Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Igogailuen mantenu-konpainiak gehiegikeriazko klausulak ezarri

 Etxejabeen komunitateak igogailua kontserbatu eta mantentzeko zerbitzua enpresa batekin kontratatu zuen 1997an, hamar urtez; kontratua beste horrenbeste urtez luzatuko zen automatikoki, bi alderdietako batek epe-muga iritsi baino 180 egun lehenago, gutxienez, kontratua baliogabetu ezean. Komunitateak bere aldetik kontratua baliogabetzeko erabakia hartu zuen amaiera baino lau urte lehenago. Horrenbestez, enpresak epaitegietara jo zuen, hitzarmenean xedaturiko indemnizazioa erreklamatzeko (betetzeko zegoen aldiaren %50, hain zuzen). Bartzelonako Lurralde Entzutegiak, bere aldetik, 2005eko maiatzaren 23an komunitatearen aldeko epaia eman zuen, bi klausula (zigortzeari zegokiona eta 10 urteko iraupena xedatzen zuena) gehiegizkotzat izatearren baliogabe utzita. Batak eta besteak, epaitegiaren iritziz, justifikaziorik gabe eta ordainekorik gabe, jabekideen kontratazio-askatasuna mugatzen zuten. Horrenbestez, komunitateak kontratua indargabetzeko erabakia zuzenbidezkotzat jo zuen eta enpresari epaiketaren kostuak ordainarazi zizkion.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto