Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Sendagilearen arduragabekeriagatik, umeak sortzeko gaitasuna galdu du pazienteak

 Pazienteari umetokiko mukosaren arraspatua egin zitzaion; gerora, anomalia zenbait agertuta, beste zirujau batek ezker aldeko Falopioren tronpa erauzi zion; honen ondorioz, bide naturaletatik umeak sortzeko gaitasuna galdu egin zuen emakumeak.

Azkenean, ebakuntza bietan sendagileek eginiko lanarekin nahigabeturik, beraien eta Andaluziako Osasun Zerbitzuaren kontrako demanda jarri zuen, nozituriko kalteengatiko indemnizazioa eskatuz.

Epaitegi Gorenak, 2006ko otsailaren 14an emaniko epaian, akatsa arraspatuaren ondorengo diagnostikoan gertatu zela dio eta, horrenbestez, lehen ebakuntza egin zuen sendagilea errugabe jo zuen. Kaltearen erantzule bigarren zirujaua egin zuen, honek pazientearen egoeraren okerreko balorazioa egin eta, gerora frogatu zenez, beharrezkoa ez zen erauzketa egin ziolako.

Goi epaitegi horren iritziz, bere praktikaren egokitasuna frogatu ahal izateko premiazkoak diren balorazioak egin beharko zizkion bigarren sendagileak. Horrelakorik egin ez zuela frogatu zenez, arduragabekeriaz jardun zuela erabaki zuen Epaitegiak.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du