Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Kontsumitzaileak kontzesionario ofizialean erosi zuen ibilgailuak handik gutxira suak hartu zuen. Erostunak sutea ibilgailuaren akatsengatik gertatu zela zioen. Saltzaileari automobilaren balioa eskatu zion eta, honek erantzukizunik onartu ezean, epaitegietara jo zuen. Granadako Lurralde Entzutegiak, 2005eko maiatzaren 10ean emaniko epaian, arrazoia eman zion. Kontzesionarioak aurkezturiko txostenak erostunaren ardura behar bezain sendo frogatzerik ez zuela izan ulertu zuen; beste peritu baten azterketak, aldiz, matxura kontaktu akastun baten ondorio zela frogatu zuen. Bigarren froga horrek, epailearen iritziz, arrazoi sendoagoak erakutsi zituen. Era horretan eta Kontsumitzaile eta Erabiltzailearen Legeko 25 eta 28 artikuluetan oin harturik, epaitegiarentzat egiaztatua zegoen errua kontsumitzaileak bakarrik izan zuela frogatzeko erakundeak eginiko ahaleginen alferrikakotasuna. Horrenbestez, erosturari ibilgailuaren balioa eta epaiketaren kostua ordaintzera kondenatu zuen saltzailea.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa