Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Baja emateko eskaeraren aurrean telefono aseguratzaileak ardurarik erakutsi ez

Duela bi urte telefono mugikorra erosi nuelarik, beste enpresa batekin asegura nezan aholkatu zidaten. Polizak indarrean urtebetea eginikoan, berrizta nezan aholkatzeko deia jaso nuen; nik, ez zitzaidala interesatzen eta, baja eman ziezadaten eskatu nien. Halaz ere ez didate jaramonik egin: dirua itzuli eta baja eman diezadaten hirutan deitu diet. Posta ziurtatu bidez ere jakinarazi diet baina betikoa, jaramonik ez. Zer egin dezaket?

 Aseguru kontratu baten iraupena, oro har, polizan adierazten dena ohi da, gehienez ere hamar urte izaki. Dena den, kontratua urterik urte luza daiteke. Kontratuaren hitzarturiko iraupena urtebetea bada, bi alderdiek (asegurua hartu duenak eta aseguratzaileak) luzapen horri uko egin diezaiokete, indarrean dagoen aseguru kontratua amaitu baino bi hilabete lehenago idatziz jakinarazita.

Gure kasuan bezeroak ez zuen baja-eskaera jakinarazi legezko epean; aitzitik, urte-muga iritsita gaztigatu zuen konpainia horretan ez zuela jarraitu nahi. Eskaria epez kanpo egina zenuenez, onartuko ez zutela jakinarazi beharko zizuketen. Gure iradokizuna da, hurrengoan, berriro ere gauza bera gerta ez dakizun, epe barnean jakinaraz diezaiezun faxez eta posta ziurtatu bidez. Erreklamazio horrekin aurrera segitu nahi baduzu, nekez irabaziko duzu deus, non eta luzatzeko ahalmenaz idatziz ezer ere gaztigatu bazaizun.

Legeak dioenez, kontratuan honen iraupena ere agertu behar da. Urteko luzapenaz idatzizko informaziorik eman ez bazitzaizun edo, polizari eransten zaizkion baldintza orokor edo berezietan txertaturik badago baina erabiltzaileak sinatu ez badu, ezin izan zenuen luzatzeko aukeraren berri izaterik. Horrela izanez gero, Asegurua Kontratatzeari buruzko Legearen eta Kontsumitzaile eta Erabiltzaileei buruzko uztailaren 19ko 26/1984 Legearen "aseguratzailearen aldeko" printzipioa aplika liteke eta, areago, kontratua luzatzeko aukerarik gabe urtebetera amaitu zela defendatu eta zure dirua itzul dakizun eska zenezake.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto