Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Kontsumo-Barometroaren bosgarren urtea: Kontsumoan zorrotz eta osasunaz kezkati

Produktu-kontsumitzaile eta zerbitzu-erabiltzaile den aldetik, espainiar hiritarrak dituen aztura eta jokabideen bilakaera erakusten du inkesta erraldoi honek

 Kontsumitzaile diharduenean, zorrotza ez ezik, geroz eta jantziagoa dago, elikagaien kalitate eta segurtasunean sinesten du, nahiz eta horietako batzuek (jangai azkar eta transgenikoek) ez zaizkion atsegin; desengainatua, jasotzen denagatik prezio altuegia ordaintzen duelako, autonomo eta indibidualista eta, informazioa bildu eta erosketetan bete-betean asmatzeko duen gaitasunari dagokionez, auto-estimua goi-zeruetan dauka. Kontsumo gizartea hobetze bidean, aldiz, konpromiso eskasa agertua, osasunaz biziki kezkatua, pitin bat gutxiago itxura fisikoagatik; Internet eta teknologia berrien trenean sartzeari muzin egin do baina, horren ordez, aspaldi honetako berrikuntza iraultzaileenetako beten aurreko mesfidantzak urterik urte urrituz doazkio.

Horiexek dira, produktu-kontsumitzaile eta zerbitzu-erabiltzaile den aldetik, espainiar hiritarrak agertzen dituen ezaugarri bereizgarrienetako batzuk, 2001ez geroztik urtero Fundación Eroski-k editatu eta Enpresa Institutuak gauzatzen duen Kontsumo Barometroaren arabera. Horra hor hiritar horren beste hainbat ezaugarri: etxeko erosotasun giroa estimatzen du eta, aldi berean, oporretan kanporako bidaia egiten geroz eta ohitura handiagoa hartzen ari da, gobernuz kanpoko erakundeetan jarduteari muzin egiten dio, hondakinen jasotze selektiboan kolaboratzeko kontzientziadun dabil, erosketetara joan edo merkatal guneetan paseatzen zaletuago etxetik kanpora bazkaldu edo afaltzera irteten, zinemara edo kirol ikuskizunetara joaten baino areago.

Bost urtean, kontsumitzaileak aldaketa gutxi

 Hiritarren iritziak bost urte honetan biziki aldatu ez badira ere, zedarri batzuen bilakaerak nolabaiteko aldakuntzen adierazle dira. Jatorriko izendapeneko jangaiez eta ekologikoez gozatzen zuten kontsumitzaileen konfiantza finkatua areagotu egin da eta haragiak "behi eroen" krisia erabat gainditua du dagoeneko; beste aldetik, ordea, janari azkarrean eta horrelakoa prestatzen duten jatetxeetan inork gutxik sinesten du oraino: lehenago eskasa bazen, urterik urte mantendu edo okerrera doa. Kontsumo Barometroaren 2003ko edizioak, bere aldetik, une hartan frogatu zuen arrainaren -produktu tradizionala, tradizionalik bada- kalitateak eta segurtasunak bereganaturiko konfiantzak ez zuela inongo eraginik pairatu, "Prestige" ontziak zeraman petrolio haren tamalezko isurketen ondoriozko katastrofeagatik.

Elikagaien gaineko informazio-iturri diren aldetik, kontsumitzaile elkarteetan jendeak gehiago sinesten duela atzematen da baina, era berean, alor honetan Herri Administrazioen jarrera uzkurra da, hobetze bidetik omen doan arren. Azpimarratzekoa, nola ez, bi irakurketa sakon egiteko motiboa ematen duen aldakuntza: elikagaien etiketetako iraungitze datari kontsumitzaileak lehen baino gutxiagotan erreparatzen dio baina, bestetik, osagaien zerrendaren eta nutrizioari buruzko informazioaren irakurketa maizago egiten du. Alde batetik, balio erantsiko informazioa eskatu eta baliatzen duen hiritarraren prestakuntza lanabes eraginkorra da osasunaren eta itxura fisikoaren kezkak produktuen hautapenera bideratzeko; bestetik, elikagaien ekoizle eta banatzaileen profesionaltasunean eta eraginkortasunean lehen baino gehiago, sakonago sinesten da: iraungitze data gutxiago kontsultatze hori, seguru-seguru, egun dendetan data gainditu duten produktuak aurkitzea salbuespen hutsa izatearen adierazle da.

Dena den, guk geurea: bizitza garesti dagoela uste dugu, ordaindu dugunaren truk jasotzen dugun horrek ez gaitu behar bezala asetzen, ratioaren eboluzioak ez du duda-izpirik uzten: 2001ean 5,7 puntuz hasi zen eta Barometroaren edizio bakar batean ez da 5,8ra iritsi. Badaude albiste onak, ordea: produktuan edo zerbitzuan jarri ditugun itxaropenak bete ezean, erreklamazio formalak egiteko eskubidea geroz eta gehiagotan baliatzen dugu. Aldaketa mesedegarriekin jarraitzeko, gizarte informatizatuagoa osatzen dugu eta Internet eta teknologia berriak jende gehiagorengana iristen dira, mesfidantza gutxiago harrotuz. Beste alderditik, ostera, produktu eta zerbitzuak kontsumitzeko baliagarri izan daitekeen informazioarekiko asebetetze-maila ez da hobetzen, itxuraz aldaezin den erdipurdiko ilunpean geratu baita: alor honetan asebetetze gehien sorrarazten duen sektorea osasun-zerbitzuena da (6,7 puntu), ondotik elikadura (6,4 puntu) datorkiola. Biak, ikusten denez, kalifikazio apalak eraman dituzte. Aseguru, etxetresna elektrikoen konponketa eta etxebizitzaren gaineko informazioa, aldiz, nota txarreneko ditugu hemen. Lehenago monopolio ziren sektore zenbaiten (argindar eta gasaren banakuntzaz eta telefoniaz ari gara) liberalizazioaren emaitza gisa, hornitzailez aldatu diren erabiltzaileen kopurua aintzat hartuta, hautemaniko dinamismo eskas hori hobe bazterrean uztea.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto