Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Adiskidantzazko edo konpromisozko topaketaz gozatzeko klabea, erosotasuna lehenestea
"Sasoi garaia" ez da oporraldiei bakar-bakarrik aplika dakiekeen kontzeptua. Ospakizun zibil eta erlijiosoak ere urtean barrena aste gutxi batzuetan biltzen dira, beren "sasoi garaian", alegia. Maiatza eta ekaina dira, askozaz ere, ezkontzeko eta lehen jaunartzea egiteko jende gehienak aukeratzen dituenak. Espainian urtean ospatzen diren 250.000 ezkontza, 200.000 jaunartze eta 300.000 bataioen erdia baino gehiago Aste Santua igaro eta uda iritsi aurretik egiten dira. Batzuentzat jaiegun, besteentzat konpromiso, denetan ezagun-ezagunak ez diren zeremonia horiek arautzen dituzten ohitura eta azturen aurrean anfitrioi eta gonbidatuek dakitena erakutsi behar izaten dute. Horrenbestez, baliagarri izango da helburu behinena (egunaz benetan gozatzea) lortzeko, batzuek eta besteek hainbat jarraibide erreferentzia gisa hartzea.
Gonbitea telefonoz, mailez, postaz... baina egin, egin beharra dago. Gonbidatzen duenak ez du espero behar, inoiz aipatu ziolako edo, norbaitek bere burua gonbidatutzat jo dezan.
Eztei ondoko dantza emazte berriak eta bere aitak hasiera ematea agintzen du protokoloak. Hortik minutu batzuetara, senar berriak emaztearekin dantzan egiteko baimena eskatu eta aitabitxiari amabitxia lagako dio. Ondoren, gainerako bikoteak elkartuko zaizkie dantzan. Dena den, formula hau norberaren irizpidearen arabera alda daiteke.Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa