Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Aholkuak

Λ

Igogailuak: gorabehera asko

 Igogailua erosotasuna erdiesteko elementua baino areago arazo-iturri gertatzen da sarri. Oraindik horrelakorik ez dagoen eraikinetan instalatzeak, auzoen arteko eztabaidek, derramak ez ordaintzeak, mantenu zerbitzuen kontratuak eta beste hamaika kontuk hala aholkaturik, igogailuen inguruko lege-alderdi garrantzitsuenak gogora ekarriko ditugu.

Eraikinean igogailua instalatzeko eman beharreko pausoak eman behar dira?

Komunitateko presidenteak batzarrera deitu behar du, deialdian eguneko gaien zerrenda adierazita eta etxejabe guzti-guztiak -are eraikinean bizi ez direnak ere- zehazki aipatuta. Akordioa balekoa da baldin eta, komunitateko kuoten %60 ordezkatzen dutela, jabekideen %60k aldeko botoa ematen badute.

Akordioa hartzea aski al da?

Praktikan, bi akordio hartu beharko dira batzar banatan: bata, igogailua instalatuko dela erabakitzeko, 3/5eko gehiengo bikoitzarekin (%60); bigarrena, gehiengo soilarekin, aurkezturiko proiektu tekniko eta aurrekontu guztietatik egokiena hautatu eta onesteko.

Kontrako botoa eman duenak ere ordaindu behar al du?

Harturiko akordioa baleko denean, obra-lanak jabekide guztiek ordaindu beharko dituzte, baita kontrako botoa eman dutenek eta behetako etxebizitzetako eta lokal komertzialetako jabeek ere. Eraikina bizitzeko egokia izango bada igogailua ezinbesteko elementua izatean oinarritzen dute epaitegiek jabekide denek ordaintzeko obligazio hori. Bestetik, elementu komun bat ez erabiltzeak ez du jabekidea ordaintzetik salbuesten, hala eta guztiz ere, igogailua instalatzea eraikineko jabekide guztiei mesede egiten dien hobekuntza den aldetik.

Jabekide batek ordaintzeari uko egiten badio, zer egin dezakegu?

Obligazio hori ez izateko ezinbestekoa da behe edo lokal komertzialen eskrituretan salbuespen hori berariaz agertzea. Horrela ez izatekotan, kontu hau bozketan ipin dezan eskatu ahal izango dio Batzordeari. Ordaintzetik salbuetsita egokitzearen kontra jabekiderik azalduko balitz, erabakitako kopuruak ordaindu beharko ditu. Hala eta guztiz ere, ordaintzeari uko egiten badio, komunitateak auzitara eraman ahal izango du, ez ordaintzearren.

Igogailuaren instalazioak lokal edo etxebizitzen parte bat okupatzen duelako, bertako jabeek lanak egiteari uko egin al diezaiokete?

Halaxe da: uko egin diezaiokete eta, horrelakoetan, komunitateak horien berariazko onespena eskatu beharko du. Gaur egun epaitegiek onartua dute inongo legek ez diola komunitateari onartzen jabekideei derrigorrezko desjabepenik egitea. Kalteak eragindakoak, beraz, uko egin diezaioke eta, horrelakoetan, komunitateak ezingo du igogailurik instalatu lokal edo etxebizitzen parte bat okupatuz, jabea aurka agertzen bada. Horrez gainera, jabeak onartuko balu, indemnizazioa jasotzeko eskubide izango luke.

Akordioetara iristeko zer egin dezakete komunitateak eta eragindako jabeak?

Auzokideen jabetza pribatuan eraginik izango ez duten bestelako konponbide teknikoak bilatu beharko dira, are garestiagoak badira ere. Lagapena saihesten duen irtenbide teknikorik bilatu ezean, konponbide egokiena konpentsazioa ekonomikoa hitzartzea da.

MANTENUA

Igogailuaren mantenua eta kontserbazioa jabekideen komunitatearen erantzukizuna denez, honek aparatuak zuzen funtziona dezan ardura bereganatuko du eta, horrenbestez, segurtasun-berme nahikorik ezean, igogailua erabiltzea debekatu egin beharko du.

Nolako obligazioak ditu komunitateak?

  • (a) Instalazioaren mantenua eta aldizkako azterketa, Enpresa Kontserbatzaileen Erregistroan alta emaniko enpresa batekin kontratatzea.
  • (b) Aldizkako azterketak egin daitezen eskatzea.
  • (a) Segurtasun baldintza egokietan ez dagoela jakinikoan, instalazioa funtzionatzea galaraztea.
  • (c) Istripuak, Herri Administrazioko organo eskudunari (Industria Departamentuko lurralde delegazioa, eskuarki) eta mantenuaz arduratzen den enpresari jakinaraztea. Igogailua ezingo da erabili, gainera, bidezko azterketak eginikoan, Administrazioak horretarako baimena eman bitartean.
  • (d) Mantenuaz arduratzen den enpresari azterketak eta egiaztapenak egin ditzan erraztea.

Mantenu kontratuak

Mantenu kontratuen iraupena urtebetea, hiru, bost edo hamar urtekoak ere izan daiteke, enpresen arabera. Kontratu gehienetan, zerbitzua -hitzarmena agortu baino hainbat hilabete lehenago, alderdietako batek kontratua behin betikoz deusezta dadin berariaz eskatu ezean- automatikoki luzatzeko klausulak agertzen dira. Horrez gainera, kontratuaren iraupena amaitu baino lehenago jabekideen komunitateak deuseztatzea eskatzekotan, mantenuaz arduratzen den enpresari ordaindu beharreko kopurua zehazten duen klausula ere agertu ohi da horrelako agirietan.

Epe luze-luze horiek legezkoak al dira?

Epe luzeegiak gehiegikeriatzat jotzen dira, enpresarentzako pribilegio diren neurrian: sekulako dirutzak kobratzearen amenazopean, enpresek bezeroen iraupen luzea bermatzen dute horrelakoetan. Jokabide horiek komunitateentzat kaltegarri gertatzen dira, argi eta garbi, zerbitzu horixe baldintza hobetan eskaintzen duten beste enpresekin kontratua egitea galarazten zaielako.

Komunitateak epea iritsi baino lehenago kontratua deuseztatzearren, mantenu enpresak sekulako dirutza eska ahal dezake?

Jokabide hori gehiegikeriazkoa da baldin eta, kontratua enpresak deuseztatzekotan, komunitateak jaso beharreko indemnizaziorik ere hitzartzen ez bada. Baldintza horrek, nolanahi ere, ez du beti salbuesten komunitatea ordaintzeko obligaziotik. Horrelako kasuetan, kontratuan adierazitako diru-kopurua murriztu egiten dute Epaitegi batzuek.

Gure aholkuak:

  • Mantenua enpresa batekin kontratatu aurretik, aurrekontu bat baino gehiago eskatzea.
  • Epea amaitu aurretik kontratua deuseztatzea erabakitzen bada, jakinarazpen-epeak zorrotz betetzea.
  • Kontratu epea luze-luzea eta indemnizazioa gehiegizkoa bada, akordioetara iristen ahalegintzea, horren berri idatzia utzita. Beharrezkoa balitz, enpresa auzitara eramatea.


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto