Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Txostena

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Udan ere, segurtasuna etxean: Lapurrak ez du oporrik

Etxeko lapurreten %40 uda partean gertatzen denez, behar bezalako neurriak hartzea komeni da, ezustekorik gabeko atsedenaz gozatzeko

Uda iritsita, batzuk atseden hartzera doaz, besteak pagotxaren peskizan. Gaizkileak ez du oporik hartzen edo, bestela esateko, ez du uztail eta irailaren artean hartzen.  Espainian, Poliziak erregistratzen dituen krimen eta delitu guztien %84 lapurretak dira. Etxe alorrean bakarrik, minutu oro etxeko lapurreta bat jazotzen omen da. UNESPA aseguru enpresen patronalak egin berri duen txostenaren arabera, 2004 urtean Espainiako 425.000 etxebizitzatan egin zen lapurretarik; ebasketa horien %40 uda partean gertatu ziren, Assa Abloy Segurtasunaren Behatokiak adierazi bezala.

Lapurreta gehienak itsasertz mediterraneoan jazo ohi dira, Andaluzia, Katalunia eta Valentzia erkidegoetan: bertan gertatzen dira Espainia osoko ebasketen erdiak (berrehun bat mila). Hiriez ari garela, Madril eta Bartzelonan bakarrik biltzen dira etxebizitzen kontrako erasoen laurdenak.

Europako batez bestekoa baino lapurreta gutxiago

Hona TNS Demoscopia-k egin duen 2005eko Espainiako Etxebizitzako Segurtasunaren gaineko urteko azterketatik ondorioetako bat: Espainiako familien %16,4 (seitik bat) inoiz lapurreta edo lapurreta-saiakeraren biktima izan da. Datuak datu, etxebizitzako ebasketa kontuetan, europar batez bestekoaren azpitik dago Espainia: Batasunekoa %18 inguru dabilela, estatukoa ez da %15era iristen. Espainiako Segurtasunaren Behatokia kide duen Security Point segurtasunaren europar plataformak 2004 urtean Europa osoan eginiko inkesta batek agertzen duenez, etxeko ebasketa gehien nozitzen dituzten herrialdeak Erresuma Batua (%28), Holanda eta Suedia (%22) dira.

Doako biolentzia

Inkestek hedarazi dutenez, aspaldi honetan bizi dugun segurtasun eza goraka doa. Iaz Segurtasunaren Behatokiak eginiko ikerketan, espainiar familien %60k babesgabe sentitzen zuen bere burua; 2003 urtean hori ziotenak %51 ziren (iaz baino %10 gutxiago, kasik). Adituen aburuz, horretan berebiziko eragina izan du etxebizitzen aurkako erasoan espezializaturiko atzerriko mafia eskrupulu gabeak eta doako biolentzian ohikoak Espainian sartzeak.

Segurtasun indarrek hauteman dutenez, Espainian bostehunetik gora banda antolatuk dihardute, horietako asko luxuzko etxebizitzetan munta handiko lapurretak egitean espezialista izaki. Guardia Zibilaren kalkuluen arabera, bostehun bat dira  Espainian dabiltzan horrelako taldeak: bospasei lagunek osaturiko bandak, europar Ekialdeko herrialdeak edo Kolonbia jatorri dutenak, batik bat, biziki kualifikatuak, prestakuntza militarra jasotakoak, armak baliatzen adituak, oldarkortasun handikoak eta, kide horietako askok, gerran eskarmentua dutenak.

Gauzak horrela, Segurtasunaren Behatokiaren inkestari erantzun dutenek adierazi dutenez, etxean lapurreta jasatekotan, kezkagarriagoa dute ohoinekin aurrez aurre topatu eta erasoren bat jasatea, etxean hondamenak nozitzea edo balio sentimentaleko gauzak galtzea galera baino. Horrenbestez, segurtasun sistema elektroniko eta alarmak etxean instalatzea negozio oparo bilakatu da: 2000tik hona urtean %30 haziz etorri da. Sektoreak, kontzeptu horietan bakarrik, 615 milioi euro fakturatu zuen 2004an. Espainiarren erdiak baino gehiagok (%55,3) ate blindatu edo korazatua dauka etxean; %15,7ek, berriz, alarmaren bat.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto