Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Etxebizitzaren erosleek erosi aurreko derrama onartu behar

Duela lau urte etxebizitza erosi genuen eta, jabekideen komunitateak idatziz ziurtatu zuenez, komunitateko gastu guztiak ordainduak zituen. Halaz ere, gastu horiek hainbat urtetan ordaindu ondoren, kopuru horretako zati handi bat guk erosi aurretik eginiko obrak ordaintzera zihoazela konturatu ginen. Horrenbestez, emaniko dirua bueltatu ezean, kuota ordaintzeari uko egin diogu baina komunitateak auzia jarriko digula esanez amenazo egin digu. Ordaindu egin behar al dugu?

 Jabetza Horizontalaren Legeak dioenez, jabeak gastu orokorrak ordaindu behar ditu (9. artikulua), ordainketa hori Batzordeak xedaturiko epe eta moduan egin behar da (21. artikulua) eta hobekuntzen ondoriozko derramak zorra galdatzen den unean jabe denak ordaindu behar ditu (11. artikulua). Kalteturiko jabeak administratzaileari Akta Liburua eskatu eta bertan ikus dezake nolako erabakia hartu den. Ordaindu izan duen kopuruagatiko hileko derrama baldin bazen, saltzaileak ez du saldu ondorengo hileko derramak ordaintzeko obligaziorik, hori berari ez baitagokio. Bestetik, notaritzan agertu zuen zorren egiaztagiriak gastu orokorrengatiko zorrik ba ote zegoen baizik ez zuen egiaztatu behar, baina obrengatiko derramak ez dira gastu orokor gisa jotzen. Horrenbestez, etxebizitza horren jabe berriak ez ohiko kuotak eta ez derramak ordaintzen ez baditu, baliteke auzitara eramatea eta, areago, kontrako epaia jasotzea. Zama hori atzemen zuenetik urtebeteko epean saltzaileari indemnizazioa eskatzeko aukera abokatu bati kontsulta diezaioke eragindako jabe horrek baina erreklamazio horrek aurrera egiteko ezinbestekoa da derramak zamatzat hartzea. Espainiako Kode Zibileko 1.483 artikuluak dioenez, kalte-ordain gisa indemnizazioa jasotzeko eskubide izan lezake etxebizitza erosi duenak hurrengo baldintzak betetzen badira: azalean agertzen ez den zerga edo zorren batekin zamaturiko finka baten salmenta izatea, zor edo zama hori transmisio eskrituran ez aipatzea eta, horren berri izatekotan, erostunak etxebizitza hartzeko erabakia ez hartzeko bezain larria izatea.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto