Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Jabekideen komunitateak azken bilerako akta bidali ez

Ene eraikineko azken jabekideen bileran garrantzi handiko erabakiak hartu dira eta ene emaztea afektatzen duen eta une honetan epaitegietan datzan arazo baten akta jaso da (komunitatearen igogailuak eraginiko kolpearen ondoriozko lesioak). Bilera orain dela ia hilabetea egin bazen ere, oraino ez dugu haren aktarik jaso. Presidenteari eta administratzaileari idatziz eskatu diet baina emaitzarik ez dut jaso. Eskatutakoa ukatuko balidate, lege bidetik jardun ahal nezake?

 Komunitatearen bileren akta jabekideei eman behar zaie (Jabetza Horizontalaren Legeko 19. artikulua) deialdi eta jakinarazpenak egiteko tokian, hau da, eraikineko pisu edo lokalean. Administratzaileak, bere aldetik, jabekideen eskura dagoen komunitatearen dokumentazioa zaindu behar du (Jabetza Horizontalaren Legeko 19. eta 20. artikuluak). Akta-Liburua kontsultatzea edo komunitatearen dokumentazioa eskuratzea jabeari ukatzen badio, Legeak ezarritako betebeharrak urratzen ari da. Horrelakoetan, eraginiko jabeak eskaera presidenteari eta administratzaileari idatziz egin beharko lieke. Gestio hori ere egina dago. Eskutitz arrunta idatzi badu, bureau fax bidez ere egitea aholkatzen zaio, jaso izanaren adierazpen eta guzti. Horrez gainera, hurrengo jabekideen bileran, gertatutakoaren berri Batzordeari jakinarazi ahal izango dio, organo horrek administratzaileari erreklamazioa egin diezaion.

Eskaerak erantzunik jasotzen ez badu epaitegietara jo ahal izango du etxejabeak, akta eskuan daukanaren kontrako Aurretiazko Diligentziak ezartzera. Diligentzia horietan lagunduko duen abokatuaren premia izango du eta, epaiketa prestatzeko diligentziak direnez, prestatu nahi den epaiketaren objektu izango diren funtsak, bidezko interesa eta kausa justua adierazi beharko ditu Epaitegiari eginiko eskarian. Kasu honetan, eraginiko etxejabearen emaztearen lesioen afera Epaitegietan dagoenez, haren interesak defendatzen dituen abokatuarekin hitz egin dezan iradokitzen diogu, epaiketa horretan bertan eta garaiz iritsiz gero, interesatzen zaion Akta-Liburua edo akta jabekideen komunitateari eska dakion.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du