Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Osasuna

Λ

Osasunari buruzko beste informazio batzuk: Erne antiseptikoekin / Zilarra zaurietan / Tipularen laguntza / Kubata energetikoak

Erne antiseptikoekin

  Zauriak desinfektatzeko unean antiseptikoetara jo ohi dugu. Zauria egin eta berehala aplikatzen badugu zuzena da tratamendua baina, zenbat eta denbora gehiago igaro, orduan eta kaltegarriago gertatuko zaigu. Definizioz, antiseptikoa produktu zitotoxikoa da, hots, zelulak suntsitzen ditu. Zauria egitearen ondotik orbaintze prozesua gorpuzten da: hainbat motatako zelulak elkartu egiten dira, zauria era naturalean ixteko. Egintza hori galarazi edo luzarazi egiten du antiseptikoak, hondakin organikoekin erreakzionatzean. Horregatik, zauri larria ez bada, hobe dugu ur eta xaboia ematea, zoldura prebenitzeko.

Zilarra zaurietan

Infektatuak dauden (edo infektatzeko aukera handia duten) zaurietan zilarrezko molekulak dauzkaten aposituak balia daitezke, hamaika germeni aurre egiteko eraginkorrak baitira horrelakoak. Erabilera topikoko antibiotikoen gainetik hauek duten abantaila begi bistakoa da: alboko eraginik ez dute, bakterioak suntsitu baizik ez dutelako egiten. Apositu horietako zilarra era eta jatorri guztietako zaurietan eraginkorra da: izan ere, erreduretan, zauri kirurgikoetan eta igurztearen edo presioaren ondoriozkoetan erabiltzen dira.

Dioskoride txikia. Tipularen laguntza

 Beste zeinahi ortuariri baino dezente senda-propietate gehiago egozten zaizkio tipulari: negarra eragiteko, eztula leuntzeko, beherako gogaikarria eteteko& sendabide eraginkorra dugu tipula. Medikuntza tradizionalean aitortu zaion arrakasta, hein handi batez, bere osaketari zor dio: mineral ugari, B, C eta D bitaminak, sufredun konposatuak eta, nola ez, aresti idoro zaizkion osagaiak: flabonoideen familiako antioxidatzaileak (kerzetina, adibidez), alergiaren kontrako konposatuak eta bakterizidak.

Substantzia horiei esker, tipulak hamaika gaitzi aurre egiteko produktu natural egokia dugu: arnasketa aparatuko zoldura-prozesuak sendatzeko, apetitua suspertzeko, hipertentsioa kontrolatzeko, likidoak kanporatzeko, kolesterola kontrolpean mantentzeko, etc. Erabilera behinena, nolanahi ere, eztula bigundu eta arintzea du. Tipula ebaki edo txikitzean bere esentzia negar-eragilea airean barreiatzeak mukosetako sekrezioak kanporatzen laguntzen du.

Gaztigatzean kalterik ez... Kubata energetikoak

  Geroz eta hedatuagoa dago alkohola eta edari energetikoak konbinatzeko joera. Horren eraginak ederki ezagutzen dituzte gazteenek: edari horiek logale eta nekea, buruko mina, ahuleria, aho lehorraren sentsazioa eta, areago, koordinazio motorearen sentsazioa bera ere arindu egiten dute. Objektiboki, ordea, ez da horrelakorik. Koordinazio motorerik eza azkenean begi-bistako bihurtzen da eta erabakitzeko ahalmenaren gutxitze nabarmena agertzen da, konbinazioak garuneko parte behineneko batean izan baitu eragina, kortex aurrefrontalean, hain zuzen. Hortik sortzen dira sasi-sentsazioak, gizakiak ez baitu bere egiazko mozkor-egoera atzematen. "Abantaila" horrek eragin du konbinatu energetikoen hedakuntza azkarra.

Horrelakoak kontsumitzeak duen arrisku larrienetako bat trafiko istripuak dira. Hordi dauden gidariak arriskutsuak dira beren erreakzioak geroratu egiten direlako, koordinazioa kaltetua daukatelako eta arriskuak balioztatzeko ahalmena ere gutxitua dutelako.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto