Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Kontsumitzaileak baja eman arren, ADSL operatzaileak kobratzen segi

ADSL produktu bat probatzeko asmoz zerbitzuan alta eman nuen baina handik hiru hilabetera mezu elektroniko bat bidali nuen, baja eskatuz. Telefono zenbaki batera dei nezan adierazi zidaten baina, beharrezkotzat jo ez nuenez, ADSL modema kendu egin nuen, inolako arazorik ez izateko. Aurrerantzean ere konpainiak faktura kobratzen zidanez, telefonoz dei egin eta egoera azaldu zidaten: haien arabera, posta elektronikoak ez du balio baja mateko; orduan, automatikoki ADSL zerbitzurik garestienean kokatu ninduten. Baja eman nahi izatekotan, kontratua amaitzeko falta ziren sei hilabeteak aurrez ordaindu beharko nituen. Arestian, abokatu konpainia batetik hilabete bateko zorra ordain nezan errekerimendua jaso eta diru-kopuru hura ordaindu egin nuen. Ene asmo bakarra, enpresa horrekiko loturak haustea da, kontsumitu dudana soilik ordainduta.

 Komunikazio elektronikoen erabiltzaileek kontratua nahi dutenean eta inongo arrazoirik alegatu gabe ebazteko eskubidea dute, etena gertatuko den data baino hamabost egun lehenago jakinaraziz gero. Operatzaileek, beren aldetik, bezeroa artatzeko zerbitzu edo departamentu espezializatua eduki behar dute, erabiltzaileen kexu eta erreklamazioei eta kontratuarekin zerikusia duen gorabeherei erantzun edo irtenbidea emateko.

Kasu honetan, eragindakoak posta elektronikoa kontratuan adierazitako bezeroaren artapenerako departamentura bidali bazuen, operatzaileak baja eman egin beharko zuen, jakinarazpena jaso zuenetik hamabost egunera. Baina mezua okerreko helbide batera bidali bazenuen, zure baja adierazi zizuten telefono zenbakian tramitatu behar zela jakinarazi baldin bazizuten eta zuk horrelakorik egin ez bazenuen, egia esan, bajarik ez zenuen eskatu. Kontratan, beraz, baja ongi kudeatu zenuen egiaztatu beharko zenuke. Horrela ez bazen izan, orain bertan ere baloratu beharko duzu, iraupen-konpromisoa urratzeagatik ezar lekizkizukeen zigor edo isunak aintzat hartuta.

Baja emateko, dagokion departamentura jo beharko duzu, era egokian, eta baja hori hamabost eguneko epean gauzatu egin beharko da; dena den, kontratua indarrean eduki duzun hilabeteetako fakturak ordaindu beharko dituzu. Besteak beste, baja ematearen kudeaketa horren erreferentzi zenbakia eskatu beharko duzu, hartu izanaren ziurtagiri eta guzti. Zerbitzuaren baliogabetzea behar bezala kudeatu bazenuen, aldiz, bezeroaren artapenerako departamentuan erreklamazioa aurkeztea komeni da: bertan, eskaria egin zenuenetik hamabost egunerako eraginez baja eman dakizun eta ordaindu duzun dirua itzul dakizun eskatuko duzu. Horiez gainera, zure erreklamazioaren erreferentzi zenbakia eta eskaria hartu izanaren ziurtagiria eskatu beharko duzu Hilabeteko epean erantzun modukorik jasotzen ez baduzu, kontsumo arbitraiara edo Estatuko Telekomunikazioen Idazkaritzara jo dezakezu.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto