Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Espainiako 18 hiritan "kerik gabeko" 425 toki eta establezimendu publiko bisitatu ditugu: Tabakoaren aurkako lege espainiarrak lehen emaitzak erakutsi ditu: toki publikoetan orain dela hiru urte baino askoz gutxiago erretzen da

Txostenak datu kezkagarriak erakusten ditu: adingabeentzako diskoteketan haur eta gaztetxo batzuk erretzen ari ziren eta, erretzaileentzako berariazko gunea duten tokietan, lautik hirutan gune horiez kanpo erretzen ari zen jendea

 Eguratsean dagoen tabako keak -hau da, irentsi nahi ez den keak, tabakoaren kontsumo pasiboa eragiten duenak- hil, gaixotu eta ezindu egiten duela behar bezain frogatua dago honez gero. OMS erakundearen Minbizia Ikertzeko Nazioarteko Agentziak dioenez, tabako kearekin kutsaturiko eguratsean egoteak gizakiarengan minbizia sorraraz dezake.

Aurtengo urtarrilaren 1ean sartu zen indarrean 28/2005 Legea, Tabakismoaren aurkako osasun-neurrien edo tabakodun produktuen salmenta, hornikuntza, kontsumo eta publizitatea arautzen duena, alegia. Handik hiru hilabetera, lege testuak xedatzen dituen "kerik gabeko espazioak" zein gradutaraino errespetatzen diren aztertu nahi izan du CONSUMER EROSKI-k. Aldizkari honek 1998 eta 2003 urteetan argitara eman zituen landa-lanetan oinarrituriko txosten banatan, establezimendu publikoetan erretzea debekatzen zuen araua gutxi-gutxi betetzen ari zela ondorioztatu zen. Lege berriak, ostera, aurreko lege-testuak baino zorrotzagoa izaki, "kerik gabeko espazio" izendatu ditu hainbat taberna, jatetxe, diskoteka, etc.

Egun, espazio publiko batzuetan erretzea debekatua dago edo, erre nahi izatekotan, berariazko guneetan soilik egin daiteke. CONSUMER EROSKI-ko teknikariak mota horretako 425 espaziotan izan dira, Espainiako hamazortzi hiritan (A Coruña, Alacant, Bartzelona, Bilbo, Kordoba, Granada, Logroño, Madril, Málaga, Murtzia, Oviedo, Iruñea, Donostia, Sevilla, Valencia, Valladolid, Gasteiz eta Zaragozan) jenderik gehien zebilen orduetan, 45 minutuko bina bisita eginez, 18 aireportu, 18 udaletxe, 18 banku edo aurrezki kutxa, 100 metro karraturik gorako 90 taberna edo jatetxe, 20 merkataritza gune, 17 diputazioren eraikin nagusi, 30 helduentzako diskoteka, 25 adingabeentzako light diskoteka, 19 autobus geltoki, 18 tren geltoki, 18 ospitale handi, 20 hotel, irakaskuntza ertaineko 27 institutu, 20 merkatu, lau metro instalazio (Bilbo, Valencia, Bartzelona eta Madrilen), 24 estalpeko parking eta 21 unibertsitatetan, alegia.

Beren presentziaren arrazoia isilpean, aldizkari honek bidalitako behatzailek toki bakoitzean jendearentzako guneak (erabiltzaileak artatzeko zonak, itxaron gelak, erakustokiak, korridoreak, atariak, eskailerak, komunak) bisitatu zituzten aurrenik.

Bertara iritsita, norbait erretzen ari ote zen begiratzeaz gainera, beste hainbat konturi ere erreparatu zioten: erretzearen debekua adierazteko seinaleak ba ote ziren, erretzaileentzako guneak -horrelakorik zegoen tokietan- behar bezain ongi egokitu eta adierazita ote zeuden, sarreran tabako usainik hautematen zen, lurrean zigarrokinik ikusten zen eta establezimenduetako enplegatuek tabakoa saltzen ote zuten (legeak berariaz debekatua baitu hori).

Hasteko, erabat debekatua dagoen espazio publikoetan erretzen ote den (toki horietan erretzaileentzako gunerik egokitzea bera ere ez du onartzen Legeak) galdetu beharra dago. Erantzuna, tamalez, baiezkoa: bisitatu ziren espazio publiko gehienetan, ospitale (hauetan ere, bostetik batean zigarrokinak ikusi ziren lurrean) eta diputazioen eraikin nagusietan izan ezik, jendea erretzen ari zen: adingabeentzako diskoteken %60tan, merkatuen erdietan, unibertsitateen %35etan, estalpeko parkingen %30etan, bisitatu diren lau metroetako batean, institutuen %15etan, eta museo, banku, aurrezki kutxa eta udaletxeen %5etan.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto