Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Editoriala

Λ

Ricardo Oleaga, CONSUMER EROSKI-ko Zuzendaria: "Informazio erabilgarria eguneroko bizitzan, modu atseginez emana"

Egun CONSUMER EROSKI jarraitzen duten milioi pertsona horien ia erdiek 1974ko martxoan -aldizkariaren lehen alea kaleratu zeneko data, alegia- ez zekiten irakurtzen.

 

Horrek esan nahi omen du kontsumo eta eguneroko bizimoduaren gaineko informazio espezializatuan aldizkari hau Espainian aitzindari bada ere, hilero-hilero jorratu ohi dituen gaiek eta zeregin hori betetzeko erak hiritarraren interesa pizten duela oraino ere, hogeita hamar urte igarota.

Aldizkari honen funtsezko helburua, erabaki zuzenak hartzen eta pittin bat hobeki bizitzen laguntzeko moduko informazioa ematea da. Alor zabal, korapilotsu eta aldagarriak sakonetik jorratzea agintzen digu horrek: elikadura, osasun eta segurtasuna, hirietako bizi kalitatea, finantza produktuak eta etxeko ekonomia, etxebizitza, bidaiak eta aisialdiaren industria, produktu teknologikoak, etab. Horrez gainera, erronkari eutsi eta jarrera hartzen dugu: baloratu, kritikatu, aholkatu, kalitate eta prezioen arteko erlazio egokienak proposatzen ditugu.

Gure eguneroko lana gidatzen duen ipar orratza, agerian dagoenez, zorroztasun teknikoarekin, datuaren zehaztasunarekin eta irakurlearentzat gure informazioak agertu behar duen baliagarritasunarekin harturiko konpromisoa da: honek, zuzen eta didaktiko bihurtu gaitu edo, bestela esateko, herritar izateko bokazioz sorturiko aldizkari hauetan egun ohiko estilo orokorra den hori baino apalago eta isilago izan gaitezen. Ez dugu etsiko, ordea. Baliagarritasuna eta zorroztasuna atsegintasunarekin egokiro uztar daitezke: aldizkari hau entretenigarriago, irakurtzen atsegingarriago izan daiteke. Izan behar du.

CONSUMER EROSKI berritu honekin atsegintasunezko hobekuntza hori maketetara, testuetara, argazkietara, aztergaien garapenera, irudietara, paperaren ezaugarrietara eta gainerakoetara hedarazi nahi izan dugu baina irakurleak lehenik hautemango duela tamaina izango da: handitu egin da aldizkaria, orain arteko 48 orrialde horietatik egungo 68etara igaro baikara. Horrek, gai gehiago jorratzeko aukera emateaz gainera, era dinamikoagoan eta begiarentzat erakargarriagoan aritzea ahalbideratuko digu.

Aldizkariaren birmoldaketa eta ekimen hau gorpuzteko nahi bizia kontsumitzaileekin eta, zehazkiago, eguneroko bizimoduan baliagarri izango den informazioarekin FUNDACIÓN EROSKI-k aspaldi hartua duen konpromisoaren froga eta indartzaile dira.

Bestetik, duela zortzi urte Interneten agertzeko apustua egin genuen eta gaur, OJD erakundearen datu ofizialen arabera, Espainian gehien ikustendiren hedabideetan bosgarrena gara: joan den maiatzean CONSUMER.es EROSKI weba bi milioi erabiltzailek bisitatu zuten. Arrakastaz harro gara baina, hori bai, gure informazio-proiektu honen (inprimaturiko aldizkari eta gida praktikoak, Interneteko egunkaria, kontsumo-barometroa) sorburua paperezko aldizkaria dela ahantzi gabe. Euskarri horri ere iritsi zaio eguneratzeko eta hazteko tenorea.

Amaitzeko, teknikari eta espezialista, CONSUMER EROSKI-n lanean diharduten koordinatzaile eta kudeatzaile, kazetari eta gainerako profesionalek osaturiko taldearen, FUNDACIÓN EROSKI erakundearen eta ene izenean, zuek, irakurle preziatuok, aldizkari honek duen helburua bete ahal izan dezan eskaini diguzuen arreta bihotzez eskertu behar dizuet.

Ricardo Oleaga
CONSUMER EROSKI-ko Zuzendaria


Eduki honen erlazioak

Informazio hau PDF bertsioan jaitsi

PDF: Egin klik hemen honako ekintza hau burutzeko: Informazio hau PDF bertsioan jaitsi (67 Kb)


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto