Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Hamar urteko neskak ikaskideen eraso eta jazarpenak nozitu zituen. Ikastegiak inolako ekimenik hartu ezean, gurasoek eskolatik atera eta erasotzaileen kontrako egintza penalei ekin zieten. Tratu txar psikologikoak frogaturik, jasaniko kalteengatiko indemnizazioa eskatu zioten Gaztela-Mantxako (Espainia) Hezkuntza Kontseilaritzari, alferrik eskatu ere. Gurasoek errekurtsoa jarri eta, Albacete-ko Epaitegi Kontentzioso-Administratiboak, 2005eko irailaren 19an, gurasoen aldeko epaia eman eta, pairaturiko kalte psikologikoengatik, neska 2.000 euroz indemnizatzeko eta osasun gastuak (1.295 euro) ordaintzeko kondena ezarri zion Administrazioari. Neskak nozitzen zituen antsietate egoera eta egokipen-trastornoak ikastegiko zuzendaritzari jakinarazi zitzaizkiola eta, halaz ere, inolako neurririk hartu ez zela frogatutzat eman zuen. Horrenbestez, bai neskak bai gurasoek nozitu zituzten kalte moralen eragilea ikastetxeak agertu zuen ez-egiteko (eta, batzuetan, besteei egiten uzteko) jarrera izan zela ondorioztatu zuen; areago, ikaskideekiko harreman eta formazio emozionaleko prozesuan bete-betean eta hezkuntza den zerbitzu publiko behinen horretan, jarrera hura ondare-arduren sorrarazle zela erantsi zuen Epaitegiak.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa