Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Haizagailuak, aire-egokigailuak, lurrungailuak& merkatuan salgai ditugun etxea freskatzeko aparatuen zerrenda hori luze-luzea denez, etxe bakoitzaren ezaugarrietara eta ahalbideetara hobekien egoitzen den sistema zein den aztertzea komeni da. Freskatze kontuetan udako izarra aire girotuko sistemak dira: duela hainbat urte pribilegiatuen luxu zirelarik, egun gure etxeetan ohiko bilakatu dira, horien prezioa arras jaitsi delako (aire egokituko aparatu mugikor bat 250 eurotik hasita aurkituko dugu merkatuan). Energia Aurreztu eta Dibertsifikatzeko Institutu Espainiarrak (IDAE) emaniko datuen arabera, gaur egun aire girotuko aparatuak Espainiako etxebizitzen %12k baizik ez dituzten arren, horrelako ekipoen salmenta izugarri ugaldu da aspaldi honetan. Horiek erabiltzearen ondoriozko kontsumoa etxeko argindarraren faktura osoaren %1 baino ez bada ere, horrelako instalazioak biziki ugaldu dira. Harrigarria bada ere, Andaluzia, Katalunia eta Valentzia erkidegoetako toki askotan argindarraren eskakizun-mutur garaiena negutik uda aldera igaro da, eta egunik beroenetan energi kontsumo handi-handiaren seinale diren "hortzak" agertzen dira.
Multi Split
Instalazio eta funtzionamendua. Kanpo-unitate batek, premien arabera, barnealdeko bi, hiru lau edo bost unitate elikatzen ditu. Barne-unitateak izan daitezke paretari itsatsitakoak, lurretik sabairainokoak, kasete motakoak edo mistoak. Kanpo eta barne-unitateak lotzeko egin behar den zuloa txiki-txikia da: aski du 10 cm x 10 cm izatea.
Split (ebakia).
Kanpo-unitateak eta barne-unitateak osatua dago. Barnekoaren osagaiak lurrungailua, haizagailua, aire-iragazkia eta kontrol-sistema dira; kanpo-unitatean konpresorea eta kondentsadorea daude. Airea arazteko iragazkiak, usain-kengarria, hezetasun-prebentzioa eta airea hobetzeko beste sistema batzuk dauzkate aparatuek. Giroko tenperatura eta programatu denaren arteko aldea txikia denean hezedura-modu ekonomikoan funtziona dezakete; bestela, freskatze-moduan.
Leihoko klimatizagailua
Instalazio eta funtzionamendua. Unitario eta konpaktua, izaki, leihoan edo kanpo-horman berariaz eginiko zuloan instalatzen denez, ekipoaren erdia kanpoan geratzen da eta beste erdia barruan.
Abantailak. Tokiaren egurastea bermatzen du, kanpotik aire freskoa sartu eta aire zaharra eraman egiten duelako.Split eramangarria
Instalazio eta funtzionamendua. Bi unitatek osatua dago: bata kanpoaldekoa, maleta gisakoa, eta bestea barnealdekoa. Ekipoei erantsitako hoditerien bidez konektatzen dira elkarrekin.
Eragozpenak. Mugikortasuna pisuaren eta hodiaren tamainaren araberakoa da. Hodi malgua zeharka utzi ahal izateko, leihoa zabalik utzi beharra dago: horrek, freskatzearen etekinen parte bat galarazten du.Monobloc eramangarria
Instalazio eta funtzionamendua. Aparatu konpaktu honek, hodi malgu baten bidez aire beroa kanpoaldera irtenarazten du. Leihoaren ertz edo beiran eginiko txulotxo bat aski da berotasuna kanporatzen duen hodia ipintzeko.
Egokia. alokairu edo bigarren egoitza moduko etxebizitza txikiak (gehienez ere, 15-20 metro karratukoak) freskatzeko aproposak.Aire egokituko ekipoak baino inondik ere merkeagoak (19 eurokoak ere badira merkatuan) izanik, energiaren aurrezki handiagoa egitea ahalbidetzen dute baina airea ez dute hozten; horren ordez, mugiarazi egiten dute, korronte freskagarria sortuz. Horri esker, sentsazio termikoa 4-8 gradu jaistea lortzen da. Gela aireztatu ilunetan dira aproposak. Leiho baten azpian ipinita eraginkorrago bihurtzen dira, kaletik datorren airea baliatzen baitute.
Termo-haizagailuak ere esaten zaie honelakoei eta freskotasuna zein berotasuna barreiatzeko baliatzen dira. Aparatu gehientsuenek tenperatura-erregulatzaileak dauzkate eta oraingoak izotza ez osatzeko eta gehiegi ez berotzeko sistemez hornituta datoz.
Tamaina txikikoak direnez, espazio gutxi okupatzen dute eta aise asko eraman daitezke gela batetik bestera. Eragozpenetan azpimarratzekoak, zarata eta kontsumo handia baina potentzia urria. Aparatuak 30 - 120 euro kostatzen dira.
Giroko aire beroa, ur-punpa batek etengabe bustita mantentzen duen iragazki batetik iragaten du haizagailuak; horrela uraren lurruntzea azkartu egiten da eta, horri esker, botatzen duten airearen tenperatura kanpokoa baino 12-16º C freskoago egoten da. Klima lehor beroetan dira aproposak. Kanpoko tenperatura altu-altua denean (40ºC edo gehiago) ez dira bat ere eraginkorrak. Erraz maneiatu eta eramatekoak, kontsumo apala dute, ez dute instalazio berezirik behar eta 100- 500 euro bitartean dabil hauen prezioa.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa