Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
EROSKI CONSUMEReko kanalak
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Bere jabe-komunitateko igogailuan zazpi orduz entzerraturik eman zituen emakumeak, horixe izan baitzen mantenua egitearen ardura zeukan enpresak haraino iristeko behar izan zuen denbora.
Ezbehar horren ondorioz emakumeak angustia eta antsia krisi larria nozitu zuenenez, tratamendu psikologikoa eman behar izan zitzaion. Pairaturiko kalteen erreklamazioan, igogailuaren mantenuaz arduratzen zen enpresaren kontrako demanda aurkeztu zuen, laguntzera berantegi iritsi zirelako.
Kantabriako Lurralde Entzutegiak, 2002ko otsailaren 16an emaniko epaian, eskatzailearen alde egin zuen. Enpresak aurkezturiko alegazioak ezetsi, enpresak instalatua zuen 24 orduko alarma zerbitzuak akatsa izan zuela eta laguntza berandu iritsi zela frogatutzat eman zituen. Horrenbestez, obligazioak betetzean erakutsitako axolagabekeriaren ondoriozko kalteengatik erabiltzailea indemnizatzera zigortu zuen enpresa.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa