Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Saltzaileak etxebizitza atzerapenez entregatu

 Eraikitzen ari zen etxebizitza erosi zuen kontsumitzaileak. Gutxi gorabeherako entrega-data kontratuan agertzen zen baina, epea bete ordez, etxebizitza hamar hilabete geroago entregatu zitzaion-eta, garai horretan bizi ahal izateko erostunak beste pisu bat alokairuan hartu behar izan zuen. Saltzaileak alokairu gastu horiez arduratu nahi izan ez zuenez, kontua epaitegietan amaitu zen: Palma Mallorkako Lurralde Entzutegiak, 2005eko martxoaren 21ean erostunaren aldeko epaia eman zuen. Kontratuan etxebizitza "2002ko apiril inguruan" entregatuko zela adierazteak eskakizun horren baliorik murrizten ez zuela argudiatu zuen Entzutegiak: "inguru" adizlagunak "ingurunean", "hurbil", "alde gutxiz" adierazten duelarik, bistan da hamar hilabeteko atzerapena ez dagoela hitzarturiko datatik gertu, hurren edo ingurunetan. Saltzaileak erabili zuen tesia (data hura orientazio gisa eman zuela, alegia) ere ezetsi egin zuen, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako Legearen arabera, gehiegikeriazko klausulatzat jo baitzuen. Lege horren arabera, gehiegikeriazkoa da entrega-data profesionalaren borondatearen eskuetan soilik uzten duen klausula. Hori dena kontuan izaki, erostunari 3.768 euro gehi legezko interesez indemniza ziezaion eta epaiketako kostuak ordaintzera kondenatu zuen saltzailea.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto