Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Produktuen azterketak

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Atun argia landare oliotan: Merkea, ona, goxoa

Osasuntsua, nutrizio-balio handikoa, merkea, prestatzeko eta kontsumitzeko erraza... Dena du alde produktu honek

Herritarren ohituretan arras sustraitua egoteaz gainera, dena alde duen jangai horietako bat aztertu du oraingoan laborategiak: atuna goxoa da, merkea, nornahiren gustukoa, hamaika plater bero eta hotz osatzeko balio du, baita ogitartekoan jateko ere eta, kalitate on-oneko proteina asko daukanez, nutrizio aldetik bikaina dugu. Areago oraino: asegarria da eta ez dauka kaloria gehiegirik. Azkenean, soja edo ekilore oliotan kontserbaturiko arrain urdina denez, horrelako atuna kontsumitzea biziki mesedegarria da osasunarentzat, atunaren omega-3 eta olioaren omega-6 motako gantz ugari dauzkalako: gantz horiek bihotz eta zainen gaitzak -patologia kardiobaskular beldurgarriak- prebenitzen eta sendatzen laguntze dute. Mineralez ari garela, bai fosforoa baita magnesioa ere, ugari dauzka atunak.

Haur, nerabe eta emakume haurdunek askari hobezina egingo dute atunez moldaturiko ogitartekoa hartzen badute. Atuna maiz jateak, ordea, eragozpen bakarra omen du: arrain honek purina asko (gure organismoan azido uriko bilakatuko direnak) dauzkanez hezueria nozitzen duenak hobe du atunetik asko ez kontsumitzea.

Gure Herrian gehien kontsumitzen den kontserbetako bat honakoa izaki, landare oliotan kontserbaturiko zazpi atun-lagin aztertu dira oraingoan. Lataren pisu garbia 80 eta 266 gramo bitartekoa da eta garestienen (Rianxeira eta Campos) prezioa 10,11 euro kiloko da, produktu xukatuaz (olioa erauzita) ari garela; merkeenak, berriz, (Isabel) 8,39 euro kostatzen da, kiloko.

 Azterketak erakutsi duenez, produktu hau ederki burutu du elikadura- industriak: pisuan agertu diren akatsak hauts eta huts dira, zazpi laginak egoera higieniko-sanitario egokian daude, freskotasun aldetik inolako arazorik ez dute agertzen eta kalitate komertzialeko akatsik ez daukate. Latako arrain espeziea zehazteko ADN-a aztertu da: egiaztatu denez eta arauak xedatua duen legez, lagin denek atun argia dute osagaia (Thunnus albacores), ez beste arrain merkeagorik.

Osaketa nutrizionala zazpi laginetan ere ia-ia berdina omen denez (atuna, ekilore edo soja olioa eta gatza baizik ez daukate), horien artean hautatzeko unean ezaugarri organoleptikoetara eta preziora jo beharko litzateke: azterketa honetan aukera egokienak Palacio de Oriente eta Miau badira ere, Rianxeira (besteak baino %16 garestiago) hoberena izan zen dastatze proban.

Nola egiten den

Kontserba fabrikara eskuarki -18ºC-tara izozturik iristen da atuna. Bertan, kasu gehien-gehienetan, eskuz, arraina ireki, ezkatatu, erraiak erauzi eta, azkenean, garbitu egiten da. Produktuari azken zaporea emango dion sukaldaritza-prestaketa egin aurretik arraina puskatan ebaki ohi da, formatu edo tamainaren arabera. Sutan prestatutakoan, atun pusketak latetan sartu eta oliba edo landare olioa erantsi edo "era naturalean" uzten dira. Ondoren lata itxi eta esterilizatu egiten da: tenperatura egokian behar bezainbesteko tartean edukiko da erresistentzia bizieneko mikroorganismoak suntsitzeko. Era horretan, nutrizio-alorreko onurak edukiko dituen iraupen luzeko jangaia erdietsiko da. Kontsumitu arte atuna onik iraunarazteko lata esterilizatzea aski denez, gatza beste aditiborik ez zaie gehitzen kontserba hauei: gatza, izan ere, jangaia kontserbatzeko eta zaporea areagotzeko baliatzen da.

Etiketak ongi

Produktu honetako etiketan derrigorrez agertu behar den informazioa salmentako izendapena (arrain mota, aurkezpena eta olio mota), enpresaren datuak, osagaien zerrenda, pisu garbia eta xukatua, lotea eta kontsumo egokiko data. Erabilitako landare-olioa nolakoa den zehaztea arauak ez du behartzen, oraingoz.

Irregulartasun bakarra hauteman da azterketan: Conservas Peña markako latak ez du adierazten ikuspen-eremu berean arauak xedatua duen informazio osoa. Nabarmentzekoa, berriz, osaketa nutrizionala lagin guziek ematen dutela, nahiz hori zertan adierazterik ez dagoen, eta ontzia biltzea bermatzen (eta, horrenbestez, birziklatzea errazten) duen kudeatze-sistema jakin bate dagokionez, "puntu berde" ikurra agertzen dute lagin denek. Campos, Rianxeira eta Calvo, publizitatezko mezu gisa, beren produktuak "omega-3" gantz-azidoak dauzkala adierazten dute. Ez lukete horrela jokatu behar, omega-3 horiek berez baitauzka atunak eta, beraz, azterturiko lagin guztietan dautza.

Alderdi nutrizionalaz, zehazkiago

Atunaren batez besteko proteina-edukia %23 da eta proteina horiek balio biologiko handikoak dira, gainera, gure organismoak behar dituen funtsezko aminoazido guztiak dauzkatelako. Bestetik, arrai urdina den aldetik, gantz asko dauka atunak: freskoak edukiaren %12 eta kontserbakoa hortik gora dabil, bere gantzak eta olioa baitauzka. Kontserbako atunaz ari garela, arrain urdinak berezkoak dituen omega-3 gantz-azidoen jarduera mesedegarriei, ekilore eta soja olioetan ugari dautzan omega-6 gantzen onurak gehitu behar zaizkie. Beste alde batetik eta gehituriko olioa dela medio, plantxan edo labean erretako atun freskoak baino kaloria gehiago ditu honek: kontserbako atun honetako ehun gramok 285 kaloria dituzte; freskoak, berriz, 200 kaloria. Kolesterola ere ez dabil urri kontserbako atunetan (50 mg/100 g); dena den, kontuan izan dezagun, substantzi hori ugari daukaten ohiko elikagaiek baino dezente gutxiago daukala atun honek, horra: gibela (100 gramoko 300 mg-tik gora), hestekiak (70 - 80 mg/100 g), foie-grasa (ia 400 mg/100 g), patea (100 mg/100 g), etab. Gizakiaren odoleko kolesterol maila areagotzeko ahalmen txikiagoa du arrainak bestelako animaliazkoek baino, arrainaren gantz azidoak bestelakoak baitira. Elikagaien gantz azido aseak eta odoleko kolesterolaren arteko proportzioa aldatu egiten denez, dietan zenbat eta gantz ase gehiago hartu, orduan eta hiperkolesterolemia nozitzeko arrisku larriagoa dugu. Arrainetan gantz aseen proportzioa bestelako elikagaietakoa baino dezente apalagoa delarik, odoleko kolesterol maila altxatzeko ahalmena ere ahulagoa da.

Kontserbako atuna kontsumitzean barneratzen dugun mineralen edukia ere kontuan hartzekoa da: potasioa (264 mg/100 g), fosforoa (230 mg/100 g) eta sodioa, alegia. Honakoa denetan ugariena da (400 mg/100 g) gatza kontserbatzaile gisa baliatu baita. Esterilizatzeko unean kontserbari ematen zaion tratamendu termikoa azkar egiteak atunaren bitamina-edukiak ia osorik iraungo duela bermatzen du. Atuna, arrain gantzatsua den aldetik, bitamina liposolubleak (D eta E) eta hidrosolubleak (B3, B6 eta B12) dauzka, berez. Azkenean, lataren altzairuak edukia ilunpetan mantentzen duenez, osagai fotosentsibleak (1 eta B6 bitaminak eta, neurri txikiago batean, azido folikoa) hondatzeke kontserbatu dira

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto