Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.
Haur txikien lesioen kausa ohikoena etxean jazoriko istripua da. Horrelakoak ez dira txiripaz gertatzen eta gehienak saihesteko modukoak dira, gainera.
Estufak, zoru labaingarriak, entxufeak, leiho irekiak, eskailerak, kristalezko mahaiak, aparatu elektrikoak, botikak... Umea lau hankatan hasten denean etxea emozioak bizitzeko eta aurkikuntzak egiteko toki aproposa bihurtzen da baina horrek denak arriskuak ere sortarazten dizkio. Osasunaren Inkesta Nazionalaren bidez jaso eta Gurutze Gorriak emaniko datuen arabera, etxeko istripuengatik hildako adingabekoak 1.121 izan ziren 2003 urtean. Horrek esan nahi du etxebizitza dela haur txikientzat istripu-toki behinena, trafikoa baino ere arriskutsuagoa.
Horrelaxe egiaztatu zuen Espainiako Estatistika Institutu Nazionalak egin zuen Etxeko eta Aisialdiko Ezbeharrak Atzemateko txostenak ere: 2003an urtebete oraindik ez zuten umeek nozituriko ezbeharren %89 etxe barruan gertatu zirela dio. Istripu horien erdia baino gehiago etxeko jantokian edo logelan jazo ziren eta kasuen %65etan erorikoak izan ziren haurtxoen lesioen kausa. Azterlan horretan adierazten denez, tarterik kritikoena arratsaldeko bostetatik zortziak artekoa zen, ordu horietan egokitu baitziren ezbehar guztien %24 - %45 (adinen arabera), hots, haurtzaindegi edo eskolatik etxera iristean eta, noski, ilunabarrean oheratzean, orduantxe baitaude umeak nekatuen eta urdurien, gurasoek energia guztiak xahututakoan.
Sukaldea
Bainua
Logela
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa