Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Editoriala

Λ

Arantza Laskurain, FUNDACION EROSKI-ko Zuzendaria: "Produktu guztiez behar bezalako informazioa..."

"Produktu guztiez behar bezalako informazioa eman dakion eskubidea zor zaio kontsumitzaileari. Osasunarentzat kaltegarri izango ez diren produktuak kontsumitzeko, horien prezioa zein den jakiteko eta publizitateak informazio zehatz eta argia helaraz diezaion eskubidea du. Enpresei, bizi izateko moduko etorkizuna lortzearen alde jardun dezaten ere exijitzeko eskubidea du. Eta eskubide horien alde borrokatzea da EROSKI-ren asmoa".

 

Hauxe izan zen EROSKI aldizkariak bere lehen alean eginiko asmo-aldarrikapena. Kontsumitzailea eskubide eta obligazioen subjektu zela aldarrikatzeko testuinguruan sortu zen publikazio hura 1974an. Informazio hutsunea nabarmena zen, oro har, eta gizartean bete behar zuen rolean aritzeko tresna gutxi zeuzkan kontsumitzaileak. Hortaz jabeturik, kontsumitzailearen jakinduria zabalduko zukeen eta, bestetik, bere burua merkatu ekonomian eragile aktibo jo zezan, informazio plegu jakin bat eskaintzeko konpromisoa hartu genuen.

Hiru hamarkada luze honetan hamaika aldaketa sozial, ekonomiko, kultural eta teknologiko bizi izan ditugu kontsumitzaileok. Bestelako testuingurua osatu da eta, honetan, kontsumoari buruzko informazioa izugarri ugaldu da. Baina, batez ere, unea heldu da: kontsumitzaileak, ekonomia berrian geroz eta garratzi handiagoa betetzen duen rol eta protagonismoa mintzakide sozialek aitortzen diotela ikusten du orain.

Zergatik Grupo Eroski-k, Fundación horren bitartez, segitzen du kontsumitzaileari informazioa ematearen alde, erantzukizun sozialarekin eta garapen iraunkorrarekin Eroski-k harturiko konpromisoaren funtsezko elementu hartuta?

Badira horretarako hainbat arrazoi. Hauek aukeratuko nituzke nik:

  • Kontsumitzailea gure enpresa-proiektuaren osagaietako bat delako, enpresako kudeaketa-organoetan esku hartzen du, bere ikuspuntuak eta iritziak helarazten dizkigu bere kezkak gure egin ditzagun eta bere eskariei era kolektiboan erantzuna eman diezaiegun.
  • Etekinak kontsumitzaile ororen eskurako informazioan inbertitzea pertsonarekiko eta bere ongizatearekiko konpromiso bihurtzen dela etsi-etsian sinesten dugulako.
  • Geroz eta korapilatsuago bihurtzen ari den gizarte honetan, informazio-iturri ugariak kontsumitzaileetatik kualitatiboki aparte bizi direnez, kontsumitzailearen eskubideetatik begiratuta egunerokotasunaz ikuspegirik eskain dezakegula uste dugulako.
  • Eusteko lanabesa eta bozgorailu independentea izan nahi dugulako, kontsumo-egintzetan kontsumitzaileak autonomiaz eta arduraz jardun dezan.
  • Kontsumitzaileok geure buruari egiten dizkiogun galdera asko eta askori behar bezalako erantzunik ematen ez zaiela uste dugulako. Gizarte honetan ezagutzaren konplexutasunak nahasketa areagotu egin du. Horregatik aukeratu dugu hainbat eragile eta gestorerekin elkarlanean aritzea, mundu aldagarri eta korapilotsu hori deszifratzen eta ulertzen lagun gaitzaten.
  • Lana gozamena dugulako eta, hortaz, gizartearekin partekatu nahi dugulako.

Eta, batez ere, geure ekarpenik hoberena, egunik egun pittin bat zoriontsuago bizi gaitezen lortzeko.

Arantza Laskurain
FUNDACION EROSKI-ko Zuzendaria


Eduki honen erlazioak

Informazio hau PDF bertsioan jaitsi

PDF: Egin klik hemen honako ekintza hau burutzeko: Informazio hau PDF bertsioan jaitsi (132 Kb)


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto