Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
EROSKI CONSUMEReko kanalak
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Kontsumitzaileak Bilbotik Valentziarako hegaldia kontratatu zuen baina bidaia bertan behera geratu zenez, interesatua bi ordu eta erdi beranduago iritsi zen bere helmugara. Ondorioz, aire konpainiari erreklamazioa egin zion, alferrik egin ere, eta ondoren epaitegietara jo zuen, abokaturik gabe, 250 euroko indemnizazioa eskatuz.
Bilboko Merkataritza alorreko 2. Epaitegiak, 2006ko martxoaren 20an emaniko epaian, eskatzaileari eman zion arrazoia. Europako 261/2004 Araudiaren arabera, halabeharrezko kasuetan izan ezik, hegaldirik bertan behera uzten duen aire konpainiak bidaiariei indemnizazioa ordaintzera behartzen duela argudiatuz Halabehar hori, dena den, frogatu egin behar da, eta epaiketan ez zen horrelakorik egin.
Beste aldetik, hegaldien ordutegi-erregimena garraio kontratu horren funtsezko elementua da, Epaitegiaren arabera; kontratua betetzea ezin utz daiteke garraiolariaren gogoaren esku. Epaitegiak esan zuzenez, kontsumitzaileak bere burua abokaturik gabe defendatuz eta beste alderdia, aitzitik, letratuaren laguntzaz diharduen hitzezko auzi hauetan, epailearen zeregina da Zuzenbidea ezezaguna duenaren akats teknikoak gainditzen laguntzea.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa