Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Beste norbaitekin gure bizitza partekatzea geure burua maitatua eta aintzat hartua sentitzeko, afektiboki komunikatzeko eta norbaitekin uztarpe berean sartzeko premiari emaniko erantzuna da.
Norekin nahi dugun hautatzea garrantzi handiko kontua da; ongi aukeratzea, funtsezkoa. Gure begiak norbaitengan pausatzean erakartze-estimuluari erantzuten ari gatzaizkio. Fisikoki atsegin zaigu pertsona hori baina hori, lotura finkatu arte, pixkanaka ezaugarri eta bertuteez osatuko den katearen begi bat baizik ez da. Kontuan izan dezagun, dena den, lokarri hori helduago eta osasuntsuago izango dela "geure buruarekiko harremana" ona bada. Bestela esateko, bikotekidea bilatu eta aukeratzeko, abiagune egokiagoan kokatuko gara geure burua ezagutzen badugu, auto-estimua birrinduta ez badugu, geure mugaz hein batean kontziente bagara eta, hortaz, hautatzeko askatasunaren jabe bagara.
Beste pertsonarekiko kontaktuan aurrera egiteko zailtasunak izango ditugu geure burua aske, arduratsu eta paregabe ikusten ez badugu. Bestela, oso litekeena da okerreko morrontzat sortzea, gure afektibotasunean ditugun hutsuneen ondorioz.
Pertsona batzuek, okerreko bidea aukeratu eta, bikote-harremanetan morrontzan erortzeko joera handiagoa agertzen dute, auto-estimu maila apalegiko profilekoak, oro har. Hainbat alorretan egiten dute huts: pertsona ezagutzean, bere burua fisikoki aintzat hartzean eta zer nahi, uste eta sentitzen duten zehaztean. Egin ohi dituzten konparazioetan bere burua gaitzetsita egokitzen da, ez dute bere burua onartzen, gutxietsi egiten dute.
Auto-estimu maila apal hori sufritzen ari garela jakitera iristea ez da kontu samurra baina hori aintzat hartzea aurrerapauso itzela da. Hasteko, ikus ditzagun jarraian dauden sintomak. Hiru baino gehiago biltzen baditugu, oso litekeena da auto-estimua egoera larrian egotea:
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa