan esku hartu beharko; halakotzat ez jotzekotan, hori jakinarazi beharko da eta ur horien erabilera debekatzeko neurriak hartu.

  
Ruben García Blázquez

16:00 Arratsaldeko txanda: itsasaldiek utziriko hondakinak kendu eta paperontziak aldatzea

Gune garbiak (hots, zaborren garbiketa birziklatze irizpideen arabera egiten diren esparruak) dauzkaten hondartzen kopurua ugalduz doa egunetik egunera baina hondartza bakar batean falta ez dena paperontziak dira.

  
Ruben García Blázquez

Interesgarriak izan daitezkeen beste erreportaje batzuk


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du